54. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko martxoaren 4an hartua, foru intereseko inbertsio deklaratzen duena Nafarroan bi eguzki-instalazio fotovoltaiko abian jarri eta ustiatzeko enpresa-proiektua, Suno Energía 4 SL eta Suno Energía 5 SL enpresek sustatua.

Suno Energía 4 SL eta Suno Energía 5 SL enpresek eskatu dute foru intereseko inbertsio deklaratzea bi eguzki-instalazio fotovoltaiko abian jarri eta ustiatzeko enpresa-proiektua; ezaugarri hauek dituzte:

–“Cierzo” 24,84 MW-ekoa, Corellako udal-mugartean.

–“Guardian” 37,17 MW-ekoa, Corellako udal-mugartean.

Energia ateratzeko linea elektrikoak Corellako, Castejongo eta Tuterako udal-mugarteak ukituko ditu.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak enpresa proiektu hori ebaluatu du, eta, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako; foru lege horrek administrazioa errazteko neurriak ezarri zituen enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako, foru intereseko inbertsio deklaratzea bi eguzki-instalazio fotovoltaiko, erabaki honen azalpen zatian identifikatutakoak, abian jarri eta ustiatzeko enpresa-proiektua, Suno Energía 4 SL eta Suno Energía 5 SL enpresak sustatua; foru lege horrek administrazioa errazteko neurriak ezarri zituen enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Suno Energía 4 SLri eta Suno Energía 5 SLri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko martxoaren 4an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2003524