54. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

26/2020 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2020. urtean Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak emandako idazkeran, ezartzen du 41. artikuluan ezen Lanbide Heziketako erdi eta goi mailetako heziketa zikloetan sartzeko baldintza bat dela sarrera proba bat gainditzea; 52. artikuluan, berriz, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi eta goi mailetako zikloetan sartzen ahal direla, baldintza akademikoak bete ez arren, sarrera proba gainditzen dutenak; eta, azkenik, 64. artikuluan ezartzen du Kirol Irakaskuntzetako erdi eta goi mailetan sartzen ahal direla, eskatzen diren titulu edo ziurtagiriak izan ez arren, sarrera proba bat gainditzen dutenak.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa garatuz, erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko modua honako hauetan dago arautua: uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretua, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena; eta urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena. Horietan guztietan ezarrita dago zilegi izanen dela ziklo horietan sartzea hezkuntzako administrazioek araututako sarrera proba bat gaindituz.

Ebazpen honen bidez deialdia egiten da 2020. urtean hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probetarako, gehitzen diren eranskinetako oinarriekin bat.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, prozesuaren zatiren batean parte hartzen duten pertsona guztiek inprimakien bidez ematen dituzten datuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Hezkuntza Departamentuko fitxategietan sartuko dira, estatistika aldetik lantzeko eta prozedura horren ondorioz sor daitezkeen egiaztagiriak kudeatzeko. Datuetan sartzeko, zuzentzeko, aurka egiteko eta ezerezteko eskubideak erabili ahal izanen dira, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura joz. Zerbitzu hori San Domingo kaleko 8. zenbakian dago, Iruñean. Berariaz horrela adierazten duten pertsonak beren datuen tratamenduaren aurka ager daitezke, arrazoi sendorik eta bidezkorik badago.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak aldeko txostena aurkeztu du ebazpen bat eman dadin, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetan sartzeko 2020ko proben deialdia onesteko, eta deialdiaren epeak, inskripzioak, epaimahaien eraketa eta, oro har, sarrera proben garapenaren gaineko arauak finkatzeko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko 2020ko probetarako deia egitea, ebazpen honen eranskinetan ageri diren oinarrien arabera; proba horiek hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzei, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzei eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzei dagozkie.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura; eta, halaber, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura, Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzura eta Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzura (horiek denak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzukoak); Ikasketak Antolatzeko Atalera, Inklusio Atalera, Arte Ikasketen Atalera, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera; Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

Iruñean, 2020ko otsailaren 25ean.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Alderdi orokorrak

1. Proba hauen helburua da baldintza akademikoak betetzen ez dituztenek edo exijitutako egoera akademikoan ez daudenek prestakuntza jasotzen jarraitu ahal izatea eta aukera izatea sartu ahal izateko Lanbide Heziketako heziketa zikloetan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan, betiere zikloak probetxuz egiteko moduan.

2. Proba motak eta modalitateak:

a) Erdi mailako zikloetako sarrera proba: proba modalitate bakar bat dago.

b) Goi mailako zikloetako sarrera proba: bost proba modalitate daude:

–Zientziak eta Ingeniaritza.

–Osasun Zientziak.

–Gizarte Zientziak.

–Giza Zientziak.

–Arteak.

c) Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba.

Aipatutako probak gaztelaniaz edo euskaraz egiten ahalko dira; aukera hori inskribatzeko unean adierazi beharko da.

3. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, ikasketa hauek egin daitezke:

–Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa ziklo guztiak.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako heziketa ziklo guztiak; horretarako, gainera, gaitasun artistikoaren proba gainditu beharko da.

–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako ziklo guztiak; horretarako, gainera, berariazko baldintzak bete beharko dira.

4. Goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, ikasketa hauek egin daitezke:

–Erdi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz egin daitezkeen ziklo guztiak.

–Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo guztiak.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako goi mailako ziklo guztiak, edozein proba modalitatetatik. Horrez gain, beharrezkoa izanen da gaitasun artistikoaren proba gainditzea, salbu goi mailako zikloetan sartzeko probaren Arteak modalitatea gainditzeagatik sartzen bada.

Nafarroan gainditzen den proba modalitatearen arabera, lehentasuna izanen da lanbide arlo batzuetako goi mailako zikloetan sartzeko, ebazpen honen 5. eranskinean ezarritakoari jarraikiz. Lehentasun hori aplikatuko da 2008tik aurrera (2008. urtea barne) Nafarroan gainditutako probetan.

2008a baino lehenagoko deialdietan Nafarroan gainditutako proben kasuan, zein den gainditutako proba, horren ziurtagirian adierazitakoaren arabera erabakiko da goi mailako zein heziketa ziklotan sartu.

5. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati batzuk gainditu dituzten ikasleak salbuetsi daitezke goi mailako irakaskuntza artistikoetan sartzeko heldutasun proba egitetik. Heldutasun proben deialdia egiten duen ebazpenean ezarriko da salbuespen hori.

6. Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, ikasketa hauek egin daitezke:

–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako ziklo guztiak; gainera, kirol teknikari titulua izan behar da, behar den modalitatean, eta kirol arloko berariazko baldintzak bete beharko dira.

–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako ziklo guztiak; horretarako, gainera, kirol arloko berariazko baldintzak bete beharko dira.

7. Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 21.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ikasturte berean ezin izanen da sarrera probetan parte hartu autonomia erkidego batean baino gehiagotan.

Zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, Estatuko lurralde osoan izanen du balioa.

8. Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduak, ikasleak heziketa zikloetan onartzeko prozedura arautzen duenak, berariaz ezartzen du sarrera talde bat deialdi honen xedeko sarrera probaren bidez sartzen direnentzat.

9. 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditua dutenek ez dute erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba egin beharko, eta, beraz, ez dute inskribatu beharrik izanen.

25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditzeak aukera ematen du erdi mailako zikloetan eta goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituta egin daitezkeen ziklo guztietan sartzeko.

Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko orduan, unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako proba modalitateetako zein gainditu den, lehentasun batzuk izanen dira ziklo horietara sartzeko, ebazpen honen 6. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, gainera, beharrezkoa izanen da gaitasun artistikoaren proba gainditzea, salbu 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probaren Arteak eta Giza Zientziak modalitatea gainditzeagatik sartzen direnen kasuan.

Izena emateko tasak

10. Honako hauek dira probetan inskribatzeko tasak, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen Tasei eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 99. artikuluarekin, kontuan harturik foru lege horren 99. bis artikuluan ezarritako onura fiskalak:

–Sarrera probetarako izena ematea: 18 euro.

–Familia ugari orokorreko kideak eta %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak: 9 euro.

–Familia ugari bereziko kideak; ekintza terroristen biktimak (baita ezkontidea eta seme-alabak ere); genero indarkeriako ekintzen biktimak (baita seme-alabak ere); gutxienez %65eko desgaitasun aitortua duten pertsonak; langabeak, frogatzen baldin badute langabe izan direla gutxienez sarrera-probetan izena eman aurreko hilabetean (erakunde eskudunak emandako kartillaren bidez): doan.

11. Probetan inskribatzeko tasa ordaintzeko, dagokion ordainketa-gutuna bete beharko da Interneten, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3104/Pruebas-de-acceso-a-ciclos-de-FP-de-Artes-Plasticas-y-Diseno-y-de-Ensenanzas-Deportivas

12. Tasaren kuota inskripzioan ezarritako epean ez pagatzea edo osorik ez pagatzea baztertzeko arrazoia izanen da; orobat, bazterturik geldituko da tasa ordaintzetik erabat salbuetsita egoteko edo tasaren hobaria izateko behar diren agirietako bat aurkezten ez bada edo agiri horietan faltsukeriaren bat atzematen bada.

13. Tasa itzultzea, interesdunak eskaturik, bidezko izanen da, bakar-bakarrik, bitan ordaindu bada edo behar baino gehiago ordaindu bada.

14. Tasa itzultzeko eskaeretan, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen eredua erabiliko dute interesdunek.

Tasa itzultzeko eskaera Hezkuntza Departamentuaren erregistroan aurkeztu behar da, sarrera probak koordinatzen dituen epaimahaiari zuzendua. Eskabidearekin batera, bertan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da nahitaez. Itzulketaren ebazpena, bidezkoa denean, 2020ko irailetik aurrera emanen da.

Proba egiteko egokitzapenak

15. Honako hauek eska ditzakete egokitzapenak sarrera proba egiteko:

–Desgaitasunen bat frogatzen duten pertsonak. Izena emateko eskabidean proba egiteko eskatzen den egokitzapena adierazi beharko da.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztela frogatzen duten pertsonak, dela ikasteko zailtasun berariazkoak dituztelako dela arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua izateagatik edo hezkuntza-premia bereziak izateagatik. Egokitzapenak indarra duten arauetan xedaturikoari jarraikiz eginen dira.

16. Inskripzioak jasotzen dituzten ikastetxeek proben epaimahai koordinatzaileari bidaliko dizkiote, 2020ko apirilaren 3a baino lehen, probak egokitzeko eskaerak desgaitasuna dutenentzat, behar diren egiaztagiriekin batera.

17. Ikasteko zailtasun berariazkoak, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua edo hezkuntza-premia bereziak izateagatik hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztela frogatzen duten pertsonentzat egokitzapenak eskatzeko prozedura honako hau izanen da, bai erdi mailarako bai goi mailarako:

a) 2019-2020 ikasturtean ikaslea zer ikastetxetan dagoen matrikulaturik, hango orientatzaileak “Erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak egokitzeari buruzko txostena” bete beharko du, 8. eranskineko ereduari jarraikiz, eta nolako egokitzapena behar den adierazi.

b) Ikasleek hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztenean ikasteko berariazko zailtasunengatik, edo arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua dutenean, orientatzaileak 2020ko apirilaren 3a baino lehen igorriko du txosten hori Inklusio Ataleko Orientazio Bulegora.

Egokitzapenei buruzko txostenean jasota egon behar du ebazpen honen 8. eranskinaren amaierako jarraipenetan aipatutako informazio gehigarria.

c) Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, orientatzaileak 2020ko apirilaren 3a baino lehen bidali beharko du txosten hori Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentrora (NHBBZ).

Txostenean jasota egon behar du ebazpen honen 8. eranskineko amaierako jarraibideetan jasotako informazio gehigarria.

d) Orientazio Bulegoak sarrera proben epaimahai koordinatzaileari komunikatuko dio, 2020ko apirilaren 9a baino lehen, ea egokitzapen eskaera onartu den edo ez. NHBBZk sarrera probak koordinatzen dituen epaimahaiari komunikatuko dio, 2020ko apirilaren 9a baino lehen, egokitzapen eskaera onartu den edo ez, eta, behar denean, behar diren baliabide bereziak zehaztu eta helaraziko ditu.

e) Egokitzapenen behin-behineko zerrenda 2020ko apirilaren 17an argitaratuko dira Hezkuntza Departamentuaren web orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan.

Erreklamazioak jartzen ahalko dira 2020ko apirilaren 20tik 22ra bitartean (biak barne), Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean (San Domingo kalea 8, Iruña):

–Orientazio Bulegora zuzenduko dira, egokitzapena eskatzen denean hezkuntza laguntzako berariazko premiengatik, ikasteko berariazko zailtasunak izateagatik eta arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduengatik.

–Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentrora (NHBBZ) zuzenduko dira, egokitzapena eskatzen denean hezkuntza-premia bereziengatik.

Orientazio Bulegoak eta NHBBZk erreklamazioen ebazpena igorriko diote, 2020ko apirilaren 24a baino lehen, proben koordinazio epaimahaiari.

Erreklamazioen ebazpenaren behin betiko zerrenda 2020ko apirilaren 27an argitaratuko da Hezkuntza Departamentuaren web orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan.

Salbuespenak probako esparru edo parte batzuei dagokienez

18. Probaren esparru edo zati batzuk egitetik salbuestea eskatzen ahalko da, ebazpen honen 2. eranskinean ezarritakoari jarraikiz (erdi mailan sartzeko probarako) eta 3. eranskinean ezarritakoari jarraikiz (goi mailan sartzeko probarako).

