59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

7D/2020 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, aditzera ematen duena Asociación de Empresarios de Enoturismo de Navarra izeneko enpresa elkartea eratu dela (gordailu zenbakia: 31100043).

Onartu da aipatu elkartearen eraketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Francisco José de Irizar Fernández jaunak egin zuen, 31/2020/000016 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Honako hauek sinatu zituzten estatutuak eta eraketa akta, sustatzaileak diren aldetik: Francisco José de Irizar Fernández jauna, Hotel Rural Suite eta Activa Experience ordezkatuz; Antxon Elizalde Sanz jauna, Elizalde Hotel Don Carlos SL ordezkatuz; Miguel Ángel Jofre Bernardo jauna, Balneario de Elgorriaga SL ordezkatuz; Adriana Garcia Lahuerta andrea, Ecamed Pamplona SL ordezkatuz; Miguel Canalejo Lasarte jauna, Bodegas Pago de Larrainzar SLU ordezkatuz; Giuliano Rosi jauna, Bodegas Otazu SAU ordezkatuz; Juan Andrés Gómez Castillo jauna, Pago de Cirsus SL ordezkatuz.

Adierazi denaren arabera, hau da erakundearen helbidea: Pedro I kalea 1, 1.a, 310007 Iruña (Nafarroa). Halaber, erakundearen lurralde-eremua autonomia erkidegoa da, eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 5. artikuluan ezarrita dago.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki oholean argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honen aurka, interesdunek errekurtsoa jar dezakete Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2020ko otsailaren 28an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2003166