59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2020ko lan egutegia

Berriobeitiko Udalaren Ogasunaren eta Langileriaren Batzordeak, 2020ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko langileen 2020ko lan egutegia onetsi zuen.

Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea aldatzen baitu, eta Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuetatik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat urteko lanaldia ezartzen baitu.

Lan egutegia negoziatu egin da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83.6 h) artikuluarekin bat.

Ikusirik 312/2018 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 19an emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, 2020. urterako egutegia onesten da.

Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko langileendako, 2020an, aste barreneko jaiegunen egutegia honako hau izanen da:

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko langileen aste barreneko jaiegunen egutegia 2020rako. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren eguna.

–Urriaren 12a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren egun aldatua.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Halaber, gehiegizko lanaldia dela eta, honako hauek deklaratzen dira jaiegun:

–Martxoaren 20a.

–Uztailaren 6a.

–Uztailaren 7a.

–Abenduaren 4a.

–Abenduaren 24a.

–Abenduaren 31.

2. Urteko lanordu kopurua egiazko 1.592 lanordukoa izanen da.

–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

–Jendea hartzeko ordutegia 10:00etatik 14:00ak bitarte izanen da.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; bai eta, ediktuen bidez, Berriobeitiko Udalaren iragarki-taulan ere.

Berriobeitin, 2020ko otsailaren 28an.–Alkate udalburua, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2003142