54. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko gazteendako literatur lehiaketa, 2020. urtea. Laburpena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 499330.

Xedea: bizitokia edo ikastetxea Iruñean duten gazteek egindako literatur lanik hoberenak saritzea. Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzeko. Idazlanek gai librea izanen dute –gaztelaniaz edo euskaraz idatzita–, eta jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Lan bera ezin izanen da bi hizkuntzetan aurkeztu. Aurkeztutako lanek ezin izanen dute ez bultzatu ez erreproduzitu jarrera baztertzaile, xenofobo edota sexistarik, ezta pertsonen duintasunaren eta giza eskubideen kontra doazen jarrerak ere.

Bai gaztelaniaz bai euskaraz, ezarritako modalitateak Poesia eta Narrazio Laburra dira. Bi kategoria ezarri dira bakoitzerako:

14 eta 16 urte bitarteko gazteak (biak barne), eta 17 zein 18 urtekoak (biak barne).

Iruñean, 2020ko martxoaren 5ean.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2003704