54. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2020ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako aldaketa hau egitea: 1/2020.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Gesalatzen, 2020ko martxoaren 2an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2003354