56. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Ordenantza, arautzen duena eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2020ko otsailaren 27an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat zeinaren bidez arautzen baita Aiegiko eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea.

Jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta entitatearen iragarki-taulan paratu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Aiegin, 2020ko otsailaren 28an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2003140