59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Asiaingo 10. poligonoko 88. lurzatiaren desjabetze-espedientea. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2020ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea desjabetzearen xede diren ondasun eta eskubide ukituen zerrenda, horrek berarekin dakarrela erabilera publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa, eta Nafarroako Gobernuari eskatzea, horretarako eskumena duen organoa den aldetik, ondasun eta eskubide ukituen presako deklarazioa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 163. artikulua, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikulua eta ondokoak aplikaturik, diharduen administrazioari ahalmena ematen baitiote finka ukituak berehalakoan okupatzeko. Hona hemen:

–Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda:

1. Asiaingo 10. poligonoko 88. lurzatia.

  • Azalera: tituluaren arabera, 6.400,00 m²; katastroaren arabera, 6.376,49 m².
  • Erregistroko titularra: Rosa M.ª Iribarren Arriaga, M.ª Isabel Iribarren Arriaga eta Juana M.ª Iribarren Arriaga.
  • Titulartasunaren portzentajea: 1/3 bat titular bakoitzak.
  • Kargak: kargarik gabea.
  • Ukipena: azaleraren % 100.
  • Eraikuntzak, instalazioak eta eremu landatuak: halakorik ez da.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietariko batean ematea argitara, eta interesdunei jakinaraztea.

Hirugarrena.–Iruñeko 3. Jabetza Erregistroari eskatzea desjabetzeari buruzko behin betiko erabaki honen bazterreko oharra jar dezala dagokien finketan.

Laugarrena.–Alkatetzari, edo legez haren ordezkoa denari, baimena ematea erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko behar diren ebazpenak eman ditzan.

Bosgarrena.–Ohartaraztea erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat paratzen ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresua bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik hasita, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetea iragateagatik.

Oltza Zendean, 2020ko martxoaren 2an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2003239