54. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Berdintasuneko Informazio Batzordeko burutza eskuordetzea

2020ko martxoaren 3an Alkatetzaren 167/2020 Ebazpena eman zen.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125. eta 38. artikuluekin bat eginez, Berdintasuneko Informazio eta Jarraipenerako Udal Batzorde Iraunkorraren bilkuran egin proposamena kontuan hartuta, eta legez dagozkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Elena Petri Navarlazi eskuordetzea Berdintasuneko Informazio eta Jarraipenerako Udal Batzorde Iraunkorraren burutza.

2. Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Zizur Nagusian, 2020ko martxoaren 3an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2003322