59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Ezkontza zibilak egiteko eskumena eskuordetzea

Erregistro eta Notaritzako Zuzendaritza Nagusiaren 1995ko urtarrilaren 26ko instrukzioan oinarriturik, zeinak alkateen bitartezko ezkontza zibilen baimentzea arautzen duen, eta Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoaren Erregelamenduko 43.artikulua eta ondokoak kontuan izanik, honen bitartez,

EBAZTEN DUT:

Lehenik.–Udal honetako zinegotzi orori udal honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena eskuordetzea edo delegatzea, betiere ezkongaiek hala eskatzen duten kasuetan soilik.

Bigarrenik.–Ebazpen hau Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean publikatzea, interesdun ororen ezaguerarako.

Bakaikun, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2003867