Sarrera proben baliokidetzak ondorio profesionaletarako, eta profesionaltasun ziurtagiriak lortzea

19. Bat etorriz 3.1 artikuluan ekainaren 10eko EDU/1603/2009 Aginduak ezarritakoarekin (martxoaren 7ko EDU/520/2011 Aginduak aldatutakoa), erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko probak gainditzea baliokidea da, ondorio profesionaletarako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatearekin, betiere baldintza hauetako bat ere betetzen baldin bada:

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenbiziko bi ikasmailetako irakasgai guztiak gaindituak izatea.

b) Erdi mailako heziketa zikloa ikasten hasia izatea eta lanbide modulu batzuk gaindituak izatea, betiere modulu horien iraupena heziketa zikloaren iraupen osoaren erdia baldin bada gutxienez.

c) Goi mailako heziketa zikloa ikasten hasia izatea eta lanbide modulu batzuk gaindituak izatea, betiere modulu horien iraupena heziketa zikloaren iraupen osoaren herena baldin bada gutxienez.

d) Goi mailako arte irakaskuntzetako 10 ECTS kreditu edo gehiago gainditurik izatea, edo, hala badagokio, EDU/1603/2009 Aginduaren 5. xedapen gehigarrian xedatutakoa (EDU/520/2011 Aginduaren bidez aldatua).

e) Atzerrian egindako ikasketak egiaztatzea, hain zuzen, DBHko hirugarren ikasmailan sartzeko Espainiako hezkuntza sisteman eskatzen den mailaren balio berekoak.

f) Helduen Bigarren Hezkuntzaren I. mailako esparru guztiak gaindituak izatea.

20. Bat etorriz 3.2 artikuluan ekainaren 10eko EDU/1603/2009 Aginduak ezarritakoarekin (martxoaren 7ko EDU/520/2011 Aginduak aldatutakoa), goi mailako zikloetan sartzeko probak gainditzea baliokidea da, ondorio profesionaletarako, Batxilergo titulua izatearekin, betiere egiaztatzen bada pertsonak baduela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua edo titulu baliokideren bat.

21. Aurreko bi oinarrietan aipatutako baliokidetzek aukera ematen diete eskatutako ikasketa titulurik ez duten helduei lanpostu horietan sartzeko. Baliokidetza horiek ezartzen dira, bakar-bakarrik, lanpostu publiko edo pribatuen deialdietan eskatzen diren betebeharrei dagokienez.

22. Bat etorriz Profesionaltasun ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 20.2 artikuluan ezarritakoarekin, erdi mailako zikloetan sartzeko probak gainditzeak 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko lortzeko bidea ematen du.

Goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditzeak, halaber, 3. mailako profesionaltasun ziurtagiria lortzeko bidea ematen du.

2. ERANSKINA

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETARAKO SARRERA PROBA

Izena emateko baldintzak

1. Erdi mailako zikloetako sarrera proban inskribatzeko, beharrezkoa da gutxienez hamazazpi urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea.

2. Eskuarki, erdi mailako zikloetan sartzeko probarako izena emateko unean frogatuko da hartarako behar diren baldintzak betetzen direla.

3. Hezkuntza Departamentuak, bere eskumenen esparruan, eskura dituen datuak egiaztatu ondoren, izena emateko baldintzak betetzen ez dituzten izangaiak proba egitetik baztertzen ahalko ditu, edo haien probaren emaitzak baliogabetzen, edonoiz.

Izena ematea

4. Erdi mailako heziketa zikloetako sarrera proban izena emateko epea 2020ko martxoaren 23ko 27ko 14:00etara bitarte izanen da.

5. Aurrez aurre egin daiteke inskripzioa, Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxe publiko eta itunduetako edozeinetan. Ikastetxe horiek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan zehazten dira, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3104/Pruebas-de-acceso-a-ciclos-de-FP-de-Artes-Plasticas-y-Diseno-y-de-Ensenanzas-Deportivas

6. Telematika bidez ere egin daiteke inskripzioa, on line, aurreko atalean aipatutako tramiteen fitxaren bidez, hots, “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” izeneko fitxatik abiatuta. Horretarako, han zehazten diren bideetako edozein baliatu daiteke (ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa, NANa eta PINa, edo cl@ve).

7. Izangai bakoitzak izena emateko eskabide bakar bat bete beharko du, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxako ereduen araberakoa.

8. Izen emateak jasotzen dituzten ikastetxeek eskatzaileari eskabidearen fotokopia emanen diote, hori noiz sartu den adierazita eta zigilua jarrita.

Dokumentazioa

9. Izangaiek dokumentazio hau erantsi beharko diote inskribatzeko eskabideari:

a) Nahitaezko agiriak:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

–Sarrera probetan izena emateko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

–Behar denean, tasaren salbuespenaren edo hobariaren frogagiria: familia ugariaren tituluaren fotokopia, Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako ziurtagiriaren edo ebazpenaren fotokopia, terrorismoaren biktima izatearen ziurtagiriaren fotokopia, edo genero indarkeriaren biktima izatearen aintzatespenaren fotokopia.

b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:

–Desgaitasunaren egiaztagiriaren fotokopia.

c) Salbuespenetarako dokumentazioa:

–Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren esparruren bat egitetik salbuesteko eskatuz gero, eranskin honen 15. oinarrian zehaztutako frogagiriak erantsiko dira.

10. Inskripzioak jasotzen dituzten ikastetxeek proben epaimahai koordinatzaileari bidaliko dizkiote, 2020ko apirilaren 3a baino lehen, probak desgaitasuna dutenentzat egokitzeko eskaerak, behar diren egiaztagiriekin batera.

Onartutako izangaien zerrendak

11. Onartuen behin-behineko zerrendak 2020ko apirilaren 17an argitaratuko dira Hezkuntza Departamentuaren web orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan.

Zerrenda horietan, honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako arloen eta esparruen araberako esparruen kalifikazioak, eta izangaiek proba egokitzeko egindako eskaerak.

Erreklamazioak toki hauetan jar daitezke, 2020ko apirilaren 20tik 22ko 14:00etara arte:

–Inskripzioa egin den ikastetxean, baldin eta, eranskin honen 16. oinarriaren arabera, onarpenak eta salbuespenak egitea ikastetxeko idazkaritzaren eskumena bada. Erreklamazioa egiteko, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

–Hezkuntza Departamentuko erregistroan (San Domingo kalea, 8), sarrera probak koordinatzeko epaimahaiko buruari zuzenduak, egokitzapen eskaeretarako eta salbuespenetarako eta aurreko deialdietan gainditutako arloen araberako esparruen kalifikazioetarako. Erreklamazioa egiteko, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

12. Behin erreklamazioak ebatzirik, onartuen behin betiko zerrendak 2020ko apirilaren 27an argitaratuko dira Hezkuntza Departamentuaren web orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan.

Zerrenda horietan, honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako arloen eta esparruen araberako esparruen kalifikazioak, eta izangaiek proba egokitzeko egindako eskaerak.

Probaren egitura eta edukia

13. Erdi mailako zikloetako sarrera proba komuna izanen da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunen inguruan, ikasleek dagozkion ikasketak probetxuz egiteko behar diren ezagutzak eta trebetasunak dituztela egiaztatzeko.

Proba esparru eta ariketa hauek egituratzen dute:

ESPARRUA

GAITASUNA

ARIKETAK

Komunikazioa

Hizkuntza komunikazioa

Gaztelaniako edo Euskarako ariketa bat

Gizartea

Gaitasun sozial eta zibikoa

Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako ariketa bat

Zientifiko-teknologikoa

Matematika eta Zientziako eta Teknologiako Oinarrizko Gaitasunak

Matematikako ariketa bat

10 galderako ariketa bat: 5 galdera Natur Zientziei buruz eta 5 galdera Teknologiari buruz

Erdi mailako zikloetara sartzeko probaren hiru esparruen curriculum erreferentzia, probaren urratsak, edukiak eta ebaluazio irizpideak ebazpen honen 9. eranskinean daude ezarrita.

14. Gaztelaniako ariketa eta euskarako ariketa gaztelaniaz eta euskaraz erantzun beharko dira, hurrenez hurren, zein den ere proba egiteko aukeratu den hizkuntza.

Salbuespenak

15. Erdi mailako zikloetan sartzeko probako esparruren batetik salbuetsia izatea nahi duten izangaiek berariaz eskatu beharko dute, izena emateko eskabidean azalduz. Era berean, esparru bakoitzean, taula honetako betebeharren bat betetzen dutela egiaztatu beharko dute, eta, horretarako, izena emateko eskabidearekin batera, taula honetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu:

ESPARRUETATIK SALBUESTEA

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Komunikazioaren esparrutik salbuestea

Gainditua izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako komunikazioaren esparruko 4. modulua

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea arlo soziolinguistikoa edo komunikazio esparrua 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu

Gaindituak izatea Hizkuntzako 2. mailako gako-gaitasunak ebaluatzeko probak

Hizkuntzako 2. mailako gako-gaitasunak frogatzen dituen ziurtagiriaren fotokopia

Gaindituak izatea Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko derrigorrezko moduluak edo gainditua izatea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat DBHko graduatu titulua lortu gabe (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko)

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Lanbide Lantegi bat gainditua izatea

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gizarte esparrutik salbuestea

Gainditua izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako gizarte esparruko 4. modulua

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea arlo soziolinguistikoa edo gizarte esparrua 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu

Gaindituak izatea Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko derrigorrezko moduluak edo gainditua izatea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat DBHko graduatu titulua lortu gabe (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko)

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Lanbide Lantegi bat gainditua izatea

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Esparru zientifiko-teknologikotik salbuestea

Lanbide Hastapeneko Programaren bat gainditua izatea, Lanbide Lantegia edo Lanbide Hastapena modalitatean

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gaindituak izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko-teknologikoko 4. moduluak

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea matematika arloa edo arlo zientifiko-teknologikoa edo esparru zientifiko-teknologikoa 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu

Lan esperientzia frogatzea, gutxienez urtebetekoa (lanaldi osokoa)

Besteren konturako langileak:

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jasotzen dituena

Langile autonomoak:

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), autonomoen araubide berezian afiliatuta egondako aldiak jasota

Gutxienez 1. mailako profesionaltasun ziurtagiria baduela frogatzea.

Lan administrazioak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia

Gaindituak izatea Matematikako 2. mailako gako-gaitasunak ebaluatzeko probak

Matematikako 2. mailako gako-gaitasunak frogatzen dituen ziurtagiriaren fotokopia

Gaindituak izatea Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko derrigorrezko moduluak edo gainditua izatea Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat DBHko graduatu titulua lortu gabe (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko)

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Lanbide Lantegi bat gainditua izatea

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia

Oinarri honetan jasotzen ez diren salbuespenak sarrera probak koordinatzen dituen epaimahaiak ebatziko ditu.

16. Honako hauei dagokie salbuesteko eskaeren gaineko ebazpena ematea:

Proben koordinazio epaimahaia

2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean probaren arloren edo esparruren bat Nafarroan gainditua izateagatik esparruren batetik salbuesteko eskaerak.

Salbuespen eskaerak 2019-2020 ikasturtean Lanbide Lantegia gainditzeagatik.

Salbuespen eskaerak 2019-2020 ikasturtean Oinarriko LH gainditzeagatik DBHko graduatu titulua lortu gabe.

Izena emateko eskabidea non aurkeztu duten, ikastetxe horretako idazkaritzak

Eranskin honen 15. oinarrian aipatutako salbuespenak egiteko eskaerak.

Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendetan, EDUCA aplikazioan, salbuespenaren ebazpena adieraziko da, eta ukoaren arrazoia emanen da.

2019-2020 ikasturtean lanbide lantegi bat gainditu duten ikasleak
edo lanbide lantegi bat egiten ari direnak

17. Baldin eta ikasle batek 2019-2020 ikasturtea baino lehen lanbide lantegi bat gainditu badu eta aurreko ikasturteetan ez bada Nafarroan sarrera proben deialdi batean inskribatu, proban inskribatu beharko du sarrera proba gainditu izanaren ziurtagiria lortzeko, eta eskatu beharko du probaren hiru esparruak egitetik salbuesteko. Sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da lanbide lantegian lortutako batez besteko azken nota.

