54. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko martxoaren 4an hartua, foru intereseko inbertsio deklaratzen duena prototipoetarako zortzi parke eoliko abian jarri eta ustiatzeko enpresa-proiektua, Nordex Energy Spain SAU enpresak sustatua.

Nordex Energy Spain SAU enpresak eskatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea prototipoetarako zortzi parke eoliko hauek, guztira 51,5 MW egiten dutenak, abian jarri eta ustiatzeko enpresa-proiektua:

–“Cortes”, Cortesko udal-mugartean.

–“Ribaforada”, Ribaforadako udal-mugartean.

–“Murieta”, Olexoako udal-mugartean.

–“Tafalla”, Tafallako udal-mugartean.

–“Judas”, Irunberriko udal-mugartean.

–“Orkoien”, Oltza Zendeako udal-mugartean.

–“Torres del Río”, Torres del Ríoko eta Santsoleko udal-mugarteetan.

–“Quel”, Azagrako udal-mugartean.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak enpresa proiektu hori ebaluatu du, eta, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako; foru lege horrek administrazioa errazteko neurriak ezarri zituen enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako, foru intereseko inbertsio deklaratzea prototipoetarako zortzi parke eoliko, erabaki honen azalpen zatian identifikatutakoak, abian jarri eta ustiatzeko enpresa-proiektua, Nordex Energy Spain SAU enpresak sustatua; foru lege horren bidez administrazioa errazteko neurriak ezarri ziren enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Nordex Energy Spain SAUri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 4an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2003523