59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

2020ko lan egutegia

Castejóngo Udaleko alkateak, 2020ko martxoaren 4an, ebazpen hau eman zuen:

Abenduaren 26ko 16/2012 Foru Legean xedatuarekin bat, zeinak aldatu baitzuen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, bai eta zehaztu ere Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuaren menpeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden langileen urteko lanaldia;

Ikusirik 177/2019 Ebazpena, maiatzaren 10ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena;

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz;

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Onestea Castejongo udal bulego orokorrak 2020an itxita egonen diren jaiegunen lan-egutegia. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 22an eman 250/2019 Ebazpenean ezarritakoarekin bat, hauek izanen dira egunok: urtarrilaren 1a eta 6a; martxoaren 19a; apirilaren 9a, 10a eta 13a; maiatzaren 1a; ekainaren 29a eta 30a; uztailaren 1a eta 2a; urriaren 12a; eta abenduaren 3a, 7a, 8a eta 25a; eta horiez gain, Castejongo Udalak adostutako herriko jaiaren eguna, ekainaren 29a, alegia.

Bigarrena.–Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2020ko lan-egutegian. Martxoaren 20an, uztailaren 3an eta abenduaren 4an, 24an eta 31n ere egonen dira itxita, zubi egunak baitira.

Ekainaren 29an eta 30ean eta uztailaren 1ean eta 2an itxita egonen dira Castejongo udal bulegoak, udako jaiak baitira.

Baliogabeak izanen dira 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko atalean agertzen diren udal bulegoetako jaiegunak.

Hirugarrena.–Urteko lanaldia 1.592 ordukoa izanen da Castejongo udal bulego orokorretan, eta haren banaketa, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa egunean, astelehenetik ostiralera, honelaxe:

–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da.

Langileek ordutegi-malgutasunerako eskubidea dute, sartzeko eta irteteko, betiere 7 ordu eta 30 minutuko eguneroko lanaldia beteta. Beren ordutegia idatziz jakinarazi beharko dute; bestela, 8:00etatik 15:30era izanen da.

Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:30era; langileak aukeratuko du noiz sartu gainerako ordu erdia, 7:00etatik 8:30era eta 15:00etatik 15:30era.

–Zerbitzuaren beharren ondorioz bestelako lanaldi mota bat duten udal langileei ez zaie aplikatuko aurreko paragrafoetan aipaturiko lanaldiaren banaketa.

Laugarrena.–Orduen urteko konputuaren barnean, kontuan hartu da ekainaren 29a Castejongo herriko jaia dela, eta ekainaren 29a eta 30a, eta uztailaren 1a eta 2a udako jaiak direla.

Bosgarrena.–Jendea hartzeko ordutegi orokorra hau izanen da: 9:00etatik 14:00etara.

Seigarrena.–Gainerako udal zerbitzuek beren lan-egutegi berariazkoa izanen dute.

Zazpigarrena.–Alkatetzaren ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honek ez du bide administratiboa amaitzen eta, hautara, errekurtso hauetako bat jar daiteke haren aurka:

Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Castejonen, 2020ko martxoaren 4an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2003560