59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

22/2020 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 10ean emandako 1/2020 Ebazpenaren bidez, espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin-behineko zerrenda onetsi zen, baita eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta, hala dagokion kasuetan, horiek aintzat harturik, bidezko da onestea espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda.

Bestetik, bidezko da inongo espezialitaterik eskuratu ez duten maisu-maistren behin betiko zerrenda ere onestea, horren arrazoia adierazita.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren irailaren 2ko 35/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea. I. eranskin gisa ageri da.

2. Inongo espezialitaterik eskuratu ez duten maisu-maistren behin betiko zerrenda onestea, kasuan kasuko arrazoia adierazita. II. eranskin gisa ageri da.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honen eta bere eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Lanpostuak Betetzeko Atalera eta Titulazioak Aztertzeko Batzordera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2020ko otsailaren 22an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

I. ERANSKINA

Maisu-maistren kidegoko espezialitatea eskuratu duten funtzionarioak

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

ESKATUTAKO ESPEZIALITATEA

AGUDO

GOÑI

AMAIA

HAUR HEZKUNTZA

LEHEN HEZKUNTZA

ALDAVE

VELASCO

ITZIAR

HAUR HEZKUNTZA

CASTELL-RUIZ

MORENO

EDURNE

HAUR HEZKUNTZA

ESEBERRI

IRIBARREN

IZASKUN

LEHEN HEZKUNTZA

MUSIKA

GARCÍA-FALCES

BARRAGAN

ESTEFANÍA

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA

ISO

IBAÑEZ

ANA

LEHEN HEZKUNTZA

MARTINEZ

SINUES

ROCIO

LEHEN HEZKUNTZA

MELLADO

RODRIGUEZ

NATALIA

LEHEN HEZKUNTZA

OLAVERRI

AIBAR

ELISA

LEHEN HEZKUNTZA

OLORIZ

GOÑI

ADRIANA

LEHEN HEZKUNTZA

PIQUER

LAPUERTA

EDUARDO

LEHEN HEZKUNTZA

SANDUA

DOMBLAS

AINHOA

LEHEN HEZKUNTZA

SAN MARTIN

IZCUE

VIRGINIA

LEHEN HEZKUNTZA

URTASUN

MARIÑELARENA

AINARA

LEHEN HEZKUNTZA

II. ERANSKINA

Maisu-maistren kidegoan espezialitate berririk eskuratu ez duten funtzionarioak

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

ESPEZIALITATEA

OHARRAK

BURUSCO

REMONDEGUI

SONIA

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA

Ez du frogatu Hezkuntza Bereziko Azpiatala edo horren balio berekorik

COLAS

GAINZA

LEYRE

ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA

Ez da Nafarroako funtzionarioa

CORRIOLS

IGLESIAS

SANDRA

Ez da Nafarroako funtzionarioa

EGAÑA

ARIÑO

MIKEL

GORPUTZ HEZKUNTZA

Ez da Nafarroako funtzionarioa

LECUMBERRI

GALDEANO

SAIOA

MUSIKA EUSKARAZ

Praktiketako funtzionarioa da

GOICOECHEA

JAUREGUI

OSANE

HAUR HEZKUNTZA

LEHEN HEZKUNTZA EUSKARAZ

Praktiketako funtzionarioa da

GORTARI

CHAMARRO

ELISA

LEHEN HEZKUNTZA

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA

Aitortuak ditu irakaskuntzako espezialitateak

GUILLEN

MATEOS

SAIOA

LEHEN HEZKUNTZA

Praktiketako funtzionarioa da

MARTIN

RODRIGUEZ

LAURA

EUSKARA

Ez da Nafarroako funtzionarioa

SAN MARTIN

IZCUE

VIRGINIA

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA

Ez du frogatu Hezkuntza Bereziko Azpiatala edo horren balio berekorik

VILLAR

ACEDO

MARIA ARANZAZU

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA

Ez du frogatu Hezkuntza Bereziko Azpiatala edo horren balio berekorik

ZABALZA

URZAINQUI

LIDIA

LEHEN HEZKUNTZA

Aitortua du irakaskuntzako espezialitatea

Iragarkiaren kodea: F2002917