54. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Aldaketa 2020ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2020ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2020ko plantilla organikoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Santakaran, 2020ko martxoaren 4an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2003347