54. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA

7194-2019 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteari buruzko ekainaren 20ko 7/2006 Foru Legearen 40. artikuluari dagokionez, Espainiako Konstituzioaren 25.1. artikulua ustez urratzeagatik

Konstituzio Auzitegiak aurtengo otsailaren 25eko Osoko Bilkuran emandako probidentziaren bidez, erabaki du tramitatzeko onartzea 7194-2019 konstituzio-kontrakotasuneko arazoa, Iruñean egoitza duen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak adierazia, 53-2019 prozedura arruntean, Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteari buruzko ekainaren 20ko 7/2006 Foru Legearen 40. artikuluari dagokionez, Espainiako Konstituzioaren 25.1. artikulua ustez urratzeagatik, eta, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 10.1 c) artikuluan xedatutakoarekin bat, beretzat hartzea arazo horren ardura.

Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 37.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, 53-2019 prozedura arruntean alderdi direnak auzitegi honetan pertsona daitezke, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost eguneko epean.

Madrilen, 2020ko otsailaren 25ean.–Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria, Herminia Palencia Guerra.

Iragarkiaren kodea: J2003648