59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

40/2020 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez espedientea irekitzen baita “Zaldua multzoa, Auritzen eta Erroibarren (Aurizberriko Kontzejua)” izeneko eremu arkeologikoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko. Haren deskribapena eta ezaugarriak espedientean daude.

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak proposatu du espedientea ofizioz irekitzea Zaldua multzoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko, eremu arkeologikoaren kategoriarekin. Espedientean dago, halaber, Aurizko Udalak 2019ko abenduaren 16an xede horrekin berarekin hartu zuen Erabakia. Espediente osoa osatzen dute honakoek: azalpen memoria, multzoen planoak, ukitutakoen zerrenda zehaztua eta ondasunaren koloretako argazkiak; Kultura eta Kirol Departamentuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Ataleko bulegoetan dago (Navarreria kalea 39, Iruña).

Zalduko eremu arkeologikoan elementu hauek daude, erromatarren garaikoak denak, zehazki erromatar goi inperiokoak: bi bizigune edo giza-kokagune (Zaldua eta Ateabalsa II), bi nekropoli (Ateabalsa eta Otegi), eta galtzada tarte bat (Iter XXXIV De Hispania in Aquitania, Ab Asturica Burdigalam). XX. mendeko 80ko hamarkadaren amaieraz geroztik egin dira bertan indusketak eta prospekzioak, gaur egun ere irauten dutenak. Lan horietan aurkikuntza ugari eta orotarikoak izan direnez, bai aztarnategien tipologiari bai material arkeologikoei dagokienez, eremu arkeologiko hau aparteko kasua da Nafarroa atlantikoan, are nabariagoa mendebaldeko Pirinioetako pasabidearekin lotuta dagoelako. Zaldua da, gainera, Nafarroan, baskoien lurraldean, hirigune iparraldekoena.

Eremu arkeologikoa eranskineko planoak eta UTM koordenatu hauek zehazten dute:

–Zaldua-Erromatar galtzada.

635697.72

4760086.41

635643.72

4760047.41

635604.72

4760027.41

635591.72

4760025.41

635587.72

4760000.41

635596.72

4759990.41

635584.72

4759963.41

635565.72

4759931.41

635559.72

4759907.41

635536.72

4759905.41

635531.72

4759899.41

635560.72

4759851.41

635486.72

4759805.41

635507.72

4759774.41

635485.72

4759760.41

635502.72

4759735.41

635433.72

4759687.41

635411.72

4759655.41

635399.72

4759603.1

635458.97

4759599.85

635506.72

4759610.41

635553.72

4759646.41

635563.72

4759623.41

635547.72

4759586.41

635588.72

4759571.41

635610.72

4759596.41

635637.72

4759635.41

635677.72

4759660.41

635712.72

4759700.41

635743.72

4759726.41

635705.72

4759780.41

635689.72

4759809.41

635685.72

4759852.41

635696.72

4759869.41

635715.72

4759912.41

635737.72

4759958.41

635717.72

4759972.41

635708.72

4759988.41

635718.72

4760019.41

635718.72

4760047.41

635755.72

4760068.41

635790.72

4760086.41

635781.72

4760116.41

635735.72

4760087.41

635697.72

4760088.41

–Otegi.

635099.47

4759597.41

635115.85

4759612.54

635139.85

4759620.54

635159.85

4759618.54

635187.35

4759615.54

635209.35

4759596.54

635239.35

4759602.04

635255.35

4759601.54

635269.35

4759602.54

635286.85

4759621.04

635295.85

4759644.54

635324.85

4759649.04

635357.85

4759659.04

635407.35

4759661.04

635390.35

4759602.04

635337.85

4759593.04

635320.35

4759570.54

635278.85

4759567.04

635251.85

4759583.54

635203.85

4759579.04

635171.85

4759552.04

635144.35

4759546.04

635116.35

4759559.04

635107.85

4759571.04

635097.35

4759579.54

–Ateabalsa II.

634699.99

4760399.17

634614.53

4760413.67

634622.69

4760418.2

634632.66

4760427.26

634646.25

4760429.98

634661.66

4760436.33

634697.91

4760435.42

634841.11

4760355.66

634840.2

4760335.72

634828.42

4760308.53

634805.76

4760266.84

–Ateabalsa.

634491.27

4760217.00

634502.15

4760192.53

634513.02

4760163.52

634512.12

4760148.12

634504.87

4760145.4

634495.8

4760144.49

634488.55

4760144.49

634484.93

4760146.3

634479.49

4760149.93

634473.15

4760154.46

634467.71

4760171.68

634468.61

4760177.12

634464.08

4760182.56

634459.55

4760187.09

634454.11

4760192.53

634454.11

4760197.96

634456.83

4760206.12

634460.46

4760212.46

634469.52

4760216.09

634477.68

4760219.72

634480.4

4760221.53

634484.93

4760221.53

Horrenbestez, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19. artikuluak xedatutakoaz baliatuz eta Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Espedientea irekitzea “Zaldua multzoa, Auritzen eta Erroibarren (Aurizberriko Kontzejua)” izeneko eremu arkeologikoa interes kulturaleko ondasun deklaratzeko. Haren deskribapena eta ezaugarriak espedientean daude.

