59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1537/2020 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpeko Haur Eskoletako tarifak ezartzen dituena 2020-2021 ikasturterako.

Ikusita Familien Atalaren txostena, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako Haur Eskoletako tarifak proposatzen dituena.

Horrenbestez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren menpeko Haur Eskoletako 2020-2021 ikasturteko tarifak ezartzea; ebazpen honen eranskinean jaso dira.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko martxoaren 3an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

ERANSKINA

Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 21eko 18/2020 Foru Aginduaren bidez, Haur Hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuko hitzarmenaren bidez finantzatuetan, familiek 2020-2021 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak ezarri ziren.

Aurreko urteetan bezala, bidezkotzat jotzen da Nafarroako Gobernuko Haur Eskoletako tarifak Nafarroako gainerako ikastetxe publikoetarako ezarritako tarifetara egokitzea.

PROPOSAMENA

1.–Eskolaldi osorako, jantokia barne, ezarritako hileko gehieneko tarifa 293 eurokoa da. Eskolaldi erdirako, jantokirik gabe, ezarritako hileko gehieneko tarifa 142 eurokoa da.

Murriztapenak egiten ahalko dira, honela:

Hileko tarifa orokorra:

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA

ESKOLALDI OSOA

ESKOLALDI ERDIA

2. SEME-ALABAREN ESKOLALDI OSOA

2. SEME-ALABAREN ESKOLALDI ERDIA

15.000 eurotik gorakoa

293

142

151

71

12.400,01 eurotik 15.000 eurora

264

119

136,50

59,50

10.700,01 eurotik 12.400 eurora

228

90

118,50

45

9.300,01 eurotik 10.700 eurora

199

67

104

33,50

7.980,01 eurotik 9,300 eurora

166

52

93

26

6.650,01 eurotik 7.980 eurora

144

34

82

17

5.500,01 eurotik 6.650 eurora

120

31

79

15,50

4.500,01 eurotik 5.500 eurora

102

26

74

13

3.350,01 eurotik 4.500 eurora

89

17

68,50

8,50

3.350 eurotik beherakoa

72

12

62

6

Guraso bakarreko familientzako hileko tarifa (otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legearen arabera).

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA

ESKOLALDI OSOA

ESKOLALDI ERDIA

2. SEME-ALABAREN ESKOLALDI OSOA

2. SEME-ALABAREN ESKOLALDI ERDIA

15.000 eurotik gorakoa

263

107

114,50

53,50

12.400,01 eurotik 15.000 eurora

236

91

101

45,50

10.700,01 eurotik 12.400 eurora

204

72

85

36

9.300,01 eurotik 10.700 eurora

178

56

72

28

7.980,01 eurotik 9,300 eurora

140

44

62

22

6.650,01 eurotik 7.980 eurora

120

33

52

16,50

5.500,01 eurotik 6.650 eurora

100

29

49

14,50

4.500,01 eurotik 5.500 eurora

85

24

46,50

12

3.350,01 eurotik 4.500 eurora

63

15

40,50

7,50

3.350 eurotik beherakoa

43

11

34

5,50

Hirugarren edo hortik aurrerako seme-alabengatik ezarritako tarifa bigarrenarengatik ezarritakoa izanen da.

2.–Hurrengo egoera hauetan tarifa ez ordaintzea erabakitzen ahalko da:

–Garapeneko nahasmenduaren diagnostikoa duten haurrak, haien familiak gizartean bazterturik baldin badaude.

Salbuespena onesteko, Eskubide Sozialetako Departamentuko Arreta Goiztiarreko Zentroko arreta goiztiarreko balorazio taldearen balorazioa eta aldeko txostena beharko dira, bai eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familien Atalarenak ere.

–Babes gabezia moderatuan edo larrian dauden haurrak, haur eskolan sartu beharra dutenak. Salbuespena onesteko, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Babesgabetasun Egoeren Balorazio Atalaren eta Familien Atalaren balorazioa eta aldeko txostenak beharko dira.

–Familia-harrerako egoeran dauden haurrak, arrazoi ekonomikoak direla-eta, haur eskolan sartzea bereziki garestia denean, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familien Atalak eta Zaintza Kudeatzeko eta Neurri Judizialak Betearazteko Atalak aldeko txostena egin ondotik.

3.–Zer den familia-unitatea.

