59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIBE

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 19. lurzatian. Hasierako onespena

Hasiera batez onetsi da Aribeko 1. poligonoko 19. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk sustatua; horrenbestez, aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela 20 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ariben, 2020ko martxoaren 3an.–Alkatea, Asier Txikirrin Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2003258