56. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

USTAIZE

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ustaizeko Kontzejuak, 2020ko otsailaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Ustaizeko Kontzejuko Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Jendaurrean egoteko epea iraganik, behin betiko onetsitzat joko da, inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Ustaizen, 2020ko otsailaren 26an.–Kontzejuko burua, Cruz Mª Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L2003040