59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

12/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an, 12/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu-gehigarria

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 40.000 euro.

Finantzaketa

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 40.000 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, errekurtso hauetako bat erabiliz:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean aurkeztuz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cortesen, 2020ko martxoaren 3an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2003262