56. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK zaintzaile gerontologiko izateko oposizioaren bigarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 4ko 580/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile gerontologiko izateko 20 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi horretan, Beatriz Beorlegui Navarlaz andreak eta Sandra María Pereda Vidal andreak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte bigarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka; 2020ko urtarrilaren 15ean argitaratu ziren emaitza horiek.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2020ko martxoaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2003529