54. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Tokiko Gobernu Batzarreko kide baten izendapena

2020ko martxoaren 3an Alkatetzaren 168/2020 Ebazpena eman zen.

Ikusirik Aitziber San Martín Lasa udalkideak (EH Bildu taldekoa eta Tokiko Gobernu Batzarreko kidea) dimisioa aurkeztu zuela, eta horren berri eman zitzaiola Udalbatzari 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran.

Kontuan izanik EH Bilduko eledunak aurkeztutako idazkia, zeinetan proposatzen baita Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateko Karlos Terés Suescun.

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen (TAOL) 20.1 b) artikulua, ondokoa xedatzen duena: Tokiko Gobernu Batzarra organo beharrezkoa dela 5.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietan.

Gainera, lege beraren 23.1 artikuluak honela dio: “Alkateak eta zinegotzien legezko kopuruaren herenak, gehienez ere, osatuko dute Tokiko Gobernu Batzarra. Alkateak askatasun osoz izendatu eta kenduko ditu zinegotzi horiek eta horren berri emanen dio Osoko Bilkurari”.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 52. artikuluak eta harekin bat datozenek gainerako artikuluak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako zinegotzi hau izendatzea Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarreko kide:

–Karlos Terés Suescun.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan, lege testu beraren 52.4. artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau izendatutako pertsonari jakinaraztea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan, lege beraren 52.4 artikuluari dagokionez. Erabakiak izenpetu eta biharamunean izanen du indarra.

4. Erabaki honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan ezarritakoari jarraikiz deituko den bilkura berezian, haren edukiaren berri izan dezan.

Zizur Nagusian, 2020ko martxoaren 3an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2003323