56. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

98/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura garatzen duena bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen eta mailan.

ATARIKOA

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, eta abuztuaren 14ko 92/2019 Foru Dekretuaren bidez, berriz, Eskubide Sozialetako Departamentuaren oinarrizko egitura.

Azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak.

Aipatu foru dekretuetan departamentuaren beraren egitura organikoa arautzeaz gain, NL-NEZarena ere ezartzen da, atalaren mailara bitarte.

Foru dekretu horiek egituran eragin dituzten aldaketak direla-eta, beharrezkoa da bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen egitura ere horiei egokitzea.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 37. artikuluan Eskubide Sozialetako kontseilariari esleitzen zaizkio erakunde horretako bulegoak eta atala baino beheragoko unitateak sortu, aldatu eta kentzeko eginkizunak.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuek emandako ahalmenak erabiliz, agintzen dut:

I. KAPITULUA

Xedea eta egitura orokorra

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen xedea da Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura garatzea bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen mailan.

2. artikulua. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura, bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen mailan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

–Kudeaketako Zuzendaritzaren mende:

–Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoa.

–Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuaren mende.

–Prozesuak Koordinatzeko Bulegoa.

–Zentroak Koordinatu eta Egiaztatzeko Bulegoa.

–Kontrol Administratiboaren Bulegoa.

–Erregistro eta Langileriaren Bulegoa.

–Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuaren mende:

–Informatika Bulegoa.

–Jarraipen eta Ebaluazio Bulegoa.

–Neurriak Hedatzeko Bulegoa.

–Gaitasunak Egiaztatzeko Bulegoa.

–Energia Berriztagarrien eta Efizientzia Energetikoaren Erreferentziako Zentro Nazionalaren Bulegoa-Enplegurako Prestakuntzaren Arloa.

–Programazioa Diseinatzeko Bulegoa.

–Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuaren mende:

–Enplegu eta Prestakuntza Programen Bulegoa.

–Kontratuen eta Enplegu Eskaintzen Bulegoa.

–Ekintzailetza Bulegoa.

–Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzuaren mende.

–Nazioarteko Programen Bulegoa.

–Mantentze-lanen Bulegoa.

–Enplegu Bulegoa.

Era berean, atala baino beheragoko mailan, administrazio unitate hauek ditu egituran:

–Tafallako, Lizarrako, Altsasuko, Lodosako, Doneztebeko eta Agoizko enplegu agentziak.

Tafallako, Altsasuko eta Lodosako enplegu barrutiak.

II. KAPITULUA

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

I. kapitulua.–Kudeaketa zuzendaritza.

3. artikulua. Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoa.

Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoa Zuzendaritza Kudeatzailetzari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kudeatzailetzako dokumentazioa antolatu eta mantentzea.

b) Kudeatzailetzaren informazioa egin eta koordinatzea.

c) Erakundeak ordezkaritza duen kide anitzeko organoen eta lantaldeen komunikazioak jasotzea eta horien jarraipena egitea.

d) Kudeatzailetzak administrazio publikoekin, entitate pribatuekin eta/edo partikularrekin dituen harremanak koordinatzea eta haien jarraipena egitea.

e) Kudeatzailetzaren agenda koordinatu eta kudeatzea.

f) Erakundeko langileen joan-etorriak kudeatzea.

g) Erakundeak ordezkaritza duen ekitaldiak koordinatzea.

h) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

II. kapitulua.–Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzua.

4. artikulua. Prozesuak Koordinatzeko Bulegoa.

Prozesuak Koordinatzeko Bulegoa Komunikaziorako eta Prozesuak Hobetu eta Koordinatzeko Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Berrikuntzako eta zerbitzuak hobetzeko plan edo jarduketak prestatzea eta haien jarraipena egitea, erakundeko administrazio unitate guztiekin koordinatuta.

b) Erakundeko langileentzako parte-hartze eredu bat kudeatzea, kanpoko zein barreneko zerbitzuak hobetzeko plan edo jarduketak prestatzeko.

c) Erakundearen aginte-koadroak koordinatzea eta haien jarraipena egitea.

d) Erakundeko prozesu eta prozedurak koordinatzea eta haien jarraipena egitea.

e) Erakundeari egindako kanpoko ebaluazio prozesuak koordinatzea eta haien jarraipena egitea.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

5. artikulua. Zentroak Koordinatu eta Egiaztatzeko Bulegoa.

