59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri Jarduketarako Plan Berezia 3. poligonoko 3125. lurzatian. Hasierako onespena

Altsasuko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko martxoaren 9ko bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea 3. poligonoko 3125. lurzatiari dagokion Hiri Jarduketarako Plan Berezia, Pedro Mari Zabalo Uribek sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, 2020ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2003872