59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Aldaketa udal planean, jarduera ekonomikoen gunea sortzeko

Basaburuko Udalak, 2020ko otsailaren 27an egindako osoko bilkuran, onartu zuen udal planaren dokumentuari aldaketa bat egitea, Beramendin jarduera ekonomikoen gunea sortzeko, Dorrea Gaztandegiaren eskaera ikusita.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, akordio hau jendaurrean egonen da hilabeteko epean, alegazioak jarri ahal izateko.

Basaburuan, 2020ko martxoaren 4an.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2003563