59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2020ko plantilla organikoaren aldaketa; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin. Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 23an.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak:

Lanpostua: Idazkaritza. Maila: A. Osagarria: % 35, bateraezintasunekoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskaraz jakin beharra: 3. jakite maila. Egoera: hutsik.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Osagarria: % 40, diruzaintzakoa. Osagarria: % 12, lanpostukoa. Euskaraz jakin beharra: 3. jakite maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera admnistratiboa: jardunean.

Lanpostua: Albientea (zerbitzu anitzetarako). Maila: D. Osagarria: % 40, lanpostukoa. Osagarria: % 12, mailakoa. Osagarria: % 10, lanaldiaren luzapenekoa. Osagarria: % 10, arriskukoa. Euskaraz jakin beharra: 1. jakite maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Lan-kontratudun finkoak:

Lanpostua: garbitzailea. Maila: E; euskaraz nahitaez jakin beharra: 1. jakite maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kontratua: Lanaldi partziala. Administrazio egoera: hutsik.

Lanpostua: administrari laguntzailea; Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa; lanpostuko osagarria: % 35; mailako osagarria: % 12; euskaraz nahitaez jakin beharra: 3. jakite maila. Administrazio egoera: hutsik.

Lanpostua: dinamizatzaile soziokulturala. Maila: B. Jardunaldia: partziala, % 50ekoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskaraz nahitaez jakin beharra: 3. jakite maila. Administrazio egoera: hutsik.

Administrazio-kontratudunak:

Lanpostua.–Idazkaria: Imanol Goñi Razquin.

Lanpostua.–Albientea: Julián Iriarte Larumbe.

Lan-kontratudun mugagabeak:

Lanpostua.–Administrari laguntzailea: Itsaso Larrea Bengoetxea.

Lanpostua.–Garbitzailea: Laila Rehah Toudghe.

Aldi baterako lan-kontratudunak:

Lanpostua.–Dinamizatzaile soziokulturala: Maialen Martiarena Arza.

Funtzionarioen izenen zerrenda:

Administrari-ofiziala: Rosario Unanua Yaben. Antzinatasuna: 1983-11-01.

Arakilen, 2020ko otsailaren 24an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2003304