59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak, herri-lurretako kanona eta gainerako ordainarazpenak, 2020ko ekitaldirako

Buñuelgo Udalak, 2019ko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi ditu 2020rako zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak, herri-lurretako kanona eta gainerako ordainarazpenak.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, behin hasierako onespena 2020ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, urtarrilaren 17an, eta inork ez du erreklamazio edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betiko bilakatu da.

Buñuelen, 2020ko martxoaren 2an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

ZERGA-TASAK, TASEN TARIFAK, PREZIO PUBLIKOAK, HERRI-LURRETAKO KANONA ETA GAINERAKO ORDAINARAZPENAK, 2020KO EKITALDIRAKO

Zergak

–Lurraren kontribuzioa: % 0,315eko karga-tasa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal indizea, 1,4.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3,35eko karga-tasa.

–Gainbalioaren gaineko zerga: % 14ko karga-tasa. Lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira ezarriko direnak azken eskualdaketatik iragan urte kopuruaren arabera, Nafarroako Toki Ogasunari buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan, 2020rako eguneratuak, eguneraketarik egiten bada. Halakorik egiten ez bada 2019rako ezarritakoak aplikatuko dira.

Tasak

–Agiriak egin eta tramitatzeagatik:

  • Konpultsak: euro 1, konpultsaturiko orrialde bakoitzeko. 20 orrialde baino gehiago badira, 21.etik aurrera 0,20 euroko kostua izanen du bakoitzak.
  • Ziurtagiria: 2 euro ziurtagiri bakoitzeko.

–Ahots publikoa:

  • Bandoa: 3,50 euro bando bakoitzeko.

–Irekitzeko lizentzia:

  • 89 euro: dendak, industria txikiak... (20 langile arte).
  • 200 euro: dendak, enpresak... (21 langiletik 50era bitarte).
  • 500 euro: dendak, enpresak... (50 langile baino gehiago).

–Argiaren, telefoniaren eta gasaren aprobetxamendua: herrian duten fakturazioaren % 1,5.

–Eremu publikoaren erabilera:

  • Terrazak: 25,00 euro mahai bakoitzeko, urtean.

Terrazarekin lurzorua herriko festetan, Santa Ana jaietan eta gazteriaren jaietan soilik okupatzeagatik: Tarifa bakarra, 15,00 euro urtean. 5 mahai gehienez. Mahai gehigarri bakoitzeko 5 euroko tarifa gehituko da.

  • Merkatu txikia:
  • Modulu finkoak, 2 metrokoak, urtean: 171,00 euro.
  • Modulu finkoak, 2 metrokoak, seihilekoan: 85,50 euro.
  • Modulu hutsak, 6 metro artekoak: 13,00 euro egunean; hortik goitiko metro bakoitzeko: 1,50 euro egunean.
  • Feriak:
  • Saltoki txikiak: 10,00 euro/eguna.
  • Saltokiak, 11 m-rainokoak: 16,00 euro/eguna.
  • 12 m-tik goitiko saltokiak, 7,50 euroko osagarria metro eta egun bakoitzeko.
  • Obrak egiteko okupatzea:
  • Espaloia okupatzea: lehenbiziko hiru egunetan ordaindu gabe, eta hortik goiti 7,00 euro egunean.
  • Karrika erdia: lehenbiziko 15 egunetan: 7,00 euro egunean. Hurrengo 2 hilabeteetan: 11,00 euro egunean. Gainerako egunetan: 20,50 euro.
  • Karrika osoa: lehenbiziko 7 egunetan: 11,00 euro egunean. Hurrengo hilabetean: 21,00 euro egunean. Hurrengo 2 hilabeteetan: 54,50 euro egunean. Gainerako egunetan: 106,50 euro/eguna.

Kasu berezietan eta bi hilabeteko epea iragan bada ere, Udaleko teknikariaren txostena egin ondotik, 54,50 euro kobratuko dira eguneko eta ez 106,50 euro.

–Pasabideak: 69 euro urtean.

–Hilerria:

  • Nitxoak: 527,50 euro nitxo bakoitzeko.
  • Lurra: 527,50 euro/m².
  • Kolunbarioak: 384,00 euro, kolunbario bakoitza.

