59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak egiteko eta tramitatzeko. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2019ko abenduaren 17an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat tasak arautzen zituena agiriak egiteko eta tramitatzeko.

Iragarki hori argitaratu zen 2020ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an, eta biharamunetik hasita jendaurrean egon zen, hogeita hamar egun baliodunean. Alegaziorik aurkeztu ez zenez, ordenantza hori behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Aiegin, 2020ko otsailaren 27an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EGITEKO ETA TRAMITATZEKO

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atala), eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea ekartzen dute udal jarduerek, alderdi batek eskaturik udal administrazioak edo udal agintariek tramitatzen dituztenean beren eskumeneko dokumentuak. Esaterako, honako hauek:

1) Planoen kopiak.

2) Fotokopiak.

3) Euskarri digitaleko kopiak.

4) Artxiboetan dokumentazioa bilatzea.

5) Ziurtagiriak.

6) Agiriak konpultsatzea.

7) Ahalordeak askiestea.

8) Arma txartelak eta animalia arriskutsuak edukitzeko lizentziak.

9) Lanpostuak betetzeko deialdien tramitazioa.

10) Txostenak ematea.

11) Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

12) Desjabetze-espedienteen tramitazioa oztopo arkitektonikoak kentzeko.

13) Prentsan argitaratzea interesdunen ekimenez hasitako espedienteen iragarkiak.

14) Frogagiriak egitea.

15) Baimenak.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da eskatze hutsarekin, norberaren intereserako, edozein agiri egitea udal administrazioak edo udal agintariek, betiere euren eskumeneko agiriak.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Subjektu pasiboak dira pertsona natural nahiz juridikoak zeinek eskatzen duten edo sorrarazten duten udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak egitea, edo zeinek agiri haien onura jasotzen duten.

Zerga-oinarria

5. artikulua. Zerga-oinarria da egiten den eskari bakoitza edo egindako jarduera bakoitza.

Tasa

6. artikulua. Karga-tasa izanen da ordenantza honen eranskinean agertzen dena.

Kuota

7. artikulua. Kuota izanen da ondorioztatzen dena zerga-oinarriari aplikatuta ordenantza honen eranskinean agertzen den karga-tasa, edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

8. artikulua. Udaleko Diruzaintzak bilduko ditu tasak.

9. artikulua.

1. Tasa sortutzat hartuko da agiria Udalaren Erregistro Orokorrean aurkezten denean, eta udal bulegoetan ez da hartuko ez tramitatuko ordenantzapeko eskabiderik ez agiririk baldin aldez aurretik ez bada ordainketa egin.

2. Orobat, ez da emanen udal zigiluaren itzulketa behar duen agiririk baldin agiria ematen duen funtzionarioak ez badu zeregin hori bete.

Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sortuko du, emaitza negatiboa bada ere.

10. artikulua. Udal administrazioaren agiri eta berriemateen Sarrera eta Irteerako Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioek zenbatuko dituzte ematen dituzten agiri zigiludun guztiak, eta egunero eginen dituzte diru-sarrerak Udal Diruzaintzan, dagozkien likidazioekin.

Arau-hausteak eta zehapenak

11. artikulua. Iruzurraren erantzule izanen dira Udal administrazioaren dokumentu eta jakinarazpenen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioak eta Udal Diruzaintzaren langile arduradunak. Iruzurra zigortuko da indarreko xedapenetan ezarritako eran.

Xedapen indargabetzailea

Bakarra.–Indarrik gabe gelditzen da gai honi buruzko orain arteko ordenantza, bai eta ordenantza honi kontra egiten dioten maila bereko edo apalagoko arauak ere.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan ezarri ez den orotan, aplikatuko da xedaturik dagoena ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du, eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa argitaratu ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Planoen kopiak eta fotokopiak.

1.1. Plan orokorraren planoak edo espediente publikoetan direnak.

–Udalaren bitartekoekin eginak: Dagokion fotokopiarako ezarritakoa.

–Udalez kanpoko saltokietan eginak: Zerbitzuaren kostua gehi % 10.

1.2. Agirien fotokopia bakoitzagatik:

–DIN A4:

  • Zuri-beltzean: 0,10 euro.
  • Koloretan: 0,30 euro.

–DIN A3:

  • Zuri-beltzean: 0,20 euro.
  • Koloretan: 0,50 euro.

1.3. CDko fotokopia bakoitza: 10,00 euro.

1.4. Arkatz elektroniko partikularrean egindako kopia bakoitza: 5,00 euro.

2. epigrafea.–10 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzea udal artxiboetan.

–Udal artxiboetan 10 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzea, erregistro elektronikoan identifikatuta badaude: 10,00 euro.

Udal artxiboetan 10 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzea, erregistro elektronikoan identifikatua ez badago: 10,00 euro.

3. epigrafea.–Ziurtagiriak eta konpultsak.

3.1. Ziurtagiri bakoitza:

–Tasa sortuko dute automatikoki egiten diren ziurtagiriek, oinarritzen direnek biztanleen erroldaren, katastroaren, tributuen eta izatezko bikoteen erregistro informatizatuen datuetan: 1,00 euro.

–Tramitaturiko espedienteetako informaziori buruzko ziurtagiri arruntak: 1,00 euro.

3.2. Konpultsak tramitatzea, agirien fotokopiak barne, unitate/orrialde bakoitza:

–Tramitatu baino lehen udal zerbitzuek jatorrizkoaren fotokopia eginen dute: 0,50 euro.

Langileak hautatzeko prozesuetan edo lehiaketa publikoetan, ez da inolako kopururik kobratuko konpultsatzeagatik Udalak eskatzen duen dokumentazioa.

4. epigrafea.–Arma txartelen eta animalia arriskutsuei dagozkien txartelen tramitazioa.

–Aparkalekuen eta armen erregistroa tramitatzea: 3,00 euro.

–Animalia arriskutsuei dagokien dokumentazioa tramitatzea: 40,00 euro.

–Minusbaliotasuna dutenentzako aparkatzeko txartela tramitatzea: 2,00 euro.

5. epigrafea.–Interesdunen ekimenez hasitako espedienteen iragarkiak prentsan argitaratzea.

Iragarkiaren kostua ordaindu beharko da.

6. epigrafea.–Frogagiriak egitea irekitzeko lizentziez eta jarduera sailkatu gabearen lehen erabilerez.

Ziurtagiriak egitea, haien kostua sarturik ez dagoenean emandako lizentzian, edo titulartasuna aldatzen denetan: 10,00 euro.

7. epigrafea.–Hirigintzako tramitazioak.

–Udal Planeko aldaketaren tramitazioa, plan partzial edo berezien erredakzioa: 800,00 euro.

–Plan partzial edo berezietako aldaketak tramitatzea: 400,00 euro.

–Xehetasun-azterketak eta hiri-jarduketarako plan bereziak tramitatzea: 400,00 euro.

–Lerrokaduren azterketak, unitate-mugaketak eta erabileren aldaketak tramitatzea: 150,00 euro.

–Kudeaketako figurak tramitatzea (birzatiketak, Batzordearen Estatutuak): 400,00 euro.

–Hirigintzako kontsultak tramitatzea. Idatzizko informazioa: 100,00 euro.

–Ikuskapenak eta errekerimenduak: 100,00 euro.

–Urbanizazio proiektuak: Tasak likidatuko dira proiektuaren zenbatekoaren arabera, eta aplikatuko da % 0,70eko karga-tasa, gutxienez ere 300 euro.

Iragarkiaren kodea: L2003086