18. 2019-2020 ikasturtean lanbide lantegi bat egiten ari diren ikasleek proban inskribatu beharko dute eta eskatu beharko dute probaren hiru esparruak egitetik salbuesteko. Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren ariketak egiten direnez lanbide lantegia amaitu baino lehen, ikasleek aukeratu behar dute probaren ariketak egitea, uste badute lanbide lantegia ez dutela gaindituko; edo, bestela, probaren ariketak ez egitea, uste badute lanbide lantegia gainditu behar dutela.

Lanbide lantegi bat egiten ari diren ikasleen egoera hauetakoren bat izanen da:

–Probaren ariketetara aurkezten badira eta lanbide tailerra gainditzen badute: sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da lanbide tailerrean lortutako batez besteko azken nota.

–Ez badira probaren ariketetara aurkezten eta lanbide tailerra gainditzen badute: sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da lanbide tailerrean lortutako batez besteko azken nota.

–Probaren ariketetara aurkezten badira eta lanbide tailerra gainditzen ez badute: sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da egindako proban lortutakoa.

–Ez badira probaren ariketetara aurkezten eta lanbide tailerra gainditzen ez badute: sarrera probaren ziurtagirian jasoko den nota EZ GAI izanen da.

Oinarrizko LHko ziklo bat gainditu duten ikasleak DBHko graduatu titulurik gabe eta 2019-2020 ikasturtean Oinarrizko LHko ziklo bateko
2. maila egiten ari diren ikasleak

19. Aurreko ikasturteetan Oinarrizko LHko ziklo bat gainditu duten ikasleak edo 2019-2020 ikasturte honetan gainditzen dutenak, bi kasuetan DBHko graduatu titulua lortu gabe:

a) Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetan sartzeko baldintzak betetzen dituzte.

b) Ez dituzte betetzen Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako zikloetan sartzeko baldintzak.

Aurreko b) atalean aipatutako irakaskuntzetan sartzeko baldintza da erdi mailako zikloetara sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria izatea.

20. Baldin eta DBHko graduatu titulua lortu gabe aurreko ikasturteetan Oinarrizko LHko ziklo bat gainditu duten ikasleek ez badute betetzen Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako ziklo batera sartzeko baldintza bat eta haietan inskribatu nahi badute, proban inskribatu beharko dute gainditu izanaren ziurtagiria lortzeko, eta probaren hiru esparruak egitetik salbuesteko eskatu beharko dute.

Sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da Oinarrizko LHko zikloan lortutako batez besteko azken nota.

21. 2019-2020 ikasturtean Oinarrizko LHko ziklo bateko bigarren maila egiten ari diren ikasleek nahi badute inskribatu Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako ziklo batean, proban inskribatu ahal izanen dira.

–Gainditzen badute Oinarrizko LHko zikloa eta DBHko graduatu titulua lortzen badute, ez da kontuan hartuko sarrera probako ariketetan lortutako kalifikazioa, betetzen baitituzte erdi mailako zikloetara sartzeko baldintzak.

–Gainditzen badute Oinarrizko LHko zikloa baina DBHko graduatu titulua lortu gabe, sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da Oinarrizko LHko zikloan lortutako batez besteko azken nota. Ziurtagiri horrek balioko du Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetara sartzeko.

–Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloa gainditu ez badute, sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da probako ariketetan lortzen dena.

Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak gainditu dituzten baina borondatezko moduluak gainditu
ez dituzten ikasleak

22. Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak, oinarrizko modalitatekoak eta lanbide lantegi batekoak, gainditu dituzten ikasleak, baina DBHko graduatu titulua lortu gabe:

a) Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetan sartzeko baldintzak betetzen dituzte.

b) Ez dituzte betetzen Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako zikloetan sartzeko baldintzak.

Aurreko b) atalean aipatutako irakaskuntzetan sartzeko baldintza da erdi mailako zikloetara sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria izatea.

23. Baldin eta DBHko graduatu titulua lortu gabe Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak, oinarrizko modalitatekoak eta lanbide lantegi batekoak, gainditu dituzten ikasleek ez badute betetzen Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako ziklo batera sartzeko baldintza bat eta haietan inskribatu nahi badute, proban inskribatu beharko dute gainditu izanaren ziurtagiria lortzeko, eta probaren hiru esparruak egitetik salbuesteko eskatu beharko dute.

Sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programako nahitaezko moduluetan lortutako batez besteko azken nota.

Probaren kalifikazioa eta balorazioa

24. Hiru esparruetako bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da.

–Komunikazioaren esparruko nota izanen da Hizkuntzako ariketan lortutakoa.

–Gizarte esparruaren nota izanen da Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako ariketan lortutakoa.

–Esparru zientifiko-teknologikoaren nota izanen da Matematikako ariketaren eta Natur Zientzietako eta Teknologiako ariketaren batezbesteko aritmetikoa.

25. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioa 0tik 10era adieraziko da, bi dezimalekin zehaztuta. Hiru esparruen batezbesteko aritmetikoa eginez aterako da, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

26. Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioaren kasuan, 1etik 10era bitarte adieraziko da, bi dezimalekin. Hiru esparruen batezbesteko aritmetikoa eginez aterako da, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

27. Probaren esparruren batetik salbuetsi bada, azken kalifikazioa ateratzeko, salbuetsita ez dauden esparruen kalifikazioak baizik ez dira aintzat hartuko, salbu Nafarroan egindako aurreko deialdiren batean arlo edo esparru bat gainditua izateagatik egin bada salbuespena, kasu horretan dagokion arloaren edo esparruaren kalifikazioa aintzat hartuko baita probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko.

28. Salbuespena sortu badu Lanbide Tailer bat edo Oinarrizko LHko ziklo bat gainditu izanak DBHko graduatu titulua lortu gabe, edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programako nahitaezko moduluak gainditu izanak DBHko graduatu titulua lortu gabe, sarrera probaren azken kalifikazioa izanen da Lanbide Lantegian edo Oinarrizko LHko zikloan edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programako nahitaezko moduluetan lortutako batez besteko azken nota, hurrenez hurren.

Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

Probak egiteko egutegia

29. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba 2020ko maiatzaren 19an eginen da, “Virgen del Camino” IBPan (Imarkoain kalea 1, Iruña).

30. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna egiaztatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren identifikazio txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna egiaztatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin.

Informazio hori 2020ko maiatzaren 12an argitaratuko da, izangaien gelaz gelako banaketarekin batera, Hezkuntza Departamentuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan.

31. Izangaiak egin beharreko esparruetako ariketetara soilik joanen dira, jarraian zehazten denaren arabera:

a) Komunikazioaren esparrua (Hizkuntzako ariketa) eta gizarte esparrua (Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako ariketa): 2020ko maiatzaren 19an, 15:30ean, deia eta dokumentazioa egiaztatzea.

b) Esparru zientifiko-teknologikoa (Matematikako ariketa eta Natur Zientzietako eta Teknologiako ariketa): 2020ko maiatzaren 19an, 18:00etan, deia eta dokumentazioa egiaztatzea.

Erdi mailako zikloan sartzeko probaren ariketak honela eginen dira:

EGUNA

ESPARRUA

ARIKETA

IRAUPENA

Maiatzaren 19a

Komunikazioa

Hizkuntza

2 ordu (ordu bat ariketa bakoitzerako)

Gizartea

Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia

Zientifiko-teknologikoa

Matematika

2 ordu (ordu bat ariketa bakoitzerako)

Natur Zientziak eta Teknologia

32. Salbuetsita egon gabe ariketaren bat egitera aurkezten ez direnak “ez aurkeztutzat” joko dira ariketa horretan, eta, batez besteko nota kalkulatzearen ondorioetarako beharrezkoa denean, ariketa horren puntuazioa 0 izanen da.

Proben emaitzak eta erreklamazioak

33. Emaitzak Hezkuntza Departamentuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan argitaratuko dira, ondoren azaltzen diren egunetan:

Behin-behineko emaitzak

2020ko maiatzaren 28a

Erreklamazioak

2020ko maiatzaren 29tik ekainaren 2ra (14:00ak arte), biak barne.

Behin betiko emaitzak

2020ko ekainaren 12a

2019-2020 ikasturtean Lanbide Lantegi bat egiten ari diren ikasleak eta Oinarrizko LHko ziklo bateko bigarren maila egiten ari direnak: 2020ko ekainaren 25a

34. Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (San Domingo kalea 8), koordinazio epaimahaiko buruari igorriko zaion idazki baten bidez, eta hark dagokion ebaluazio epaimahaiari igorriko dio. Erreklamazioa egiteko, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, kasuan kasuko ebaluazio epaimahaiak aztertu eta ebazteko bilduko dira.

35. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jartzearekin betetzat joko da ebaluazio epaimahaiek eta proben koordinazio epaimahaiak aurkeztutako erreklamazioen gainean hartzen dituzten erabakien berri emateko prozedura. Aktaren eranskin bat ere argitaratuko da, non adieraziko baita, modu arrazoituan, ea kontuan hartu al diren izandako erreklamazioak.

Egiaztagiriak

36. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri bat jasotzeko, non adieraziko baita gai dela eta zein kalifikazio lortu duen, zenbakitan emana, bi dezimal eta guzti.

37. Interesdunek probarako inskripzioa egin zuten ikastetxean eskuratzen ahalko dituzte erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak. Inskripzioa modu telematikoan egin denean, Hezkuntza Departamentuan (Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuan) eskuratzen ahalko dute izangaiek ziurtagiri hori. Bi kasuetan, ziurtagiriak 2020ko ekainaren 15etik aurrera egonen dira eskuragarri, data hori barne, behin betiko emaitzak 2020ko ekainaren 12an argitaratuko dituztenentzat; eta 2020ko ekainaren 26tik aurrera, hori barne, emaitzak 2020ko ekainaren 25ean argitaratuko dituztenentzat.

38. Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren esparru bat edo gehiago gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri partzial bat egin dakion. Bertan adieraziko da zein esparru gainditu dituen eta lortutako kalifikazioa, 5etik 10era, bi dezimal eta guzti.

Gainditutako esparruak gainditutzat hartuko dira Nafarroako Foru Komunitateko hurrengo deialdietan, baldin eta Lanbide Heziketan sartzeko araudi orokorrak hala egiten uzten badu.

39. Probaren zein esparru gainditu diren egiaztatzen duten agiriak 2020ko urriaren 22tik aurrera eskuratuko dira Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuan (San Domingo kalea 8, Iruña).

3. ERANSKINA

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETARAKO SARRERA PROBA

Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko probak

Izena emateko baldintzak

1. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan sartzeko proban izena emateko, baldintza hauek bete beharko dira:

–Gutxienez 19 urte izatea edo proba egiten den urtean adin hori betetzea.

2. Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proban izena emateko, baldintza hauek bete beharko dira:

–Gutxienez 19 urte izatea edo proba egiten den urtean adin hori betetzea, edo

–18 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea eta goi mailako zein ziklotan sartu nahi den, harekin lotutako teknikari titulu bat izatea.

3. Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proban izena emateko, baldintza hauek bete beharko dira:

–19 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea, eta kirol teknikari titulua izatea, behar den kirol modalitate edo espezialitatekoa, edo

–18 urte izatea edo proba egiteko urtean betetzea, eta, horretaz gain, kirol teknikari titulua izatea (behar den kirol modalitate edo espezialitatekoa) eta gorputz eta kirol jardueren lanbide arloko teknikari titulu bat izatea.

4. Eskuarki, goi mailako zikloetan sartzeko probarako izena emateko unean frogatuko da hartarako behar diren baldintzak betetzen direla.

5. Hezkuntza Departamentuak, bere eskumenen esparruan, eskura dituen datuak egiaztatu ondoren, izena emateko baldintzak betetzen ez dituzten izangaiak proba egitetik baztertzen ahalko ditu, edo haien probaren emaitzak baliogabetzen, edonoiz.

