59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIBE

2020rako karga-tasak eta tasak

Aribeko Udalak, 2020ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

1.–2020ko ekitaldirako karga-tasak eta tasak onestea.

Lehenbizikoa.–2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea.

–Lurraren kontribuzioa: Zerga-tasa bakarra: % 0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: % 4.

–Tarifak, hirigintzako tramitazioak egiteagatik: Zergadunak ordaindu beharko ditu dagokion lizentzia emateko egiten diren txostenak.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ariben, 2020ko martxoaren 3an.–Alkatea, Asier Txikirrin Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2003260