56. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Zerbitzu anitzetako peoia izendatzeko proposamena

2019ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 6an, argitaratu zen deialdia oposizio-lehiaketa bidez betetzeko plantilla organikoko 8.5 lanpostu hutsa, hots, zerbitzu anitzetako peoi izateko lanpostua (adar mekanikoko espezializazioan). Lan-kontratu finkoa izanen du, lanaldi osoa, eta Eguesibarko Udaleko plantillan sartuta arituko da. Deialdiaren 8.1.4 oinarriari jarraituz, proposamena igorri dio epaimahaiak alkateari, proba guztiak gaindituta puntuaziorik altuena atera duen izangaia izendatzeko: Jorge Belza Razquín, hain zuzen.

Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak Eguesibarko Udalaren bulegoetan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eguesibarren, 2020ko martxoaren 9an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2003680