Izena ematea

6. Goi mailako zikloetako sarrera proban izena emateko epea 2020ko martxoaren 23tik 27ko 14:00etara bitarte izanen da.

7. Goi mailako zikloetan sartzeko proban aurrez aurre eman daiteke izena: Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxe publiko eta itunduetako edozeinetan. Ikastetxe horiek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan zehazten dira, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3104/Pruebas-de-acceso-a-ciclos-de-FP-de-Artes-Plasticas-y-Diseno-y-de-Ensenanzas-Deportivas

8. Telematika bidez ere egin daiteke inskripzioa, on line, aurreko atalean aipatutako tramiteen fitxaren bidez, hots, “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” izeneko fitxatik abiatuta. Horretarako, han zehazten diren bideetako edozein baliatu daiteke (ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa, NANa eta PINa, edo cl@ve).

9. Izangai bakoitzak izena emateko eskabide bakar bat bete beharko du, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxako ereduen araberakoa.

10. Izen emateak jasotzen dituzten ikastetxeek eskatzaileari eskabidearen fotokopia emanen diote, hori noiz sartu den adierazita eta zigilua jarrita.

Dokumentazioa

11. Goi mailako zikloetan sartzeko proban izena emateko eskabidearekin batera, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Nahitaezko agiriak:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

–Sarrera probetan izena emateko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

–Hala badagokio, 18 urteko izangaiak: teknikari tituluaren fotokopia edo erdi mailako heziketa ziklo bateko bigarren kurtsoa ikasten ari dela frogatzeko ziurtagiria, matrikulatua dagoen ikastetxeak egina. 18 urteko ikasleek, Nafarroako ikastetxeren batean matrikulatuak badaude, ez dute dokumentazio hori aurkeztu beharrik izanen.

–Behar denean, tasaren salbuespenaren edo hobariaren frogagiria: familia ugariaren tituluaren fotokopia, Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako ziurtagiriaren edo ebazpenaren fotokopia, terrorismoaren biktima izatearen ziurtagiriaren fotokopia, edo genero indarkeriaren biktima izatearen aintzatespenaren fotokopia.

b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:

–Desgaitasunaren egiaztagiriaren fotokopia.

c) Salbuespenetarako dokumentazioa:

–Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zatiren bat egitetik salbuesteko eskatuz gero, eranskin honen 23. oinarrian zehaztutako frogagirien fotokopiak erantsiko dira.

12. Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proban izena emateko eskabidearekin batera, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Nahitaezko agiriak:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

–Kirol teknikari tituluaren fotokopia, dagokion kirol modalitate edo espezialitatekoa.

–Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako zikloko ikasketa ziurtagiriaren fotokopia, zikloko batez besteko azken nota jasotzen duena.

–Sarrera probetan izena emateko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

–18 urteko izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute: gorputz eta kirol jardueren lanbide arloko teknikari tituluaren fotokopia edo lanbide arlo horretako erdi mailako heziketa ziklo bateko bigarren kurtsoa ikasten ari dela frogatzeko ziurtagiria, matrikulatua dagoen ikastetxeak egina. 18 urteko ikasleek, Nafarroako ikastetxeren batean matrikulatuak badaude, ez dute dokumentazio hori aurkeztu beharrik izanen.

–Behar denean, tasaren salbuespenaren edo hobariaren frogagiria: familia ugariaren tituluaren fotokopia, Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako ziurtagiriaren edo ebazpenaren fotokopia, terrorismoaren biktima izatearen ziurtagiriaren fotokopia, edo genero indarkeriaren biktima izatearen aintzatespenaren fotokopia.

b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:

–Desgaitasunaren egiaztagiriaren fotokopia.

c) Salbuespenetarako dokumentazioa:

–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko probatik salbuesteko eskatuz gero, eranskin honen 25. oinarrian zehaztutako frogagirien fotokopiak erantsiko dira.

13. Inskripzioak jasotzen dituzten ikastetxeek bidaliko dizkiote proben koordinazio epaimahaiari, 2020ko apirilaren 3a baino lehen, probaren berariazko zatia egitetik salbuesteko eskaerak, gutxienez bi urteko lan esperientzia duelako (lanaldi osoan), eta horri dagozkion egiaztagiriak.

Onartutako izangaien zerrendak

14. Onartuen behin-behineko zerrendak 2020ko apirilaren 17an argitaratuko dira Hezkuntza Departamentuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan.

Zerrenda horietan, orobat, hau azalduko da: salbuespenen ebazpena, dagozkion proba zatien kalifikazioak eta izangaiek proba egokitzeko egindako eskaerak.

15. Erreklamazioak toki hauetan jar daitezke, 2020ko apirilaren 20tik 22ko 14:00etara arte:

–Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (San Domingo kalea 8, Iruña) aurkeztuko dira salbuespen hauekin lotuta dauden erreklamazioak: probaren zati batzuen salbuespena, Nafarroan sarrera proben aurreko deialdietan zati horiek gaindituta izateagatik; lan esperientziaren salbuespena; eta 2019-2020 ikasturtean erdi mailako ziklo bateko bigarren maila egitearen salbuespena.

Sarrera probako koordinazio epaimahaiko buruari zuzenduko zaizkio erreklamazio horiek. Erreklamazioa egiteko, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

–Gainerako erreklamazioak, 23. oinarritik 25.era bitarte aipatzen direnak, inskripzioa egin den ikastetxean aurkeztuko dira.

Ikastetxeko idazkariari zuzenduko zaizkio erreklamazio horiek. Erreklamazioa egiteko, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

16. Behin erreklamazioak ebatzirik, onartuen behin betiko zerrendak 2020ko apirilaren 27an argitaratuko dira Hezkuntza Departamentuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan.

Zerrenda horietan, orobat, honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, dagokion proba zatien kalifikazioak eta izangaiek proba egokitzeko egindako eskaerak.

Proben egitura eta edukia

17. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren bidez frogatuko da, alde batetik, izangaiak Batxilergoaren helburuei dagokienez duen heldutasuna, eta, bestetik, kasuan kasuko lanbide arloan dituen gaitasunak.

Probak bi zati izanen ditu:

a) Zati komuna: izangaiek goi mailako zikloak gainditzeko duten heldutasuna eta egokitasuna baloratzen du.

b) Berariazko zatia: oinarrizko gaitasunak baloratzen ditu, dena delako lanbide arloari buruzkoak.

18. Goi mailako zikloan sartzeko probak, modalitate bakoitzean, zati, irakasgai eta ariketa hauek ditu:

ZIENTZIAK ETA INGENIARITZA MODALITATEA

PROBAREN ZATIAK

IRAKASGAIAK

Zati komuna

Ezagutza instrumentalak

Gaztelania edo Euskara

Ariketa bat

Hauen artean aukeratzeko (*):

–Espainiako Historia

–Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

Ariketa bat

Matematika

Ariketa bat

Berariazko zatia (**)

Lanbide arloaren ezagutzak

Fisika eta Kimika

Ariketa bat

Marrazketa Teknikoa

Ariketa bat

Teknologia Industriala

Ariketa bat

(*) Inskripzio inprimakian Espainiako Historia edo Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa) aukeratu behar da.

(**) Inskripzio inprimakian berariazko zati honetako hiru irakasgaietatik bi aukeratu behar dira.

GIZARTE ZIENTZIAK MODALITATEA

PROBAREN ZATIAK

IRAKASGAIAK

Zati komuna

Ezagutza instrumentalak

Gaztelania edo Euskara

Ariketa bat

Hauen artean aukeratzeko (*):

–Espainiako Historia

–Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

Ariketa bat

Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika

Ariketa bat

Berariazko zatia (**)

Lanbide arloaren ezagutzak

Enpresaren Ekonomia

Ariketa bat

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

Ariketa bat

Geografia

Ariketa bat

(*) Inskripzio inprimakian Espainiako Historia edo Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa) aukeratu behar da.

(**) Inskripzio inprimakian berariazko zati honetako hiru irakasgaietatik bi aukeratu behar dira.

GIZA ZIENTZIAK MODALITATEA

PROBAREN ZATIAK

IRAKASGAIAK

Zati komuna

Ezagutza instrumentalak

Gaztelania edo Euskara

Ariketa bat

Espainiako Historia

Ariketa bat

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

Ariketa bat

Zati berariazkoa (*)

Lanbide arloaren ezagutzak

Psikologia

Ariketa bat

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

Ariketa bat

Geografia

Ariketa bat

(*) Inskripzio inprimakian zati berariazko honetako hiru irakasgaietatik bi aukeratu behar dira.

OSASUN ZIENTZIAK MODALITATEA

PROBAREN ZATIAK

IRAKASGAIAK

Zati komuna

Ezagutza instrumentalak

Gaztelania edo Euskara

Ariketa bat

Hauen artean aukeratzeko (*):

–Espainiako Historia

–Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

Ariketa bat

Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika

Ariketa bat

Berariazko zatia (**)

Lanbide arloaren ezagutzak

Biologia

Ariketa bat

Kimika eta Fisika

Ariketa bat

Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak

Ariketa bat

(*) Inskripzio inprimakian Espainiako Historia edo Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa) aukeratu behar da.

(**) Inskripzio inprimakian zati berariazko honetako hiru irakasgaietatik bi aukeratu behar dira.

ARTEAK MODALITATEA

PROBAREN ZATIAK

IRAKASGAIAK

Zati komuna

Ezagutza instrumentalak

Gaztelania edo Euskara

Ariketa bat

Artearen Historia

Ariketa bat

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

Ariketa bat

Zati berariazkoa (*)

Lanbide arloaren ezagutzak

Marrazketa Artistikoa

Ariketa bat

Bolumena

Ariketa bat

Marrazketa Teknikoa

Ariketa bat

(*) Inskripzio inprimakian zati berariazko honetako hiru irakasgaietatik bi aukeratu behar dira.

19. Ebazpen honen 10. eranskinean ezarrita daude goi mailako zikloetara sartzeko dauden proba modalitate bakoitzeko irakasgaien curriculum erreferentzia, edukiak eta ebaluazio irizpideak.

20. Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko, goi mailako zikloetan sartzeko edozein modalitatetako probaren zati komuna egin beharko da.

21. Goi mailako irakaskuntza artistikoetan sartzeko heldutasun proben deialdia egiten duen ebazpenean ezarriko da heldutasun proba horien salbuespena, egokitzen ahal zaiena aurretik goi mailako sarrera-probaren zati batzuk gainditu dituzten ikasleei.

22. Gaztelaniako ariketa eta euskarako ariketa gaztelaniaz eta euskaraz erantzun beharko dira, hurrenez hurren, zein den ere proba egiteko aukeratu den hizkuntza. Atzerriko hizkuntzaren ariketa kasuan kasuko atzerriko hizkuntzan erantzun beharko da.

Salbuespenak

23. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zatiren bat egitetik salbuetsia izatea nahi duten izangaiek berariaz adierazi beharko dute inskripzio eskabidean. Era berean, zati bakoitzean, taula honetako betebeharren bat betetzen dutela egiaztatu beharko dute, eta, horretarako, izena emateko eskabidearekin batera, taula honetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu:

SALBUESTEN DEN ZATIA

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Modalitate hauetako zati komunetik salbuestea:

–Zientziak eta Ingeniaritza

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

–Giza zientziak

Aipatutako proba modalitateetako edozeinen zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Modalitate hauetako zati komunetik salbuestea:

–Giza zientziak

Nafarroan goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba gainditurik izatea.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Modalitate hauetako zati komunetik salbuestea:

–Arteak

Arteak modalitateko zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Nafarroan goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba gainditurik izatea.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea:

–Zientziak eta Ingeniaritza

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

–Giza Zientziak

–Arteak

Kasuan kasuko modalitateko berariazko zatia gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea:

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

Gorputz eta kirol jardueren lanbide arloko goi mailako ziklo bat egin behar duten goi mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat.

Goi mailako eta errendimendu handiko kirolari izaera frogatzea, Goi Mailako eta Errendimendu Handiko Kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, edo Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izaera frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia.

Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea:

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

–Giza zientziak

–Kirol teknikari titulu bat izatea.

Kirol teknikari tituluaren fotokopia.

Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea:

–Arteak

Lanbide Heziketako lanbide arlo hauetako batean Lanbide Heziketako teknikari titulua izatea, edo 2019-2020 ikasturtean titulua lortzeko egoeran egotea:

–Ostalaritza eta Turismoa

–Irudia eta Soinua

–Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

–Beira eta Zeramika

–Arte Grafikoak

Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua izatea, edo 2019-2020 ikasturtean titulua lortzeko egoeran egotea.

Teknikari tituluaren edo, hala badagokio, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari tituluaren fotokopia.

Nafarroan 2. mailan dauden ikasleen kasuan, ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Edozein proba modalitatetako berariazko zatia egitetik salbuestea

Teknikari/Teknikari laguntzaile titulu bat izatea, 5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Tituluaren fotokopia edo teknikari laguntzailearena.

2. mailako edo goragoko profesionaltasun ziurtagiria izatea, 5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Lan administrazioak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazita.

Edozein proba modalitatetako berariazko zatia egitetik salbuestea

5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako aipatzen diren lanbide arloetako batean gutxienez ere bi urteko lan esperientzia frogatzea, lanaldi osoan.

Besteren konturako langileak:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jasotzen dituena, eta

–Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauek agertzen dituena berariaz: kontratuaren iraupena, egindako lana eta noiz aritu den lan horretan.

Langile autonomoak:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), langile autonomoen araubide berezian kotizatutako aldia jasotzen duena, eta

–Ekonomia-jardueren gaineko zergan altan egondako aldiaren ziurtagiria.

24. Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloan sartzeko proba egitetik salbuetsia izatea eskatzeko, betebehar hau betetzen dela frogatu beharko da:

PROBA EGITETIK SALBUESTEA

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Proba egitetik salbuestea

Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

25. Aurreko oinarrietan jasotzen ez diren salbuespenak sarrera probak koordinatzen dituen epaimahaiak ebatziko ditu.

Salbuesteko eskaeren gaineko ebazpena ematea honako hauei dagokie:

Proben koordinazio epaimahaia

2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean probaren zatiren bat Nafarroan gainditua izateagatik egiten diren salbuesteko eskaerak.

Lan esperientzia izateagatik egiten diren salbuesteko eskaerak

Salbuespena egiteko eskaerak Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako ziklo bateko bigarren maila egiten aritzeagatik Nafarroan 2019-2020 ikasturtean, eranskin honen 23. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Izena emateko eskabidea non aurkeztu duten, ikastetxe horretako idazkaritzak

Eranskin honen 23. eta 24. oinarrietan aipatutako salbuespenak egiteko gainerako eskaerak.

Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendetan, EDUCA aplikazioan, salbuespenaren ebazpena adieraziko da, eta ukoaren arrazoia emanen da.

Teknikarien baldintza eta eskakizunak betetzea goi mailako zikloetara sartzeari dagokionez.

26. Lanbide Heziketako teknikariaren, Arte Plastikoetako eta Diseinuko edo Kirol Irakaskuntzetako tituluak dituzten izangaiek, edo Batxilergo titulua dutenek garai bateko Batxilergo Bateratu Balioaniztuna egin ondoren, honako egoera honetan daude honako hiru irakaskuntzen goi mailako zikloetara sartzeko:

LANBIDE HEZIKETAKO TEKNIKARI TITULUA

BETETZEN DITU SARTZEKO
BALDINTZA/ESKAKIZUN AKADEMIKOAK

SARBIDEA

Lanbide Heziketako goi mailako zikloetara sartzea

BAI

Lanbide Heziketako teknikariaren titulua

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetara sartzea

EZ

Goi mailako sarrera proba + Gaitasun artistikoko proba

Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetara sartzea

EZ

Goi mailako sarrera proba + Kirol Teknikaria + Kirol proba/Merezimendua

ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO TEKNIKARI TITULUA

BETETZEN DITU SARTZEKO
BALDINTZA/ESKAKIZUN AKADEMIKOAK

SARBIDEA

Lanbide Heziketako goi mailako zikloetara sartzea

EZ

Goi mailako sarrera proba

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetara sartzea

EZ

Goi mailako sarrera proba + Gaitasun artistikoko proba (Nafarroan gaitasun proba honetatik salbuetsiak)

Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetara sartzea

EZ

Goi mailako sarrera proba + Kirol Teknikaria + Kirol proba/Merezimendua

KIROL IRAKASKUNTZETAKO TEKNIKARIAREN TITULUA

BETETZEN DITU SARTZEKO
BALDINTZA/BEHARKIZUN AKADEMIKOAK

SARBIDEA

Lanbide Heziketako goi mailako zikloetara sartzea

EZ

Goi mailako sarrera proba

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetara sartzea

EZ

Goi mailako sarrera proba + Gaitasun artistikoko proba

Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetara sartzea

EZ

Goi mailako sarrera proba + Kirol Teknikaria + Kirol proba/Merezimendua

BATXILERGO TITULUA, BBB-KO 3. MAILA EGIN ONDOREN

BETETZEN DITU SARTZEKO
BALDINTZA/ESKAKIZUN AKADEMIKOAK

SARBIDEA

Lanbide Heziketako goi mailako zikloetara sartzea

BAI

Batxilergoa, BBBko 3. maila egin ondoren

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetara sartzea

EZ

Goi mailako sarrera proba + Gaitasun artistikoko proba

Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetara sartzea

EZ

Goi mailako sarrera proba + Kirol Teknikaria + Kirol proba/Merezimendua

Lanbide Heziketako teknikari titulua izanik edo 2019-2020 ikasturtean lortzeko moduan egonik goi mailako zikloetan izena eman nahi dutenak

27. Aurreko ikasturteetan Lanbide Heziketako erdi mailako ziklo bat gainditu dutenak, edo 2019-2020 ikasturtean gainditzen dutenak:

a) Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan sartzeko baldintzak betetzen dituzte

b) Ez dituzte betetzen Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko baldintzak.

Aurreko b) atalean aipatutako irakaskuntzetan sartzeko baldintza da goi mailako zikloetara sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria izatea.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko, gainditu beharko da, gainera, gaitasun artistikoko proba bat, deialdi berariazko baten xede izanen dena, salbu gainditu bada Arteak modalitatea goi mailako zikloetan sartzeko proban.

Kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko, gainera, frogatu beharko dira indarreko araudiak eskatutako gainerako beharkizunak eta baldintzak.

28. Ikasle horiek nahi baldin badute izena eman Nafarroako Lanbide Heziketako goi mailako ziklo batean, ez dute izenik eman behar goi mailako ziklo baterako sarrera proban, jada betetzen baitute horietan sartzeko baldintza bat.

29. Ikasle horiek nahi baldin badute izena eman Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean, honako aukera hauetako bat egin beharko du:

–Goi mailako zikloetara sartzeko proban izena ematea, Zientziak eta Ingeniaritza, Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak edo Gizarte Zientziak modalitateetan, eta berariazko zatiaren salbuespena eskatzea, segun eta zer erlazio ezarri den 5. eranskinean tituluari dagokion lanbide arloaren eta probaren modalitatearen artean; eta gaitasun artistikoaren proban ere izena ematea; deialdi berariazko baten xede izanen da.

–Arteak modalitateko goi mailako zikloetarako sarrera-proban izena ematea eta probaren bi zatietako ariketak egitea, eta ez da nahitaezkoa izanen gaitasun artistikoaren proban izena ematea.

30. Kirol Irakaskuntzetako goi mailako ziklo batean izena eman nahi izanez gero, izena eman beharko da araubide bereziko kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetarako sarrera proban.

Ikasle horiek, Kirol Irakaskuntzetara sartzean, frogatu behar dute, halaber, betetzen dituztela indarreko araudiak eskatzen dituen gainerako kirol baldintzak eta eskakizunak.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua izanik edo 2019-2020 ikasturtean lortzeko moduan egonik, goi mailako zikloetan izena eman nahi dutenak

31. Aurreko ikasturteetan Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako ziklo bat gainditu dutenak, edo 2019-2020 ikasturtean gainditzen dutenak:

a) Ez ditu betetzen Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan sartzeko baldintzak.

b) Ez ditu betetzen Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko baldintzak.

c) Ez ditu betetzen Kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko beharkizun akademikoak.

Aipatutako irakaskuntzetan sartzeko baldintza da goi mailako zikloetara sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria izatea.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetarako sarbidean, gainera, gaitasun artistikoko proba bat gainditu behar da, berariazko deialdia izanen duena, baina Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren titulua daukana salbuetsi eginen da proba horretatik.

Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko, gainera, frogatu beharko dira indarreko araudiak eskatutako gainerako beharkizunak eta baldintzak.

32. Ikasle horiek nahi badute Lanbide Heziketako goi mailako ziklo batean izena eman, izena eman beharko dute goi mailako zikloetarako sarrera proban, edozein modalitatetan.

33. Ikasle horiek nahi baldin badute izena eman Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean, sarrera proban eman beharko dute izena. Arteak modalitatean izena ematen badute, eska dezakete probaren berariazko zatia egitetik salbuestea, eta lehentasunezko sarbidea izanen dute. Beste modalitateetan izena emanez gero, ez dute lehentasunezko sarbiderik izanen. Ikasle horiek ez dute gaitasun artistikoaren proba egin beharrik, salbuetsita baitaude Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua izateagatik.

34. Kirol Irakaskuntzetako goi mailako ziklo batean izena eman nahi izanez gero, izena eman beharko da araubide bereziko kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetarako sarrera proban.

Ikasle horiek, Kirol Irakaskuntzetara sartzean, frogatu behar dute, halaber, betetzen dituztela indarreko araudiak eskatzen dituen gainerako kirol baldintzak eta eskakizunak.

Kirol teknikari titulua izanik edo 2019-2020 ikasturtean lortzeko moduan egonik, goi mailako zikloetan izena eman nahi dutenak

35. Aurreko ikasturteetan Kirol Irakaskuntzetako erdi mailako ziklo bat gainditu dutenak, edo 2019-2020 ikasturtean gainditzen dutenak:

a) Ez dituzte betetzen Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan sartzeko baldintzak.

b) Ez dituzte betetzen Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko baldintzak.

c) Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko beharkizun akademikoak ere ez dituzte betetzen.

Aipatutako irakaskuntzetan sartzeko baldintza da goi mailako zikloetara sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria izatea.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetarako sartzeko, gainditu beharko da, gainera, gaitasun artistikoko proba bat, deialdi berariazko bat izanen duena.

Kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko, gainera, frogatu beharko dira indarreko araudiak eskatutako gainerako beharkizunak eta baldintzak.

36. Ikasle horiek nahi baldin badute izena eman Lanbide Heziketako goi mailako ziklo batean, sarrera proban eman beharko dute izena. Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak edo Giza Zientziak modalitateetan izena ematen badute, eska dezakete berariazko zatia egitetik salbuestea, Zientziak eta Ingeniaritza edo Arteak modalitateetan izena ematen badute, berriz, ezin dezakete eskatu probaren berariazko zatia egitetik salbuestea.

37. Ikasle horiek nahi baldin badute izena eman Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean, sarrera proban eman beharko dute izena. Arteak modalitatean izena ematen badute, ez dute gaitasun artistikoaren proban izena eman beharrik eta lehentasunezko sarbidea izanen dute; beste modalitateetan izena emanez gero, berriz, gaitasun artistikoaren proban inskribatu beharko dute (berariazko deialdia izanen du), eta ez dute lehentasunezko sarbiderik izanen.

38. Kirol Irakaskuntzetako goi mailako ziklo batean izena eman nahi izanez gero, izena eman beharko da Araubide Bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetarako sarrera proban.

Ikasle horiek, Kirol Irakaskuntzetara sartzean, frogatu behar dute, halaber, betetzen dituztela indarreko araudiak eskatzen dituen gainerako kirol baldintzak eta eskakizunak.

Goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroko ikasleak

39. Honako hauek izanen dira goi mailako zikloetarako sarbide ikastaroaren eraginak, zer teknikari titulu edukitzen den eta goi mailako zer ziklotan sartu gogo den:

40. Lanbide Heziketako teknikari titulua izanik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan edo araubide bereziko kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan inskribatu nahi duten ikasleak. Sarbide ikastaroa goi mailako zikloetan sartzeko probatzat hartuko da, eta hobari bat emanen du (0,15 x sarbide ikastaroko batez besteko nota). Ikasle horiek zikloetan sartzeko probetan eman beharko dute izena.

