54. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Plaza publiko bat “Hamahiru arrosa plaza” izendatzea

Burlatako Udalak, 2020ko otsailaren 27an egin bilkuran, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Burlatako udal-mugarteko Lisboa eta Paris kaleen arteko plaza “Hamahiru Arrosa Plaza” izendatzea LIVARIOS/2020/15 espedienteari erantsi zaion planoaren arabera. Katastroko 2. poligonoko 979. lurzatian dago.

2. Erabaki honen berri ematea udal-katastroari, Posta eta Telegrafoen Estatuko Sozietateari, EINi, Jabetza Erregistroari, Nafarroako Gobernuaren Lurralde Aberastasunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, indarrean dagoen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 45. artikuluan (urriaren 1eko 39/2015 Legea) eta aplikatu beharreko gainerako legeetan ezarritakoaren ondorioak izan ditzan.

4. Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Burlatan, 2020ko martxoaren 4an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2003307