–Kirol instalazioen erabilera:

  • Igerilekuak:
  • Banakako abonamenduak:
  • 2tik 6 urtera arte: 17,00 euro.
  • 7tik 15 urtera arte: 34,00 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 46,50 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 38,50 euro.
  • Abonamenduak, 2 kideko familiak:
  • 2tik 6 urtera arte: 16,00 euro.
  • 7tik 15 urtera arte: 31,50 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 42,50 euro.
  • Abonamenduak, 3 kideko familiak:
  • 2tik 6 urtera arte: 14,50 euro.
  • 7tik 15 urtera arte: 28,50 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 39,50 euro.
  • Abonamenduak, 3 kide baino gehiagoko familiak:
  • 2tik 6 urtera arte: 13,50 euro.
  • 7tik 15 urtera arte: 25,50 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 32,50 euro.
  • Sarrerak:
  • 2tik 6 urtera arte: 2,00 euro.
  • 7tik 15 urtera arte: 2,50 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 4,00 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 3,00 euro.
  • Banakako abonamendua, igerilekua 15 aldiz erabiltzea: 20,00 euro.
  • Banakako abonamendua, igerilekua 30 aldiz erabiltzea: 28,00 euro.

Abonamendu horiek erabili ahalko dira udan igerilekuak irekitzen diren denboraldian.

Erabilera kopuru bat duten banakako abonamenduak ezin dira baliatu monitoredun kirol jardueretan (kirol ikastaroak).

  • Igerilekua eta kiroldegia:
  • Banakako abonamenduak:
  • 2tik 6 urtera arte: 33,00 euro.
  • 7tik 15 urtera arte: 68,50 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 110,50 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 85,50 euro.
  • Abonamenduak, 2 kideko familiak:
  • 2tik 6 urtera arte: 30,00 euro.
  • 7tik 15 urtera arte: 62,50 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 100,50 euro.
  • Abonamenduak, 3 kideko familiak:
  • 2tik 6 urtera arte: 27,50 euro.
  • 7tik 15 urtera arte: 56,50 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 90,50 euro.
  • Abonamenduak, 3 kide baino gehiagoko familiak:
  • 2tik 6 urtera arte: 24,50 euro.
  • 7tik 15 urtera arte: 49,00 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 77,50 euro.
  • Kiroldegia:
  • Banakako urteko abonamendua:
  • 2tik 6 urtera arte: 20,00 euro.
  • 7tik 15 urtera arte: 50,00 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 80,00 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 65,50 euro.
  • Abonamenduak, 2 kideko familiak:
  • 2tik 6 urtera arte: 18,00 euro.
  • 7tik 15 urtera arte: 45,00 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 70,00 euro.
  • Abonamenduak, 3 kideko familiak:
  • 2tik 6 urtera arte: 17,00 euro.
  • 7tik 15 urtera arte: 42,00 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 64,00 euro.
  • Abonamenduak, 3 kidetik gorako familiak:
  • 2tik 6 urtera arte: 15,00 euro.
  • 7tik 15 urtera arte: 35,00 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 57,00 euro.
  • Seihileko abonamendua:
  • 2tik 6 urtera arte: 15,00 euro.
  • 7tik 15 urtera arte: 31,00 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 47,00 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 35,50 euro.
  • Hiruhileko abonamendua:
  • 2tik 6 urtera arte: 10,00 euro.
  • 7tik 15 urtera arte: 20,00 euro.
  • 16 urtetik gorakoak: 33,00 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 25,50 euro.
  • Pilotalekuaren eta pisten sarrerak: 3,50 euro ordu eta lagun bakoitzeko.
  • Kiroldegiko sarrerak: 3,50 euro ordu eta lagun bakoitzeko.
  • Banakako abonamendua, kiroldegia 15 aldiz erabiltzea: 15,00 euro.
  • Banakako abonamendua, kiroldegia 30 aldiz erabiltzea: 25,00 euro.

Erabilera kopuru bat duten banakako abonamenduak ezin dira baliatu monitoredun kirol jardueretan (kirol ikastaroak).

–Haurtzaindegia (eskolatzea eta jantokia): Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifen arabera.

–Kirol jardueren tasak hiruhileko bakoitzean: 50 euro/hiruhilekoa (salbu apirila-maiatza aldiko tasa, 40 euro izanen dena).