Sarbide ikastaroa gainditu duen ikasleak:

a) Izena ematen badu probaren Arteak modalitatean:

–Ez du zati komuna egin behar. Zati komun horren nota izanen da sarbide ikastaroko irakasgai komunen batez besteko nota.

–Probako berariazko zatia egin behar du. Berariazko zati horren nota izanen da egiten dituen ariketetan lortzen duena.

Sarrera probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko, zati komunaren kalifikazioa, berariazko zatiarena eta sarbide ikastaroak ematen duen hobaria batu eta batezbestekoa eginen da.

Arteak modalitateak lehentasunezko sarbidea emanen du ebazpen honen 5. eranskinean zehaztutako lanbide arloetako zikloetarako. Gaitasun artistikoaren proba egitetik salbuetsita egonen da.

b) Izena ematen badu egin duen sarbide ikastaroaren modalitate bereko sarrera proban: Ez du probako zati komuna ez berariazkoa egin behar.

Probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko, sarbide ikastaroaren batez besteko nota eta ikastaro horrek ematen duen hobaria batuko dira.

Ebazpen honen 5. eranskinean zehaztutakoa da modalitate bakoitzerako sarbide lehentasuna.

c) Izena ematen badu sarrera probaren Giza Zientziak modalitatean:

–Ez du zati komuna egin behar. Zati komun horren nota izanen da sarbide ikastaroko irakasgai komunen batez besteko nota.

–Probako berariazko zatia egin behar du. Berariazko zati horren nota izanen da egiten dituen ariketetan lortzen duena.

Sarrera probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko, zati komunaren kalifikazioa, berariazko zatiarena eta sarbide ikastaroak ematen duen hobaria batu eta batezbestekoa eginen da.

Ebazpen honen 5. eranskinean zehaztutakoa da modalitate horren sarbide lehentasuna.

d) Izena ematen badu Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proban:

–Ez du egin behar Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba.

–Probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko, ikastaroaren irakasgai komunen batez besteko nota eta ikastaroak ematen duen hobaria batuko dira.

41. Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua izanik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan, Lanbide Heziketakoetan edo araubide bereziko kirol irakaskuntzetakoetan sartu nahi duten ikasleak. Sarbide ikastaroa goi mailako zikloetan sartzeko probatzat hartuko da, eta hobari bat emanen du (0,15 x sarbide ikastaroko batez besteko nota). Ikasle horiek zikloetan sartzeko probetan eman beharko dute izena.

Sarbide ikastaroa gainditu duen ikasleak:

a) Izena ematen badu probaren Arteak modalitatean: Ez du probako zati komuna ez berariazko zatia egin beharrik (salbuetsita egonen da arte plastikoetako eta diseinuko teknikari titulua izateagatik).

Probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko, sarbide ikastaroaren batez besteko nota eta ikastaro horrek ematen duen hobaria batuko dira.

Arteak modalitateak lehentasunezko sarbidea emanen du ebazpen honen 5. eranskinean zehaztutako lanbide arloetako zikloetarako. Gaitasun artistikoaren proba egitetik salbuetsita egonen da.

b) Izena ematen badu egin duen sarbide ikastaroaren modalitate bereko sarrera proban: Ez du probako zati komuna ez berariazkoa egin behar.

Probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko, sarbide ikastaroaren batez besteko nota eta ikastaro horrek ematen duen hobaria batuko dira.

Ebazpen honen 5. eranskinean zehaztutakoa da sarbide lehentasuna.

c) Izena ematen badu sarrera probaren Giza Zientziak modalitatean:

–Ez du zati komuna egin behar. Zati komun horren nota izanen da sarbide ikastaroko irakasgai komunen batez besteko nota.

–Probako berariazko zatia egin behar du. Berariazko zati horren nota izanen da egiten dituen ariketetan lortzen duena.

Sarrera probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko, zati komunaren kalifikazioa, berariazko zatiarena eta sarbide ikastaroak ematen duen hobaria batu eta batezbestekoa eginen da.

Ebazpen honen 5. eranskinean zehaztutakoa da sarbide lehentasuna.

d) Izena ematen badu Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proban:

–Ez du egin behar Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba.

–Probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko, ikastaroaren irakasgai komunen batez besteko nota eta ikastaroak ematen duen hobaria batuko dira.

42. Kirol teknikariaren titulua izanik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan; Lanbide Heziketakoetan edo araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetakoetan sartu nahi duten ikasleak. Sarbide ikastaroa goi mailako zikloetan sartzeko probatzat hartuko da, eta hobari bat emanen du (0,15 x sarbide ikastaroko batez besteko nota). Ikasle horiek zikloetan sartzeko probetan eman beharko dute izena.

Sarbide ikastaroa gainditu duen ikasleak:

a) Izena ematen badu probaren Arteak modalitatean:

–Ez du zati komuna egin behar. Zati komun horren nota izanen da sarbide ikastaroko irakasgai komunen batez besteko nota.

–Probako berariazko zatia egin behar du. Berariazko zati horren nota izanen da egiten dituen ariketetan lortzen duena.

Sarrera probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko, zati komunaren kalifikazioa, berariazko zatiarena eta sarbide ikastaroak ematen duen hobaria batu eta batezbestekoa eginen da.

Arteak modalitateak lehentasunezko sarbidea emanen du ebazpen honen 5. eranskinean zehaztutako lanbide arloetako zikloetarako. Gaitasun artistikoaren proba egitetik salbuetsita egonen da.

b) Izena ematen badu egin duen sarbide ikastaroaren modalitate bereko sarrera proban: Ez du probako zati komuna ez berariazkoa egin behar.

Probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko, sarbide ikastaroaren batez besteko nota eta ikastaro horrek ematen duen hobaria batuko dira.

Ebazpen honen 5. eranskinean zehaztutakoa da sarbide lehentasuna.

c) Izena ematen badu sarrera probaren Giza Zientziak modalitatean:

–Ez du zati komuna egin behar. Zati komun horren nota izanen da sarbide ikastaroko irakasgai komunen batez besteko nota.

–Probako berariazko zatia egin behar du. Berariazko zati horren nota izanen da egiten dituen ariketetan lortzen duena.

Sarrera probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko, zati komunaren kalifikazioa, berariazko zatiarena eta sarbide ikastaroak ematen duen hobaria batu eta batezbestekoa eginen da.

Ebazpen honen 5. eranskinean zehaztutakoa da sarbide lehentasuna.

d) Izena ematen badu Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proban:

–Ez du egin behar Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba.

–Probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko, ikastaroaren irakasgai komunen batez besteko nota eta ikastaroak ematen duen hobaria batuko dira.

43. Koordinazio epaimahaiak dagozkion neurriak hartuko ditu goi mailako zikloetara sartzeko ikastaroko ikasleei edo goi mailako zikloetara sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroko ikasleei dagokienez gerta litezkeen gorabeheren gainean.

Goi mailako zikloetara sartzeko proban izena eman duten 18 urteko ikasleak eta teknikari titulua. Erdi mailako zikloa gainditu izanaren egiaztapena

44. Proba egiteko urtean 18 urte betetzen dituzten ikasleek zilegi dute proban izena ematea, betiere teknikari titulu bat baldin badute edo lortuko badute goi mailako zikloetara sartzeko proba egin behar duten ikasturtean.

45. Kasu hauetan, koordinazio epaimahaiak egiaztatuko du ea ikasleek gainditu duten erdi mailako zikloa eta ea, beraz, betetzen dituzten goi mailako zikloetara sartzeko proban inskribatzeko baldintzak. Honako kasu hauetan eginen da egiaztatze hori:

–Ikasleak erdi mailako heziketa ziklo baten bigarren maila ikasten ari badira Nafarroatik kanpoko beste autonomia erkidego batean, heziketa ziklo hori gainditu dutela dioen ikasketa ziurtagiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute 2020ko ekainaren 24ko 14:00ak baino lehen.

–Erdi mailako heziketa ziklo baten bigarren maila Nafarroan ikasten ari diren ikasleek ez dute inolako agiririk aurkeztu beharrik. Koordinazio epaimahaiak behar bezala egiaztatuko du ikasleak gainditu duen matrikulaturik dagoen erdi mailako heziketa zikloa. Horretarako, ikastetxeek 2020ko ekainaren 24ko 14:00ak baino lehen EDUCAn jarri beharko dituzte erdi mailako heziketa zikloaren azken kalifikazioak.

46. Ikasle horiek erdi mailako zikloa gainditzen ez badute, probako emaitzen behin betiko zerrendan “BALIORIK GABEKO PROBA” agertuko da.

Batxilergo titulua dutenak garai bateko Batxilergo Bateratu Balioaniztuna (BBB) egin ondoren, goi mailako zikloetan inskribatu
nahi dutenak

47. Batxilergoko titulua dutenak garai bateko Batxilergo Bateratu Balioaniztuna (BBB) egin ondoren:

a) Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan sartzeko baldintzak betetzen dituzte.

b) Ez dituzte betetzen Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko baldintzak.

Aurreko b) atalean aipatutako irakaskuntzetan sartzeko baldintza da goi mailako zikloetara sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria izatea.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetarako sartzeko, gainditu beharko da, gainera, gaitasun artistikoko proba bat, deialdi berariazko bat izanen duena.

Kirol irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko, gainera, frogatu beharko dira indarreko araudiak eskatutako gainerako beharkizunak eta baldintzak.

48. Ikasle horiek nahi baldin badute izena eman Nafarroako Lanbide Heziketako goi mailako ziklo batean, ez dute izenik eman behar goi mailako ziklo baterako sarrera proban, jada betetzen baitute horietan sartzeko baldintza bat.

49. Ikasle horiek nahi baldin badute izena eman Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean, honako aukera hauetako bat egin beharko du:

–Izena ematea goi mailako zikloetara sartzeko proban, Zientziak eta Ingeniaritza modalitatean, Osasun Zientziak modalitatean, Gizarte Zientziak modalitatean edo Giza Zientziak modalitatean; eta izena ematea, halaber, gaitasun artistikoko proban, berariazko deialdi bat izanen duena.

–Izena ematea Arteak modalitateko goi mailako zikloetarako sarrera proban, eta ez da nahitaezkoa izanen gaitasun artistikoaren proban izena ematea.

50. Kirol Irakaskuntzetako goi mailako ziklo batean izena eman nahi izanez gero, izena eman beharko da Araubide Bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetarako sarrera proban.

Ikasle horiek, Kirol Irakaskuntzetara sartzean, frogatu behar dute, halaber, betetzen dituztela indarreko araudiak eskatzen dituen gainerako kirol baldintzak eta eskakizunak.

Proben kalifikazioa eta balorazioa

51. Probaren bi zatietako bakoitza 0tik 10era bitarte kalifikatuko da.

–Zati komuna: irakasgai bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da. Hautatzen den proba modalitatean egin beharreko ariketetan lortutako noten batezbesteko aritmetikoa izanen da zati horren azken nota.

–Berariazko zatia: irakasgai bakoitzeko azterketa 0tik 10era kalifikatuko da, eta bi ariketetan lortutako noten batezbesteko aritmetikoa izanen da zati honen azken nota.

52. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioa 0tik 10era adieraziko da, bi dezimalekin zehaztuta. Bi zatien batezbesteko aritmetikoa eginez aterako da azken kalifikazioa, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. 5 puntu edo gehiago lortuz gero gaindituko da proba.

53. Sarbide ikastaroa egin duten eta goi mailako zikloetara sartzeko proban izena eman duten ikasleen kasuan, probaren azken kalifikazioa kalkulatzerakoan, dagokion hobaria gehituko da, sarbide ikastaroan lortutako kalifikazioa bider 0,15 eginda lortzen dena. Sarrera probaren azken kalifikazioa ezin da 10 puntutik gorakoa izan, inola ere ez.

54. Izangaia probaren zatietakoren bat egitetik salbuetsia badago, salbuetsi gabeko zatiko kalifikazioa bakarrik hartuko da aintzat azken kalifikazioa kalkulatzeko. Izangaia zatietakoren bat egitetik salbuetsia badago Nafarroan aurretik egindako deialdietan gainditu zuelako, zati horren kalifikazioa aintzat hartuko da probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko.

55. Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioaren kasuan, 1etik 10era bitarte adieraziko da, bi dezimalekin zehaztuta. Sarrera probako kalifikazioaren eta kirol teknikariaren irakaskuntzetako azken kalifikazioaren arteko batezbesteko aritmetikoa eginen da, baldin biak laukoak badira edo handiagoak. Batezbestekoa bost puntukoa edo altuagoa izanez gero, azken kalifikazioa positiboa izanen da.

Probak egiteko egutegia

56. Egun hauetan eginen da goi mailako zikloetan sartzeko proba:

–“Zientziak eta Ingeniaritza”, “Gizarte Zientziak”, “Osasun Zientziak” eta “Giza Zientziak” modalitateen zati komuna eta berariazko zatia: 2020ko maiatzaren 20a.

–“Arteak” modalitatearen zati komuna: 2020ko maiatzaren 20a. “Arteak” modalitatearen berariazko zatia: 2020ko maiatzaren 21a.

Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba 2020ko maiatzaren 20an eginen da.

Proba ikastetxe hauetan eginen da:

–Virgen del Camino IBP (Imarkoain kalea 1, Iruña): goi mailako zikloetan sartzeko proba: zati komuna eta berariazko zatia (Zientziak eta Ingeniaritza, Gizarte Zientziak, Giza Zientziak eta Osasun Zientziak modalitateak) eta Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba.

–Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola (Amaia kalea 27, Iruña): goi mailako zikloetan sartzeko proba: zati komuna eta berariazko zatia (“Arteak” modalitatea).

57. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna egiaztatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren identifikazio txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna egiaztatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin.

Informazio hori 2020ko maiatzaren 13an argitaratuko da, izangaien gelaz gelako banaketarekin batera, Hezkuntza Departamentuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan.

58. Izangaiak jarraian zehazten denari jarraikiz joanen dira egin beharreko probaren zatiko edo zatietako ariketetara:

a) Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba eta probaren zati komuna: 2020ko maiatzaren 20an, 15:00etan. Ordu horretan hasiko da izangaiei dei egiten eta dokumentazioa egiaztatzen.

b) “Zientziak eta Ingeniaritza”, “Gizarte Zientziak”, “Giza Zientziak” eta “Osasun Zientziak” modalitateen probaren berariazko zatia: 2020ko maiatzaren 20an, 18:00etan. Ordu horretan hasiko da izangaiei dei egiten eta dokumentazioa egiaztatzen.

c) “Arteak” modalitatearen probaren berariazko zatia: 2020ko maiatzaren 21ean, 15:30ean. Ordu horretan hasiko da izangaiei dei egiten eta dokumentazioa egiaztatzen.

Goi mailako zikloan sartzeko probaren ariketak ondotik zehazten den iraupenaren arabera eginen dira:

EGUNA

ZATIA/PROBA

IRAKASGAIAK

ARIKETEN IRAUPENA

Maiatzaren 20a

Zati komuna

(Zientziak eta Ingeniaritza, Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak)

Gaztelania edo Euskara

2:30 ordu (Hiru azterketak banatuta, ikasleek denbora hori dute egiteko)

Espainiako Historia edo Atzerriko Hizkuntza (ingelesa edo frantsesa)

Matematika edo Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika

Maiatzaren 20a

Zati komuna

(Giza Zientziak)

Gaztelania edo Euskara

2:30 ordu (Hiru azterketak banatuta, ikasleek denbora hori dute egiteko)

Espainiako Historia

Atzerriko Hizkuntza (ingelesa edo frantsesa)

Maiatzaren 20a

Zati komuna

(Arteak)

Gaztelania edo Euskara

2:30 ordu (Hiru azterketak banatuta, ikasleek denbora hori dute egiteko)

Artearen Historia

Atzerriko Hizkuntza (ingelesa edo frantsesa)

Maiatzaren 20a

Berariazko zatia

(Zientziak eta Ingeniaritza, Gizarte Zientziak, Giza Zientziak, Osasun Zientziak)

Modalitate bakoitzean: Hiru irakasgaietatik bi aukeratu behar dira

02:00 ordu (Bi azterketak banatuta, ikasleek denbora hori dute egiteko)

Maiatzaren 21a

Berariazko zatia

(Arteak)

Hiru irakasgaietatik bi hautatu behar dira

3:30 ordu bi azterketak egiteko

59. Salbuetsita egon gabe probako zatien ariketaren bat egitera aurkezten ez direnak “ez aurkeztutzat” joko dira zati horretan, eta, batez besteko nota kalkulatzearen ondorioetarako beharrezkoa denean, ariketa horren puntuazioa 0 izanen da.

Proben emaitzak eta erreklamazioak

60. Emaitzak Hezkuntza Departamentuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan argitaratuko dira, ondoren azaltzen diren egunetan:

Behin-behineko emaitzak

2020ko maiatzaren 28a

Erreklamazioak

2020ko maiatzaren 29tik ekainaren 2ra (14:00ak arte), biak barne.

Behin betiko emaitzak

2020ko ekainaren 12a

2019-2020 ikasturtean erdi mailako ziklo bateko bigarren maila edo sarbide ikastaroa egiten ari diren ikasleentzat: 2020ko ekainaren 25a

61. Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (San Domingo kalea), koordinazio epaimahaiko buruari igorriko zaion idazki baten bidez, eta hark dagokion ebaluazio epaimahaiari igorriko dio. Erreklamazioa egiteko, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, kasuan kasuko ebaluazio epaimahaiak aztertu eta ebazteko bilduko dira.

62. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jartzearekin betetzat joko da ebaluazio epaimahaiek eta proben koordinazio epaimahaiak aurkeztutako erreklamazioen gainean hartzen dituzten erabakien berri emateko prozedura. Aktaren eranskin bat ere argitaratuko da, non adieraziko baita, modu arrazoituan, ea kontuan hartu al diren izandako erreklamazioak.

Egiaztagiriak

63. Goi mailako zikloetan sartzeko proba edo Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri bat jasotzeko. “GAI” dela adieraziko da bertan, eta zein kalifikazio lortu duen, zenbakitan emana, bi dezimalekin. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren ziurtagirien kasuan, adieraziko da Nafarroan lehentasunez zein lanbide arlotan sartzeko balio duten ere.

64. Interesdunek probarako izena eman zuten ikastetxe berean eskuratzen ahalko dituzte aurreko oinarrian aipatu goi mailako zikloetara sartzeko probak gainditu izanaren ziurtagiriak. Izen-ematea modu telematikoan egin duten izangaiek Hezkuntza Departamentuan (Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuan) jasotzen ahalko dute ziurtagiri hori. Bi kasuetan, ziurtagiriak 2020ko ekainaren 15etik aurrera egonen dira eskuragarri, data hori barne, behin betiko emaitzak 2020ko ekainaren 12an argitaratuko dituztenentzat; eta 2020ko ekainaren 26tik aurrera, hori barne, emaitzak 2020ko ekainaren 25ean argitaratuko dituztenentzat.

65. Interesdunek Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuan (San Domingo kalea; Iruña) eskuratzen ahalko dituzte Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak, 2020ko ekainaren 15etik aurrera, hori barne, baldin eta beren behin betiko emaitzak 2020ko ekainaren 12an argitaratu baziren; eta 2020ko ekainaren 26tik aurrera, hori barne, baldin eta beren behin betiko emaitzak 2020ko ekainaren 25ean argitaratu baziren.

66. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati bat gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri partzial bat izateko. Bertan adieraziko da zein zati gainditu den, eta lortutako kalifikazioa, 5etik 10era, bi dezimalekin zehaztuta.

Gainditutako zatia gainditutzat hartuko dira Nafarroako Foru Komunitateko hurrengo deialdietan, baldin eta Lanbide Heziketan sartzeko araudi orokorrak hala egitea uzten badu.

67. Probaren zein zati gainditu den frogatzen duen dokumentua 2020ko urriaren 22tik aurrera eskuratuko da Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuan (San Domingo kalea, Iruña).

4. ERANSKINA

PROBEN KOORDINAZIO EPAIMAHAIA

Ebaluazio epaimahaiak

Sarbide proben koordinazio epaimahaia

1. Koordinazio epaimahai bat eratuko da, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatua Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak proposaturik, kide hauek izanen dituena: mahaiburu bat, idazkari bat eta lau mahaikide.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko pertsona bat izanen da mahaiburua. Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko pertsona bat izanen da idazkaria, eta mahaikide bat Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiari atxikitako pertsona bat izanen da. Gainerako hiru mahaikideak, berriz, kidego hauetakoak: Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

Koordinazio epaimahaiak aukera izanen du, halaber, eskatzeko, modu arrazoituan, koordinazio epaimahaiaren aholkulariak izendatzeko, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak izendatuko dituenak horiek ere.

Zikloetara sartzeko proben koordinazio epaimahaiko kideak izendatzeko ebazpenean, proben kudeaketarekin eta funtzioekin lotutako jarraibide osagarriak jaso daitezke, nola koordinazio epaimahaiari dagokionez hala ebaluazio epaimahaiei dagokienez.

2. Koordinazio epaimahaiaren eginkizunak:

a) Zikloetan sartzeko proben antolamendua, garapena, gauzapena eta ebaluazioa koordinatzea.

b) Begiratzea zikloetan sartzeko probak egokitzen direla probaren arlo eta esparruen curriculumetara.

c) Zehaztea zenbat ebaluazio epaimahai eta aholkulari behar diren (hurrengo oinarrian deskribatzen dira) eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuari proposatzea epaimahai horietan arituko direnen izendapena.

d) Zehaztea zer prozedura eta/edo irizpide erabiliko den ebaluazio epaimahaietan arituko direnak hautatzeko, ezarri bezala urtero berritu daitezen.

e) Probak prestatzeaz arduratuko direnak izendatzea eta probak ebaluatu eta kalifikatzeko irizpideak ezartzea.

f) Hezkuntza Departamentuko web orrian izangai onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak argitaratzea, eta horiei buruz aurkeztutako erreklamazioak ebaztea.

g) Sarrera probetan onartuak izateko epez kanpo aurkezten diren eskabideak ebaztea.

h) Probaren egokitzapenak zehaztea desgaitasunen bat dutenentzat. Bestalde, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztenen kasuan (ikastearen nahasmenduak, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua edo hezkuntza-premia bereziak izateagatik), koordinazio epaimahaiak begiratuko du Orientazio Bulegoak eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroak emandako jarraibideak bete daitezen.

i) Zehaztea eta egiaztatzea, ebazpen honetan adierazitako uneetan, sarbide probetan inskribatutakoen kasuan kasuko baldintzak.

j) Ebazpen honetan zehaztutako kalifikazioak egiaztatzea eta dagozkion neurriak hartzea. Prozesuko aktak betetzea.

k) Bidezkoa denean, probako esparru edo zatiren bat egitetik salbuesteko eskaerak ebaztea, aurreko deialdietan gaindituak daudelako, bai eta lan esperientziari dagozkionak ere goi mailako zikloetan sartzeko probetan, edo ebazpen honetan aipatutako beste edozein.

l) Desgaitasuna dela-eta egin beharreko egokitzapen eskaerei buruzko erreklamazioak ebaztea, bai eta aurreko deialdietan gainditutako arloen edo zatien ziurtapen partzialei buruzkoak ere.

m) Egiten diren gainerako erreklamazioei buruz ebaztea, proben kalifikazioari buruzkoak izan ezik, horiek ebaluazio epaimahaien eskumenekoak baitira.

n) Sarbide proben 2020ko deialdiaren memoria prestatzea.

o) Beste edozein eginkizun, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak edo Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak zehaztutakoa.

Erdi mailan sartzeko proben ebaluazio epaimahaiak

3. Ebaluazio epaimahaiak eratzean, honako hauek osatuko dituzte oro har:

–Mahaiburu bat: Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatua, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.

–Kide bat esparru hauetako bakoitzerako: komunikazio esparrua, gizarte esparrua, esparru zientifiko-teknologikoa (matematika), esparru zientifiko-teknologikoa (natur zientziak) eta esparru zientifiko-teknologikoa (teknologia).

