54. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

2020ko zerga-tasak

Uxueko Udalak, 2019ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, 2020rako zerga-tasak onetsi zituen. Erabaki hori 2020ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an.

Gerora onetsi da 29/2019 Foru Legea, abenduaren 23koa, zeinak hizpide baitu zenbait zerga aldatzea eta beste tributu-neurri batzuk hartzea, eta lege horrek aldatu egin ditu, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.

Hortaz, Udalak, 2020ko otsailaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aplikatu beharreko koefizienteak egokitzea 29/2019 Foru Legean onetsitakora; horrela, sortzealdi guztietarako aurreikusitako gehieneko koefizienteak izanen dira.

Uxuen, 2020ko martxoaren 3an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L2003349