–Kiroldegia bakarrik ikastaroetarako erabiltzeko tasa (bazkide ez direnendako baizik ez): 15 euro/hiruhileko.

–“Yoga aurreratua” jardueraren tasak: 90 euro/hiruhileko. Uztailean, abuztuan eta irailean: 30 euro hilean.

–Jantoki soziala.

  • Bertan: 6,50 euro/eguna.
  • Etxeetara eramanda: 5,50 euro/eguna.

–Ibilgailuak eremu publikotik kentzeko eta gero altxatzeko tasa:

1) 2.500 kg bitarteko ibilgailuak: Zenbatekoa: 130,00 euro.

2) 2500-5.000 kg bitarteko ibilgailuak: Zenbatekoa: 180,00 euro.

3) 5.000 kg-tik gorako ibilgailuak: Zenbatekoa: 230,00 euro.

Ziklomotorrak kentzen direnean, Udalaren beraren bitartekoak erabiliz egiten bada. Zenbatekoa: 75,00 euro.

Ibilgailua gordelekura eraman eta jakinarazi ondotik 72 ordu pasatzen direnean, tarifa hauek aplikatuko dira, egun edo zati bakoitzeko, hura norbaitek bildu arte:

1) Ziklomotor eta motozikletak. Zenbatekoa: 2,50 euro.

2) 2.500 kg bitarteko ibilgailuak: Zenbatekoa: 5,00 euro.

3) 2.500 kg-tik gorako ibilgailuak: Zenbatekoa: 12,00 euro.

–Erakunde autonomoetako tasak:

  • San Gregorio zahar etxea.
  • Mendekotasunik ez duenaren plazaren kuota: 850,27 euro hilean.
  • Mendekotasun arina duenaren plazaren kuota: 1.250,00 euro hilean.
  • Mendekotasun larria duenaren plazaren kuota: 1.640,00 euro hilean.
  • Mendekotasun handia duenaren plazaren kuota: 1.720,00 euro hilean.

(Nafarroako Gobernuaren izendapen bera).

  • Udal musika eskola. 2020-2021 ikasturtea:
  • Matrikula: 33,00 euro.
  • Musika Hizkuntza: 24,00 euro hilean.
  • Musika Hizkuntza + musika-tresna: 45,00 euro hilean.
  • Musika Hizkuntza + 2 musika-tresna: 72,00 euro hilean.
  • Musika Hizkuntza + 3 musika-tresna: 100,00 euro hilean.
  • Musika-tresna: 28,00 euro hilean.
  • 2 musika-tresna: 55,00 euro hilean.

–Prezio publikoak:

  • Fotokopiagailu zerbitzua: 0,20 euro, txuri-beltzeko fotokopia bakoitzeko, salbu irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, horiei 0,10 euro fotokopia bakoitzeko; 0,50 euro, koloretako fotokopia bakoitzeko, salbu irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, horiei 0,40 euro fotokopia bakoitzeko. (20 orrialde baino gehiago badira, 21.etik aurrera % 50 gutxiago balioko du bakoitzak).
  • Inprimaketa zerbitzua: 0,30 euro, txuri-beltzeko fotokopia bakoitzeko, salbu irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, horiei 0,20 euro fotokopia bakoitzeko; 0,60 euro koloretako fotokopia bakoitzeko, salbu irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, horiei 0,50 euro fotokopia bakoitzeko. (20 orrialde baino gehiago badira, 21.etik aurrera % 50 gutxiago balioko du bakoitzak).
  • Fax zerbitzua: 2 euro/faxa.
  • Udalaren lokalak erabiltzea:
  • Kultur etxea: 72 euro/eguna.
  • Ikastetxe publikoko gela: 19,50 euro hilean.
  • Gazte kluba: 10 euro/urtebetetze festa.

Kanpo gelditzen dira irabazi asmorik gabeko elkarteak, baldin eta beren helburuetarako erabiltzen badituzte.

–Herri-lurretako aprobetxamenduen kanonak.

  • Eguneratzea, erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin bat.
  • Familia-baratzeak: eguneratzea, erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin bat.

Iragarkiaren kodea: L2003220