2. Jakinaraztea Aurizko eta Erroibarko udalei prozedura hasteak segituan eta zuzenean ekarriko duela ukitutako ondasunari behin-behinekoz aplikatzea Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeak interes kulturaleko ondasun deklaratutako eremu arkeologikoetarako ezarritako babes araubidea.

3. Jakinaraztea interesdunei irekitako espedientearen xede den eremu arkeologikoan honako babes neurri hauek aplikatuko direla, Espainiako Ondare Historikoaren eta Nafarroako Kultur Ondarearen gaineko araudiari jarraikiz.

a) Neurri orokorrak, Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legearen 16., 19., 20. eta 22. artikuluetan eta Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legearen 19. artikuluan aurreikusitakoak.

Prozedura irekitzeak berehalako eta zuzeneko ondorio bat izanen du, hau da, ukitutako ondasunei behin-behinekoz aplikatzea Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeak eremu arkeologikoetarako ezarritako babes araubidea.

Espedientea irekitzeak ondasuna kokaturik dagoen udalari ekartzen dio ukitutako eremua babesteko plan berezi bat prestatu beharra, edo hirigintzari buruzko araudian planeamendurako aurreikusitako beste tresna bat, legeak ezarritako betebeharrak betetzen dituena.

Aipatu plana behin betikoz onetsi arte, lizentziak emateko edo espedientea ireki baino lehen emandakoak gauzatzeko, beharrezkoa izanen da ondasuna babesteko eskumena duen administrazioak aldeko ebazpena ematea, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritakoarekin bat. Inongo kasutan ez da baimenduko lerrokadura berririk, eraikigarritasunaren aldaketarik, partzelaziorik edo elkartzerik.

Espedientea irekitzeak ekarriko du kasuan kasuko partzelazio, eraikuntza edo eraispen lizentziak etetea.

Ondasunean obrak egiteko edo lurra erauzteko, ondasuna babesteko eskumena duen administrazioak baimena eman beharko du. Horrek, baimena eman baino lehen, zilegi izanen du prospekzioak eta, hala balegokio, indusketa arkeologikoak egin daitezela agintzea.

Debeku da merkataritzako edozein publizitate mota paratzea, baita agerian gelditzen diren kableak, antenak eta kondukzioak ere.

b) Neurri berariazkoak, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legearen 19.1 f) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz aplikatuko direnak.

Baimentzen da nekazaritza eta abeltzaintzarako egon diren aprobetxamendu, teknika eta erabilera finkatuek jarrai dezaten. Bideak hobetu eta egokitzeko lanak baimen daitezke horretarako.

Kultura arloko agintari eskudunaren baimena beharko da mugatutako eremuan egin nahi den eta erabilera finkatua ez den beste edozein esku-hartzetarako, bereziki hauetarako: agregakinen ustiategiak, nekazaritza eta abeltzaintzako eraikinak, eta lurpeari eragiten dioten laboreak jartzea eta teknikak erabiltzea.

c) Aurizko eta Erroibarko udalek sustatuko dute eremu arkeologiko hori hirigintzako udal planeamenduan sartzea babes bereziko eremu gisa, interes kulturaleko ondasunaren kategoriarekin, eta hirigintzako araudia egokituko dute ondasunaren balio kulturalen kontserbaziora.

d) Eremuan bertan lehenetsiko dira ondasunaren balio kulturala nabarmentzen duten jarduketak eta jendearen esku jartzen laguntzen dutenak, betiere Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legearen 58. artikuluan eta Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearen 10. artikuluan xedatutakoari lotuta.

e) Aztarnategiaren inguru guztian 50 metroko babes zerrenda bat ezartzen da, espedientean UTM koordenatuen bidez finkatuta dagoen mugaketatik hasita neurtuta. Ingurune horretan, zorupea uki dezaketen jarduketak egiteko, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren baimena beharko da.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Aurizko eta Erroibarko udalei, Aurizberriko Kontzejuari, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari eta Kultura eta Kirol Ministerioko Ondare Historikoaren Babeserako Zuzendariordetza Nagusiari atxikitako Interes Kulturaleko Ondasunen Erregistro Orokorrari, haren prebentziozko idatzoharra egin dezan, eta ukituei, espedientean ageri den gisan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta argitaratzen den egunaren biharamunetik 30 eguneko epea ematea jendaurrean egon dadin, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Iruñean, 2020ko otsailaren 28an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

ERANSKINA

Eremu arkeologikoaren planoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2003274