54. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, 2020an Barañainen jarduera soziokulturalak antolatzeko dirulaguntzen deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b) eta 20.8a) artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) DDBN (identifikazioa): 499668.

A) Onuradunak: irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak, Barañainen helbidea edo ordezkaritza iraunkorra izanik, Udalaren intereseko jarduera edo zerbitzu soziokulturalak egiten dituztenak. Eta helbidea Barañainen izanik edo ez, alor soziokulturalean udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoak.

B) Xedea: antolatzea musika, antzerkia, zinema, dantza, argazkigintza, lirika, arte plastikoak eta justizia sozialeko balioak sustatzen dituzten programa, proiektu eta jarduera artistikoak, eta bultzatzea bertako aldarrikapen soziokulturalak.

C) Oinarri arauemaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: 20.000 euro.

E) Eskaerak aurkezteko epea: oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 eguneko epean.

Barañainen, 2020ko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2003797