Honako hauek dira familia unitateko kide zenbagarriak, ebazpen honen ondorioetarako:

–Haurraren gurasoak, legez bananduta ez daudenak, edo, dibortziatuta edo bananduta egonik, zaintza eta jagoletza partekatua dutenak, edo adingabearen zaintza eta babesa duten tutoreak edo arduradunak.

–26 urtetik beherako seme-alabak, familiaren etxebizitzan bizi eta lanaren errentarik jasotzen ez dutenak, baldin eta hori frogatzen bada lan bizitzaren ziurtagiri negatiboaren bidez edo hori egiaztatzen duen agiri ofizialaren bidez, baita judizialki ezgaituta eta guraso-ahal luzatuaren edo birgaituaren mende dauden seme-alabak ere.

–Banandutako bikotekideek zaintza partekatua badute eta berriz ezkondu badira edo bikote egonkorra eratu badute, ezkontide edo bikotekide berria ez da familia-unitateko kidetzat hartuko ondorio hauetarako.

–Alargunak berriz ezkondu badira edo bikote egonkorra eratu badute, ezkontide edo bikotekide berria familia unitateko kidetzat hartuko da ondorio hauetarako.

–Gurasoak banantzen edo dibortziatzen baldin badira, gurasoetako batek edo legezko tutoreetako batek baldin badu zaintza eta jagoletza, ez da kide konputagarritzat joko adingabekoaren zaintza eta jagoletza ez dituen gurasoa.

–Gurasoetako batek beste seme-alaba batzuen zaintza eta jagoletza partekatua badu, horien erdiak ere hartuko dira familia-unitateko kidetzat.

–Aplikatu beharreko tarifa kalkulatzeko soilik, % 33ko edo hortik gorako desgaitasun deklaratua daukan seme edo alaba bakoitza bi balira bezala konputatuko da, familia-unitatearen kide kopurua zehazteko orduan.

–Harreran dagoen adingabearen kasuan, harrerako familiari aplikatuko zaio aurreko puntuetan xedatu dena.

–Aurreko puntuan aipatutako inguruabar guztiak behar bezala justifikatu beharko dira, erakunde ofizialek egindako agirien bidez: familia liburua; guraso bakarreko familiaren titulua; erroldatze-ziurtagiria eta bizikidetasunaren ziurtagiria, 2020ko urtarrilaren 1aren aurrekoak; epai judizialak; errenta aitorpena; edo inguruabar horiek frogatzen duten beste agiri ofizial batzuk.

–Baldin familia liburuan ageri ez den seme-alabarik bada familia unitatean, bestelako dokumentuen bidez frogatu beharko da; adibidez, jaiotza agirien, banantze edo dibortzio epaien eta abarren bidez.

–Aplikatu beharreko tarifa kalkulatzeko, matrikula egitean familia-unitateko kide izatea frogatuta dutenak soilik hartuko dira halakotzat.

–Matrikula eginda, ez da kontuan hartuko aldatzen bada familia-unitateko kideen kopurua, non ez den aldatzen honako arrazoi hauengatik ikasturtea hasi baino lehen: jaiotza, adopzioa, harrera, ezgaitze judiziala edo guraso bakarreko familia nahiz gurasobakartasun egoera frogatzea. Egoera berria behar bezala justifikatu beharko da beti.

4.–Familia unitatearen eta per capita errentaren urteko errenta kalkulatzea.

–Familia unitatearen urteko errenta izanen da aitaren eta amaren edo legezko tutoreen 2019ko diru-sarrera edo errenta indibidual justifikatuen batura. Pertsona fisikoen errentaren gaineko 2019ko zergaren aitorpena aurkeztuta justifikatuko da familia-unitatearen urteko errenta.

–Errenta indibiduala honela kalkulatuko da: zerga oinarriaren zati orokorra gehi kapital higigarriaren etekinen saldo positiboa gehi ondare eskualdaketen saldo positiboa, ken etxebizitza birgaitzeko edo eskuratzeko jasotako dirulaguntzak.

–Ondorio praktikoetarako, errenta kalkulatzeko laukitxo hauek batuko dira: Nafarroako Foru Komunitatean, 2019. ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren 507, 8810, 8808 laukitxoak ken 708 laukitxoa, edo horien baliokide direnak Estatuko gainerako aitorpenetan.

–Per capita errenta lortzeko, eragiketa hau eginen da: familia-unitatearen errenta zati familiako kide guztien kopurua.