Zentroak Koordinatu eta Egiaztatzeko Bulegoa Programen Jarraipenerako Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Enplegurako eta prestakuntzaren espezialitateetarako lanbide prestakuntzako zentroak aztertu, tramitatu eta baimen daitezen proposatzea.

b) Lanbide-orientazioarekin eta ekintzailetzarekin lotutako zentro eta entitateentzako baimenak aztertzea, tramitatzea eta proposatzea.

c) Inskribatutako eta egiaztatutako zentroen erregistroa kudeatzea.

d) Zentro eta entitateei egiaztapena eta/edo baimena emateak dakartzan jarraipen lanak.

e) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

6. artikulua. Kontrol Administratiboaren Bulegoa.

Kontrol Administratiboaren Bulegoa Programen Jarraipenerako Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Programak kontrolatzeko jarduerak koordinatzea.

b) Kontrolatzeko jardueretarako kronogramak diseinatzea eta horien jarraipena egitea.

c) Egindako jarduerei buruzko txostenak eta memoriak prestatzea.

d) Kontrolatzeko jarduerak gauzatzean sortzen ahal diren gorabeherak ebaztea.

e) Kudeatzea eta artxibatzea atalaren espedienteak.

f) Zehapen-espedienteak kudeatu eta haien jarraipena egitea.

g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

7. artikulua. Erregistro eta Langileriaren Bulegoa.

Erregistro eta Langileriaren Bulegoa Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Erakundeari atxikitako langileen espedienteei jarraipena egitea.

b) Lanaldia betetzeko kontrolaren sistema aplikatzea.

c) Gaixotasuneko gorabeheren, amatasunagatiko atsedenaldiaren, lizentzien, eszedentzien, oporren eta langileen araubidearen ondoriozko gainontzekoen jarraipena eta kontrola egitea.

d) Erakundearen erregistroa eta artxiboak koordinatzea.

e) Langileen arloko aurrekontu kudeaketa kontrolatzea.

f) Erakundeak gauzatutako prestakuntza ekintzak kontrolatzea.

g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

III. kapitulua.–Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua.

8. artikulua. Informatika Bulegoa.

Informatika Bulegoa Programen Kudeaketa, Balorazio eta Eraginaren Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Erakundearen informazio sistemak eta aplikazio informatikoak aztertzea, garatzea eta mantentzea.

b) Programak edo jarduketak kanpoan hedatzeko beharrezkoak diren euskarriak eta informazio sistemak diseinatzea, prestatzea eta sustatzea.

c) Enplegu Atariko edukiak eta enplegu arloari lotutako beste aplikazio informatiko batzuk koordinatzea.

d) Erakundearen baliabideak eta euskarri informatikoak koordinatzea.

e) Erakundearen aplikazioetarako sarbidea izateko baimenak kudeatzea.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

9. artikulua. Jarraipen eta Ebaluazio Bulegoa.

Jarraipen eta Ebaluazio Bulegoa Programen Kudeaketa, Balorazio eta Eraginaren Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lanbide gaitasunak garatzeko programetan kudeatutako laguntzen eta dirulaguntzen exekuzioaren, trazabilitatearen eta eraginaren jarraipena egitea.

b) Garatzen diren ekintzen eta parte hartzen duten zentroen eta entitateen jarraipen teknikoa, koordinazioa eta ebaluazioa egitea.

c) Lanbide gaitasunak garatzearen arloko neurriei buruzko adierazleak eta estatistikak prestatzea.

d) Neurrien jarraipena eta ebaluazioa egiteko behar diren tresna informatikoen premiak atzematea.

e) Entitate onuradunei aholku eta laguntza ematea enplegurako prestakuntzaren arloko laguntzen jarraipena egiteaz eta tresna informatikoak erabiltzeaz.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

10. artikulua. Neurriak Hedatzeko Bulegoa.

