59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

2020rako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Zuzenketa

Barasoaingo Udalak, 2019ko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, onetsi zituen Barasoaingo Udalaren zerbitzuko langileen 2020ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa, zeina 2020ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urtarrilaren 17an. Horretarako, honako arau hauei jarraiki zitzaien: 117/2019 Ebazpena, maiatzaren 10ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2020ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak ezartzen dituen proposamena.

Egutegi horretan akats bat badela ikusi da, ez baitu jasotzen maiatzaren 15eko herriko jaieguna, San Isidro nekazariarena.

Horrenbestez, Udalaren zerbitzuko langileen 2020. urteko aste barreneko jaiegunak hauek dira:

–Urtarrilaren 1a, asteazkena: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a, astelehena: Jaunaren Agerkundea (Errege eguna).

–Martxoaren 19a, osteguna: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a, ostirala: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a, ostirala: San Isidro nekazaria.

–Abuztuaren 24a, astelehena: San Bartolome, patroia.

–Urriaren 12a, astelehena: Pilareko Andre Maria.

–Abenduaren 3a, osteguna: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

–Abenduaren 7a, astelehena: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a, asteartea: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, ostirala: Eguberri eguna.

Epeak kontatzeko, 2020ko larunbat eta igande guztiak egun baliogabe deklaratzen dira, baita goian aipatu egunak ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Barasoainen, 2020ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2003068