59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoak, 2020-2021 ikasturterako. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2019ko abenduaren 19an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Luis Morondo Udal Musika Eskolako prezio publikoak 2020-2021 ikasturterako.

Hasierako onespen hori 2020ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an, baita Barañaingo Udaleko ediktuen oholean ere. Jendaurrera atera zen hogeita hamar eguneko epean.

Legez ezarritako jendaurreko epea iragan baita, inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean heldu diren determinazioei jarraikiz, Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoak 2020-2021 ikasturterako behin betiko onetsitzat hartzen dira, eta honela gelditzen:

LUIS MORONDO UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO PREZIO PUBLIKOAK. 2020-2021 IKASTURTEA

Musika eskolako ikasleak:

–Erroldatuak:

  • Matrikula, > 7 urte: 448 euro.
  • 5 urte: 139 euro.
  • 6 urte: 215 euro.

–Erroldatu gabeak:

  • Matrikula, > 7 urte: 673 euro.
  • 5 urte: 253 euro.
  • 6 urte: 390 euro.

Soilik musika tresnen taldea egiten duten ikasleak:

–Ordu 1 astean: 133 euro.

–2 ordu astean: 266 euro.

–3 ordu astean: 399 euro.

Gelen alokairua:

–Egun bakoitzeko 2 ordu bitarte: 87 euro.

–Egun bakoitzeko 2tik 3 ordu bitarte: 110 euro.

–Egun bakoitzeko 3tik 4 ordu bitarte: 147 euro.

Barañainen, 2020ko martxoaren 3an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2003255