56. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Udal agenteen zerbitzuaren eskumenak eskuordetzan ematea

Alkatetzaren otsailaren 24ko 34/2020 Ebazpenaren bidez, Gaspar Suescun Irurzunen esku utzi ziren udal agenteen zerbitzuaren (Udaltzaingoa) zuzendaritza eta kudeaketa. Eskuordetzeak izaera berezia du, bat etorriz 43.4 artikuluan xedatzen duenarekin Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, 2020ko otsailaren 27an.–Alkatea, Óscar Ayesa Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L2003070