Neurriak Hedatzeko Bulegoa Programen Kudeaketa, Balorazio eta Eraginaren Atalari atxikita dago eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lanbide gaitasunak garatzeko neurrietan bildutako laguntzak, kontratuak eta dirulaguntzak arautzeko oinarri teknikoak prestatzen eta proposatzen parte-hartze aktiboa izatea.

b) Lanbide gaitasunak garatzeko neurriak hedatzeko programak prestatzea eta proposatzea.

c) Enplegurako lanbide prestakuntzako programetarako, enpresa planetarako eta langileen lanbide gaitasunak garatzeko beste neurri batzuetarako laguntzen eta dirulaguntzen espedienteak kudeatu, kontrolatu eta tramitatzea.

d) Enplegurako prestakuntza ekintzetan parte hartzen dutenentzako beka eta laguntzen espedienteak kudeatzea, kontrolatzea eta tramitatzea.

e) Kudeaketako tresna informatikoen beharrak atzematea lanbide gaitasunak garatzeko neurriak ezartzeko, kudeatzeko, kontrolatzeko eta tramitatzeko.

f) Entitate onuradunei aholku eta laguntza ematea deialdien oinarriei eta espedienteen kudeaketarako behar diren eta tresna informatikoei dagokienez.

g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

11. artikulua. Gaitasunak Egiaztatzeko Bulegoa.

Gaitasunak Egiaztatzeko Bulegoa Lanbide Gaitasunak Egiaztatzeko eta Prestakuntza Propioaren Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Informazioa, aholkularitza eta laguntza teknikoa lanbide gaitasunen egiaztapenaren arloan.

b) Lanbide gaitasunen ebaluazio eta egiaztapenerako prozesuak sustatzea, garatzea eta kudeatzea.

c) Gako diren gaitasunak ebaluatzeko prozesuak sustatzea, garatzea eta kudeatzea.

d) Esperientzia bidezko hobekuntzei eta egiaztapen prozesuei dagozkien espedienteen azterketa, tramitazioa eta ebazpen proposamena.

e) Gaitasunak egiaztatzeko prozesuak ebaluatzea.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

12. artikulua. Energia Berriztagarrien eta Efizientzia Energetikoaren Erreferentziako Zentro Nazionalaren Bulegoa-Enplegurako Prestakuntzaren Arloa.

Energia Berriztagarrien eta Efizientzia Energetikoaren Erreferentziako Zentro Nazionalaren Bulegoa-Enplegurako Prestakuntzaren Arloa Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari atxikita dago, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Zentroko berrikuntza, prestakuntza eta teknologia arloko ekintzak koordinatu, programatu eta gauzatzea, baita Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin energia berriztagarrien sektorean adosten diren lan planak ere.

b) Enpresen prospekzioko jarduerak kudeatzea, energia berriztagarrien sektoreko lan merkatuaren bilakaerari egokitutako prestakuntza ekintzak eskaintzeko.

c) Zentroko enplegurako prestakuntzaren arloan garatzen diren prestakuntza jarduerei buruzko espedienteak tramitatzea.

d) Agintzen zaizkion programen kontrol, jarraipen eta ebaluazio lanak egitea.

f) Zentroko langileen antolaketa eta zuzendaritza lana.

g) Otsailaren 15eko 229/2008 Errege Dekretua aplikatuz enplegurako prestakuntza eremuan dagozkiokeenak. Dekretu horren bidez, Erreferentziako Zentro Nazionalak arautu ziren lanbide prestakuntzaren arloan.

h) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

13. artikulua. Programazioa Diseinatzeko Bulegoa.

