59. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoretzako teknikari izateko bost lanpostu huts oposizio bidez betetzeko (horietako baterako euskaraz jakin behar da). Behin betiko izendapena.

Nafarroako Kontuen Ganberako auditoretzako teknikari izateko bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia hango lehendakariaren 2018ko abuztuaren 21eko ebazpenaren bidez onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 175. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 10ekoan. 9. oinarriaren 1. atalean xedatzen denez, auditoretzako teknikari behin betiko izendatzeko, proposatu eta behin-behinekoz izendaturiko izangaiek 6 hilabeteko praktikaldia gainditu beharko dute. Ondoren, 9. oinarriko 4. atalean, xedatzen duenez, Kontuen Ganberako lehendakariak, bertako kideei entzun ondoren, izangaiek praktikaldian izaniko aprobetxamendua baloratu, eta hori bukatzean kalifikazioa emanen du, “gai” edo “ez-gai”, ebazpen arrazoitu baten bidez.

10. oinarriak dioenez, berriz, izangaiek praktikaldia bukatu eta “gai” kalifikazioa lortu ondoren, Kontuen Ganberako lehendakariak behin betiko izendatuko ditu funtzionario. Izendapen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Aurrekoa kontuan hartuta, praktikaldia bukatuta, eta Maite Echarte Zambrano, José Javier García Logroño, Daniel Caños Hernández, Rosario Ondarra Erdocia eta M.ª Esperanza García Cascante auditoretzako teknikarien aprobetxamenduari buruz Ganberako kideek duten iritzia jasorik, lehendakari honek,

EBAZTEN DU:

Lehenbizikoa.–Praktikaldian “gai” kalifikazioa ematea Maite Echarte Zambrano, José Javier García Logroño, Daniel Caños Hernández, Rosario Ondarra Erdocia eta M.ª Esperanza García Cascante izangaiei.

Bigarrena.–Nafarroako Kontuen Ganberako funtzionario izendatzea behin betiko, teknikari izateko, Maite Echarte Zambrano, José Javier García Logroño, Daniel Caños Hernández eta M.ª Esperanza García Cascante, 2020ko martxoaren 2tik aurrera, eta Rosario Ondarra Erdocia, 2020ko martxoaren 4tik aurrera.

Hirugarrena.–Izendapen hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Izangaiek beren lanpostuez jabetu beharko dute, izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hilabetean.

Iruñean, 2020ko martxoaren 4an.–Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakaria, Asunción Olaechea Estanga.

Iragarkiaren kodea: F2003295