54. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. Espedientea: A/31/03823

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Latadia Baztan SL.

Helbidea: Latadia etxea-Ordoki auzoa, Arizkun, 31713 Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Latadia etxeko putzu bat.

Eskatutako emaria: 0,92 l/s.

Tokia: Arizkun.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: kanpin bat hornitzea.

Obren azalpen laburra eta helburua: Ura 4 metroko sakonera duen putzu batetik hartuko da; 800 mm-ko diametroko hormigoizko hodi batez estalirik dago. Ura ateratzeko, ur azpiko 0,20 ZP-ko ponpa bat eta dentsitate handiko polietilenozko hodi bat, 63 mm-ko diametrokoa, erabiliko dira; iragazte eta kloratze ekipoetatik iragan ondoren, ura 40na m³-ko 2 biltegi aurrefabrikatutara doa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko otsailaren 14an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2003071