59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Herritarren parte-hartze prozesua

Beireko alkateak, Alkatetzaren 20/2020 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Eduardo Cemborain Perezek aurkeztutako herritarren parte-hartze prozesua tramitatzea, dokumentu honen arabera: Beireko Udal Planaren aldaketa egituratzailea. 5.1. EUa handitzea. Eskailerak, Arizona. Herritarren parte-hartzeko planaren fasea, 20 eguneko epean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 78. artikuluan, 77., 71. eta 7. artikuluei buruz, ezarritako prozedura bete dadin, espedientea, gizartearen partaidetzarako prozesu batean jarririk, jendaurrean egonen da hogei egun naturalez Udalaren bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten, aitzinetik hitzordua harturik, eta bidezkotzat jotzen dituzten iradokizunak egin ditzaten.

Beiren, 2020ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Ainara González Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2003279