Programazioa Diseinatzeko Bulegoa Programen Garapen eta Berrikuntzarako eta Erreferentzia Nazionaleko Zentroaren Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek beteko ditu:

a) Prestakuntza beharrak etengabe atzematea eta haien analisi sistematikoa egitea gako iturrien eta gako informatzaileen bidez.

b) Erakundeak sustatzen duen prestakuntza planifikatu eta programatzea.

c) Sustatzen diren prestakuntza neurriak lehenesteko irizpideak aplikatzea.

d) Lanbide heziketako irakasleentzako prestakuntza planak diseinatu eta kudeatzea, haien lanbide gaitasunen eta gaitasun metodologikoen garapenari dagokionez. Irakasleen fitxategia kudeatzea.

e) Espezialitateen katalogoak eguneratzea eta mantentzea. Sektoreek eta enpresek eskatzen dituzten prestakuntzako espezialitate berriak garatzea eta horiei alta ematea.

f) Adimen desgaitasuna dutenentzako prestakuntza egiaztagarria bultzatu eta garatzea, bai eta irakurketa errazturako material didaktikoak ere.

g) Proiektu esperimentalak bultzatu, garatu eta balidatzea, espezialitateen katalogoetan sartzeko.

h) Enplegurako prestakuntza garatzen lagunduko duten ekintza osagarriak sustatu eta garatzea.

i) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

IV. kapitulua.–Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua.

14. artikulua. Enplegu eta Prestakuntza Programen Bulegoa.

Enplegu eta Prestakuntza Programen Bulegoa Enplegu Programa Integralen Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Prestakuntzako eta enpleguko proiektu integralen espedienteak tramitatzea eta kudeatzea.

b) Garatutako proiektuak nola gauzatzen diren, jarraipen teknikoa, laguntzea eta kontrolatzea.

c) Prestakuntza eta enplegu programa mistoen azterketa kualitatiboa eta hobekuntza proposamenak.

d) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

15. artikulua. Kontratuen eta Enplegu Eskaintzen Bulegoa.

Kontratuen eta Enplegu Eskaintzen Bulegoa, Enpresentzako Zerbitzuen Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Sektore publikoari eta pribatuari dagozkien enplegu eskaintzak kudeatzea.

b) Hautaketa teknikoaren prozesuak egitea.

c) Informazioa eta orientabideak kontratazio moten gainean.

d) Informazioa eta orientabideak enplegua sustatzeko neurrien gainean.

e) Enplegu eskatzaileen historial profesionalak kudeatzea.

f) Contrat@ aplikazioaren sostengu teknikoa.

g) Nafarroako Gobernuaren kontratu administratiboen komunikazioa.

h) Urriaren 31ko 1543/2011 Errege Dekretuak aurreikusitako Lanekoak ez diren praktiken programa kudeatzea.

i) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

16. artikulua. Ekintzailetza Bulegoa.

Ekintzailetza Bulegoa Enpresentzako Zerbitzuen Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ekintzaileei eta langile autonomoei informazioa, aholkularitza eta laguntza ematea.

b) Ekintzailetza eta enplegu autonomoa sustatzeko neurriak eta programak diseinatzea eta prestatzea.

c) Entitate laguntzaileek ekintzailetza arloan eskaintzen dituzten zerbitzuak koordinatzea.

d) Toki garapena sustatzeko programak tramitatzea eta kudeatzea.

e) Enplegu autonomoa sustatzeko laguntzen espedienteak tramitatzea, kudeatzea, eta haien jarraipena egitea.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

V. kapitulua.–Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzua.

17. artikulua. Nazioarteko Programen Bulegoa.

Nazioarteko Programen Bulegoak, Orientazio Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lan eskaintzak kudeatzea, eta EURES Sareak Nafarroan dituen beste eginkizun batzuk.

b) Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetako enplegu bilaketari eta bizimodu eta lan baldintzei buruzko orientabideak.

c) EURES jarduera planak prestatu eta haien jarraipena egitea.

d) EURES jarduerak Nafarroako Foru Komunitatean hedatu eta sustatzea.

e) Atzerriko enplegu eskaintzak kudeatzea.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

18. artikulua. Mantentze-lanen Bulegoa.

