59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIGANDA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zigandako Kontzejuak, 2020ko martxoaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontuaren espedientea.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan agertuko da, eta 15 egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, bizilagunek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2020ko aurrekontua behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da ohiko ohiturari jarraikiz.

Zigandan (Atetz), 2020ko martxoaren 3an.–Kontzejuko burua, José María Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2003481