59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

17E/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoko kideak izendatzen dituena.

1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legeak Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoa sortu zuen, gaian eskuduna den departamentuaren menpe.

Martxoaren 26ko 34/2014 Foru Dekretuaren bidez, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoaren osaera finkatu zen, eta batzordekideak Lehendakaritzako Departamentuko titularraren foru aginduaren bidez izendatuko direla ezarri zen.

Otsailaren 19ko 16/2020 Foru Dekretuaren bidez, aldatu egin zen aipatutako martxoaren 26ko 34/2014 Foru Dekretua. Horren ondorioz, dekretuan “Lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentuari” buruz egiten ziren aipamen guztiak “memoria historikoaren arloan eskumena duen departamentuari” eginak balira bezala ulertu behar dira.

Gaur egun, memoria historikoaren arloko eskumena Herritarrekiko Harremanetako Departamentuari dagokio, halaxe ezarri baita Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 271/2019 Foru Dekretuaren 1., 15. eta hurrengo artikuluetan.

Martxoaren 26ko 34/2014 Foru Dekretuaren 2. eta 3. artikuluetan araututa daude, hurrenez hurren, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoko kideak izendatzeko eta kargutik kentzeko prozedurak. Espedientean bildu dira batzordekide berriak izendatzeko proposamenak, martxoaren 26ko 34/2014 Foru Dekretuaren 1. artikuluan ezarritakoari jarraikiz egin direnak.

Horrenbestez, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 271/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea maiatzaren 2ko 17/2016 Foru Aginduaren bidez izendatu ziren Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoko kide hauek:

–Álvaro Baraibar Echeverría jauna.

–José Miguel Gastón Aguas jauna.

–Fernando Mikelarena Peña jauna.

–Martín Zabalza Arregui jauna.

–Jesús Sesma Sesma jauna.

–Rafael Teijeira Alvarez jauna.

–Eloísa Ramírez Vaquero andrea.

–Francisco Javier Caspistegui Gorasurreta jauna.

–Joseba Asirón Sáez jauna.

–Olga Alcega Madurga andrea.

–Ana Barrena Arellano andrea.

–Iñaki Pradini Olazábal jauna.

2. Honako hauek izendatzea Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoko kide:

–Martín Zabalza Arregui jauna, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia.

–José Miguel Gastón Aguas jauna, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Nafarroako Memoriaren Institutuko Zerbitzuko zuzendaria, Batzordeko idazkari lanetan arituko dena.

–Javier Arakama Urtiaga jauna, Foru Parlamentua ordezkatuz.

–Pedro Rascón Macías jauna, Nafarroako Foru Parlamentua ordezkatuz.

–Jesús Sesma Sesma jauna, Kultura eta Kirol Departamentuko titularrak izendatua.

–Iñaki Pradini Olazábal jauna, auzitegi-medikuntzako teknikaria, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko titularrak izendatua.

–Eloísa Ramírez Vaquero andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkaria.

–Francisco Javier Caspístegui Gorasurreta jauna, Nafarroako Unibertsitatearen ordezkaria.

–David Álvarez Yanguas jauna, toki entitateak ordezkatuz, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatua.

–José Ignacio Arbizu Marturet jauna, 36an Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkartearen ordezkaria.

–Ángel Garmendia Amuchastegui jauna, “Amapola en el Camino/Bideko Mitxingorria” elkartearen ordezkaria.

–Jesús Lacalle Valencia jauna, NASERTICeko Laborategiko Arloko burua.

3. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 5ean.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2003655