59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Alkatetzaren eskuordetza kanpoan egoteagatik

2020ko martxoaren 4an, Baztango Udaleko alkate udalburuak 40/2020 zenbakidun ebazpen hau eman du:

“Legez ditudan eskumenei jarraikiz, 2020ko martxoaren 4an, Ebazpen hau ematen dut:

Tokiko entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44. eta 47. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, eta udal mugapetik kanpora joatea aurreikusita dudanez,

EBAZTEN DUT:

1.–Lehen alkateorde Xabier Maia Etxeberria eskuordetzea Alkatetza honen eginkizunetan aritzeko, 2020ko martxoaren 5etik martxoaren 8ra arte, biak barne.

2.–Ebazpena lehen alkateordeari jakinaraztea, eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.

3.–Eskuordetza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Baztanen, 2020ko martxoaren 4an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2003559