54. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2020ko martxoaren 6ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren eta Musika Eskolako Patronatuaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2020ko martxoaren 9an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L2003692