59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aldaketa plantilla organikoan. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2020ko martxoaren 3an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi du Agoizko Udalaren plantilla organikoaren aldaketa, entitateko kultur koordinatzailearen lanpostuari ezartzeko C1 mailako euskararen hizkuntza-eskakizuna.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Agoitzen, 2020ko martxoaren 9an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2003772