59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Akats zuzenketa, 2020rako tasa eta prezio publikoetan tarifa batzuk ez sartzeagatik

Udal honek 2020ko urtarrilaren 24an argitaratu zituen 2020rako tasa eta prezio publikoak (16. Nafarroako Aldizkari Ofiziala). Akatsa eginik, horietan ez ziren sartu padel pistaren erabileraren tarifak. Beraz, ediktu honen bidez, akatsa zuzentzen da eta padel pistaren erabileraren tarifak sartzen dira. Hona:

1.1. Padel pistaren erabilera: prezioa pertsona eta ordu bakoitzeko. Gutxienez 4 pertsona.

–Ordubete:

• Kiroldegiko bazkideak: 2,00 euro.

• Kiroldegiko bazkide ez direnak: 4,00 euro.

  • Tarifa murriztua 17 urtetik beherakoendako: goizez eta 15:00etatik 17:00etara arratsaldez. Prezioa pertsona eta ordu bakoitzeko. Gutxienez 4 pertsona.

• Kiroldegiko bazkideak (17 urtetik beherakoak): 1,00 euro.

• Kiroldegiko bazkide ez direnak (17 urtetik beherakoak): 2,00 euro.

1.2. Ez da alokatuko ordu erdiko tarterik.

1.3. Ordainketa eskudirutan egingo da, pista alokatzean.

1.4. Pista erabiltzeko zenbatekoak ez du igerilekuan sartzea jasotzen.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2020ko martxoaren 3an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2003283