4.1. Banantze edo dibortzio kasuetan per capita errenta kalkulatzeko:

–Baldin zaintza eta jagoletza partekatua bada: kontuan hartuko dira bi gurasoen errenta aitorpenak edo diru-sarrerak.

–Zaintza eta jagoletza ez bada partekatua: haurraren zaintza eta jagoletza dituen gurasoaren errenta aitorpena edo diru-sarrerak hartuko dira kontuan,

–Gehi, behar denean, zaintza eta jagoletza ez dituen gurasoak seme-alaben mantenurako urtean ordaindutakoa; betiere, hitzarmen arautzaile edo erabaki judizial baten arabera ordaindutakoa izan beharko du.

–Ken, behar denean, zaintza eta jagoletza ez dituen gurasoak beste seme-alaba batzuen mantenurako urtean ordaindutakoa; betiere, izan beharko du hitzarmen arautzaile edo erabaki judizial baten arabera ordaindutakoa.

4.2. Errenta aitorpena egitera behartuta ez badaude, kasuan kasuko dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko dute, edo, bestela, errentaren eta diru-sarreren gaineko zinpeko aitorpena eta Familien Atalak beharrezkotzat hartzen dituen dokumentuak, familiak 2019an izan dituen diru-sarrerak zehazteko.

–2019ko ekitaldiko errenta aitorpena edo, zein den kasua, 2019ko diru-sarreren frogagiriak haur eskolan aurkezteko epea 2020ko ekainaren 29an bukatuko da. Epe hori betetzen ez bada, gehieneko tarifa aplikatuko da.

–Ezartzen den epearen barrenean 2020ko errenta aitorpena edo diru-sarreren egiaztagiriak aurkezten ez dituztenei, kuota altuena aplikatuko zaie ikasturte osoan.

–2019an aitortutako diru-sarrerak nabarmenki murrizten direnean errenta jasotzen zuen familia unitateko kideren bat hil delako, horren berri ematen ahalko da ikasturtea hasi baino lehenago, hala dela frogatzen duten agiriak erantsiz. Egun horretatik aurrera gertatzen diren aldaketak ez dira kontuan hartuko 2020-2021 ikasturteko tarifa kalkulatzeko.

–Eskolatzea egiteko unean ezarriko dira tarifak, eta ikasturtean ezin izanen dira berrikusi edo aldatu.

5. Ikastetxean matrikulaturiko haur guztiek ordaindu beharko dute tarifa, ikastetxera ez badoaz ere justifikatutako arrazoiak tarteko. Matrikula formalizatzeak berekin dakar eskolara joateko eta ikasturteko hamar hilabete eta erdiko tarifa pagatzeko konpromisoa, salbu borondatezko bajaren kasuetan.

–Matrikula egiteko unean, gurasoek 62 euro ordainduko dute, fidantza gisa, eskolaldi osoko haur eskola guztietan. Corellako Niño Jesús haur eskolan, eskolaldi erdiko modalitatean, 14 euro ordainduko da.

–Epe horretan haurra matrikulatzen duten gurasoek, gero haurra ez eskolatzea erabakitzen badute, eskola uzteko eskaera aurkeztu beharko dute, eskabide orokorraren bidez, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren Erregistroan (Abejeras kalea 1, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familien Atalari zuzenduta.

–Matrikula ikasturtea hasita dela egiten bada, haurra ikastetxean hasten den unetik aitzina ordainduko dira tarifak. Haurra hilaren 15etik aurrera hasten bada ikastetxean, lehenbiziko hilabetekoa dagokionaren erdia izanen da.

6. Lehen hilabetekoa kobratu gabe baja aurkezteko azken eguna 2020ko uztailaren 20a izanen da.

–Ikasturtean eskola uzteko eskatu nahi izanez gero, Zuzendaritzan eskuratzen den inprimakia bete beharko da. Ordainagiria ez igortzea nahi bada, eskola uzteko eskaera aurkezteko azken eguna aurreko hilabeteko azken eguna izanen da. Eskola hilabetea hasi ondoren uzten bada, ordainagiriaren zenbatekoa ez da itzuliko eta haren itzulketa ez da onartuko.

–Haurrak arrazoi justifikaturik gabe hilabetez edo gehiagoz ez agertzeak eskolako baja ekarriko du.

–Bi hilabeteko tarifa ez ordaintzeak eskolako baja ekarriko du.

Iruñean, 2020ko martxoaren 3an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F2003576