59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Planeko aldaketa xehatua 11. poligonoko 448. lurzatian. Hasierako onespena

2020ko otsailaren 20ko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen Hiri-jarduketarako plan berezia, Anueko Udal Planeko aldaketa xehatua 11. poligonoko 448. lurzatian. Planak eraikigarritasuna handitzen du 11,73 m²an, 11. poligonoko 448. lurzatian. Sustatzaileak: Miguel Ángel Larrayoz Vidan eta M.ª Victoria Macías Cía.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatu egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Anuen, 2020ko martxoaren 2an.–Alkateordea, Isabel Oyarzun Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: L2003221