Mantentze-lanen Bulegoa Lurralde Antolaketarako eta Agentzien Koordinaziorako Atalari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Erakundearen instalazioetako eta makineriaren prebentzio eta konponketarako mantentze-lanak egitea.

b) Iturrondo Zentroko instalazioak eta makineria konpontzeko lanak koordinatu eta betetzea.

c) Instalazioen eta makineriaren mantentze eta konponketa lanez arduratzen diren kanpo enpresak koordinatzea.

d) Instalazioen eta makineriaren legezko mantentze-lan teknikoak egitea industria edo osasun arloko erregelamendu, jarraibide, arau edo gomendioetako zehaztapenei jarraikiz, eta bermeak tramitatzea.

e) Iturrondo Zentroko segurtasuna koordinatzea.

f) Erakundearen hondakin plana koordinatu eta betetzea.

g) Erakundearen instalazioetako laneko arriskuen prebentzioa koordinatzea.

h) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

19. artikulua. Enplegu Bulegoa.

Enplegu Bulegoa Tuterako Enplegu Agentziari atxikita dago, eta eginkizun hauek izanen ditu:

a) Enplegu eskatzaileak lanbidearen arabera sailkatzeko ekintzak egitea.

b) Lan eskaintzak kudeatzea.

c) Hautaketa teknikoaren prozesuak kudeatzea.

d) Lanbiderako informazioa eta orientazioa emateko ekintzak kudeatzea.

e) Enplegurako lanbide prestakuntzaren eskaintzak kudeatzea.

f) Kontratuei eta enplegua sustatzeko neurriei buruzko informazioa eta aholkuak ematea.

g) Lan merkatuko jarduketa sektorialen proposamena, prestaketa eta jarraipena.

h) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

20. artikulua. Tafallako, Lizarrako, Altsasuko, Lodosako, Doneztebeko eta Agoizko enplegu agentziak.

Tafallako, Lizarrako, Altsasuko, Lodosako, Doneztebeko eta Agoizko enplegu agentziak Lurralde Antolaketarako eta Agentzien Koordinaziorako Atalari atxikita daude, arduradun bat dago buru haietako bakoitzean, eta eginkizun hauek izanen dituzte:

a) Erakundearen izenean solaskide izatea tokiko agenteekin, enplegurako politika aktiboen arloan.

b) Enplegu agentziako langileak zuzentzea eta antolatzea, esleituak dituzten xedeak bete ditzaten.

c) Agintariekin, solaskide sozialekin eta enpleguari zein prestakuntzari loturiko entitateekin koordinatzea jarduketaren lurralde eremuan.

d) Zerbitzuak eta aholku ematea enplegu eskatzaileei, langileei, enpresaburuei eta erakunde publikoei zein pribatuei enplegu eta prestakuntza arloan, Nafarroako gainontzeko enplegu agentziekin koordinatuz.

e) Bakoitzaren jarduketako lurralde eremuan enplegu eta prestakuntza arloan dauden beharrak atzematea eta aztertzea.

f) Tokian tokiko lan merkatuetako jarduketak bultzatu, proposatu, gauzatu eta koordinatzea, haietan atzemandako beharren arabera, eta zerbitzuak herritarrengana gerturatzea.

g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

21. artikulua. Tafallako, Altsasuko eta Lodosako enplegu barrutiak.

Tafallako, Altsasuko eta Lodosako enplegu barrutiek, hurrenez hurren Tafallako, Altsasuko eta Lodosako agentziei atxikita daude, arduradun bat dago buru haietako bakoitzean, eta eginkizun hauek izanen dituzte:

a) Enplegu eskatzaileak eta eskaerak erregistratzearen ondoriozko zereginak sistema informatikoan sailkatzea.

b) Lurralde eremuko informazioa, lanbide orientazioa eta prestakuntza eskaintzaren ondoriozko ekintzak kudeatzea.

c) Lurralde eremuko enplegu eskaintzak kudeatu eta lan merkatua aztertzea.

d) Kontratuei buruzko informazioa eta kontratazioaren erregistroa.

e) Esleitutako helburuak betetzeko behar diren baliabideak koordinatzea.

f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauen indargabetzea.

Indargabetu egiten dira foru agindu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak, eta zehazki Eskubide Sozialetako kontseilariaren abenduaren 15eko 305/2015 Foru Aginduaren 6. artikulua eta VI. kapitulua. Haren bidez departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta atala baino maila beheragoko unitateen egitura garatu zen.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko martxoaren 2an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2003381