59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Aldizkako karga-tasen diru-bilketarako 2020ko egutegia. Zuzenketa

2020ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an, aldizkako karga-tasen diru-bilketarako 2020ko egutegia, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin bat jendaurrean jartzeko, Osoko Bilkurak 2019ko azaroaren 23an onetsi ondotik.

Akatsa atzeman da Zirkulazioaren gaineko zerga kargatzeko datan, urteari dagokionez; izan ere, 2019-04-30 jartzen zuen eta 2020-04-30 jarri behar du.

Hortaz, argitara ematen da taula, zuzenketa eginda.

ZERGA

ORDAINTZEKO EPEA

ORDAINAGIRIA KARGATZEKO DATA, HELBIDERATUA BADAGO

Herri-lurrak eta errentamenduak

Martxoa

2020-03-30

Zirkulazioaren gaineko zerga (TMIZ)

Apirila

2020-04-30

Kontribuzioa: Sei hilabetekoa

Ekaina

2020-06-30

Kontribuzioa: Seihilekokoa

Abendua

2020-12-15

Ekonomia-jardueren gaineko Zerga (EJZ)

Azaroa

2020-11-13

Bando-iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, ez da udal zergak kobratzeko abisua igorriko paperean. Beraz, herritarrei eskatzen diegu datak gogora ditzaten gastuen aurreikuspena egiteko.

Ordainagiriak kontsulta daitezke www.barasoain.net herritarren karpetan edo Udalaren Idazkaritzan.

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean xedatuarekin bat, argitaratzen da Udalaren aldizkako karga-tasen diru-bilketarako 2020ko egutegia, 2019ko azaroaren 23ko osoko bilkuran onetsia.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haietan aipatzen diren finantza entitateko banku bulegoetako edozeinetan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak adierazitako egunean pasako dira kontuetara.

Ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Barasoainen, 2020ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2003092