Goi mailan sartzeko probaren ebaluazio epaimahaiak

4. Ebaluazio epaimahai hauek eratuko dira oro har:

–“Zientziak eta Ingeniaritza” modalitatearen ebaluazio epaimahaia.

–“Osasun Zientziak” modalitatearen ebaluazio epaimahaia.

–“Gizarte Zientziak” eta “Giza Zientziak” modalitateen ebaluazio epaimahaia.

–“Arteak” modalitatearen ebaluazio epaimahaia.

5. “Zientziak eta ingeniaritza” modalitatearen ebaluazio epaimahaia, oro har, honako hauek osatuko dute:

–Mahaiburu bat: Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatua, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.

–Kide bat irakasgai hauetako bakoitzeko: Gaztelania, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa), Matematika, Fisika eta Kimika, Marrazketa Teknikoa eta Teknologia Industriala.

6. “Osasun Zientziak” modalitatearen ebaluazio epaimahaia, oro har, honako hauek osatuko dute:

–Mahaiburu bat: Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatua, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.

–Kide bat irakasgai hauetako bakoitzeko: Gaztelania, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa), Matematika, Biologia, Kimika eta Fisika, Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak.

7. “Gizarte Zientziak” eta “Giza Zientziak” modalitateen ebaluazio epaimahaia, oro har, honako hauek osatuko dute:

–Mahaiburu bat: Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatua, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.

–Kide bat irakasgai hauetako bakoitzeko: Gaztelania, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa), Matematika, Enpresaren Ekonomia, Geografia, Psikologia eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.

8. “Arteak” modalitatearen ebaluazio epaimahaia, oro har, honako hauek osatuko dute:

–Mahaiburu bat: Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatua, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak proposatuta.

–Kide bat irakasgai hauetako bakoitzeko: Gaztelania, Artearen Historia, Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa), Marrazketa Artistikoa, Bolumena eta Marrazketa Teknikoa.

9. Oro har, epaimahaikide hauek izendatuko dira eta goi mailako proben ebaluazio epaimahai guztietan zeharka ariko dira:

–Epaimahaikide bat Euskararako.

–Epaimahaikide bat Atzerriko Hizkuntzarako (frantsesa).

Ebaluazio epaimahaiei aplikatzen zaizkien xedapenak

10. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu epaimahaikideak, proben koordinazio epaimahaiak proposatuta.

Ebaluazio epaimahaiek beharrezko egonkortasuna izan dezaten sarrera probak behar bezala gauzatzeko, sarbide proben aurreko deialdian epaimahaikide izan zirenen artetik eginen da hautapena.

Ebaluazio epaimahaiak osatzen dituztenak berritzeko, horietan aritzen diren kideen %10 berrituko dira urtero, betiere izangairik badago urteroko berritze hori gauzatu ahal izateko. Irakasle izangaien artetik eginen da hautapena, koordinazio epaimahaiak finkatzen dituen prozedura eta/edo irizpideak betez.

11. Ebaluazio epaimahaietako kide izan nahi duten irakasleek eskaera aurkeztu behar dute, sarrera proben koordinazio epaimahaira zuzenduta, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan eta Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko probak” fitxan ezartzen diren epeen barnean. Honako helbide honetan dago fitxa hori:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3104/Pruebas-de-acceso-a-ciclos-de-FP-de-Artes-Plasticas-y-Diseno-y-de-Ensenanzas-Deportivas

Eskaeran datu pertsonalak eta akademikoak adierazi behar dituzte (zer ikastetxetan ari diren 2019-2020 ikasturtean, eta zer irakasgaitan eta/edo modulutan).

Hauek dira baldintzak:

–Irakasle izatea ikasturte honetan,

–Epaimahaikide gisa zer esparru edo irakasgaitan eskatzen duen parte hartzea, horretan izatea irakaslea, eta

–Bateraezintasunik ez izatea zikloetan sartzeko proba egin dezakeen ikasle baten ahaidea izateagatik.

12. Ebaluazio epaimahai bakoitzean, badago aholkulariek parte hartzea, koordinazio epaimahaiak proposatuta, zer premia dagoen antolamenduan eta zer irakasgai ebaluatu eta kalifikatu behar den. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu aholkulari horiek.

13. Ebaluazio epaimahaietako kideak eta aholkulariak kidego hauetakoak izanen dira: katedradunak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistrak edo Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, 2019-2020 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuetan edo arte eskoletan ari direnak (ahal delarik, sarbide ikastaroa ematen), edo, bestela, Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileak.

14. Ebaluazio epaimahaien eginkizunak:

a) Zikloetan sartzeko probak behar bezala egiteko ezartzen diren epeak eta ordutegiak betetzea.

b) Nor bere ebaluazio epaimahaia eratzeko bilkurara joatea.

c) Ebaluazio epaimahaiko kide gisa berezko duen konfidentzialtasunari eustea.

d) Proben antolaketa eta garapena bermatuko duten neurri egokiak hartzea, ikastetxeko baliabideen arabera.

e) Sarrera probetara joatea eta haiek modu egokian gauzatzen direla zaintzea.

f) Izangaien nortasuna egiaztatzea.

g) Proben koordinazio epaimahaiak zehazten dituen epeen barnean zuzendu eta kalifikatzea probak, ariketak zuzentzeko ezarri diren irizpideak aplikatuz.

h) Proben behin-behineko eta behin betiko emaitzen aktak osatzea eta probak egin diren ikastetxean argitaratzea adierazitako epeetan.

i) Proben kalifikazioen aurka aurkezten diren erreklamazioak ebaztea adierazitako epeetan.

j) Sarrera proben 2020ko deialdiaren memoria prestatzea, ebaluazio epaimahaiari buruzkoa.

k) Beste edozein eginkizun, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak edo Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak zehazten duena.

l) Bere helburuak egoki betetzeko, probetako koordinazio epaimahaiak agintzen dien beste edozein eginkizun.

Aholkulariak

15. Antolakuntza eta zuzenketa aholkulariek funtzio hauek izanen dituzte:

a) Aholkulari zuzentzaileak:

–Probak zuzentzea eta kalifikatzea, eta ebaluazio epaimahaiak behar duen informazio guztia ematea, zehaztutako epe eta moduan, ariketak zuzentzeko ezarri diren irizpideak aplikatuz.

–Proben kalifikazioen aurka aurkezten diren erreklamazioen berri ematea ebaluazio epaimahaiari eta ebazpenean parte hartzea.

–Ebaluazio epaimahai baten aholkulari gisa berezko duen konfidentzialtasunari eustea.

–Aurrekoekin lotutako beste edozein eginkizun, proben koordinazio epaimahaiak zehazten dituenak.

b) Antolaketa beharrengatik izendatutako aholkulariak:

–Probak egiteko prozesua zaintzea eta kontrolatzea, bai eta probak egitean gerta litezkeen beharrei erantzutea ere.

–Parte hartzea proben kudeaketa prozesuan, nola probak egin aurreko kudeaketan, hala probak egin bitartean eta probak egin ondoko kudeaketan ere.

–Ebaluazio epaimahai baten aholkulari gisa berezko duen konfidentzialtasunari eustea.

–Aurrekoekin lotutako beste edozein eginkizun, proben koordinazio epaimahaiak zehazten dituenak.

Nahitaezkotasuna

16. Izendatzen diren koordinazio epaimahaikideek, ebaluazio epaimahaikideek eta aholkulariek nahitaez parte hartu beharko dute epaimahaietan.

Konpentsazioa

17. Koordinazio epaimahaikideen, ebaluazio epaimahaikideen eta aholkularien lanak Unibertsitatez Kanpoko Irakaskuntza Hobetzeko Neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legearen 12.2 artikuluan ezarritakoekin parekatuko dira.

18. Koordinazio epaimahaikideek, ebaluazio epaimahaikideek eta aholkulariek dagozkion diru konpentsazioak izanen dituzte, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 84/2016 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz; izan ere, han ezartzen da zer konpentsazio jasoko duten, Hezkuntza Departamentuak Nafarroan garaturik, Lanbide Heziketako tituluak lortzeko proba libreetako eta hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan eta Arte Plastikoetako lanbide irakaskuntzetan sartzeko probetako ebaluazio batzordeetako eta koordinazio batzordeko kideek, bai eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen probetakoek ere.

Errekurtsoak

19. Ebaluazio epaimahaiek eta koordinazio epaimahaiak ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, emaitzen behin betiko aktak argitaratu eta biharamunetik aurrera.

20. Deialdi honen, bere oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, ebaluazio epaimahaiek edo koordinazio epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

5. ERANSKINA

Goi mailako zikloetan sartzeko probaren modalitate bakoitzak zer lanbide arlotarako lehentasuna ematen duen

PROBA MODALITATEA

HONAKO LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO LEHENTASUNA EMATEN DU

Zientziak eta Ingeniaritza

Nekazaritza

Arte Grafikoak

Eraikuntza eta Obra Zibila

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Fabrikazio Mekanikoa

Irudia eta Soinua

Elikagaien Industriak

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

Itsaso eta Arrantza arlokoak

Kimika

Segurtasuna eta Ingurumena

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Beira eta Zeramika

Osasun Zientziak

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

“Lanbideko arriskuen prebentzioa” goi mailako heziketa zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa

Gizarte Zientziak

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

Informatika eta Komunikazioak

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

“Lanbideko arriskuen prebentzioa” goi mailako heziketa zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa

Giza zientziak

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Arte Grafikoak

Ostalaritza eta Turismoa

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

“Lanbideko arriskuen prebentzioa” goi mailako heziketa zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa

Arteak

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

Arte Grafikoak

Ostalaritza eta Turismoa

Irudia eta Soinua

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Beira eta Zeramika

Teknikari titulu bat dutenek sarrera probaren zer modalitatetan eman behar duten izena, probaren zati berariazkoa egitetik salbuesteko

LANBIDE ARLOA

PROBA MODALITATEA

Gorputz eta Kirol Jarduerak. Kirol Teknikaria

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Giza zientziak

Administrazioa eta Kudeaketa

Gizarte Zientziak

Nekazaritza

Zientziak eta Ingeniaritza

Osasun Zientziak

Arte Grafikoak

Zientziak eta Ingeniaritza

Giza Zientziak

Arteak

Merkataritza eta Marketina

Gizarte Zientziak

Eraikuntza eta Obra Zibila

Zientziak eta Ingeniaritza

Elektrizitatea eta Elektronika

Zientziak eta Ingeniaritza

Energia eta Ura

Zientziak eta Ingeniaritza

Fabrikazio Mekanikoa

Zientziak eta Ingeniaritza

Ostalaritza eta Turismoa

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Giza Zientziak

Arteak

Irudi Pertsonala

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Irudia eta Soinua

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Elikagaien Industriak

Zientziak eta Ingeniaritza

Erauzketa Industriak

Zientziak eta Ingeniaritza

Informatika eta Komunikazioak

Zientziak eta Ingeniaritza

Gizarte Zientziak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Zientziak eta Ingeniaritza

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

Zientziak eta Ingeniaritza

Itsaso eta Arrantza arlokoak

Zientziak eta Ingeniaritza

Kimika

Zientziak eta Ingeniaritza

Osasun Zientziak

Osasuna

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Segurtasuna eta Ingurumena

Zientziak eta Ingeniaritza

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Giza Zientziak

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Zientziak eta Ingeniaritza

Beira eta Zeramika

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

Arteak

6. ERANSKINA

25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probaren aukera bakoitzak zer lanbide arlotarako ematen duen lehentasuna

25 URTETIK GORAKOAK UNIBERTSITATEAN SARTZEKO PROBAREN AUKERA

HONAKO LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO LEHENTASUNA EMATEN DU

A aukera

(Arteak eta Giza Zientziak)

Arte Grafikoak

Ostalaritza eta Turismoa

Irudia eta Soinua

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Beira eta Zeramika

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

B aukera

(Zientziak)

Nekazaritza

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Irudi Pertsonala

Elikagaien Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Itsaso eta Arrantza arlokoak

Kimika

Osasuna

C aukera

(Osasun Zientziak)

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Irudi Pertsonala

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

D aukera

(Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak)

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Informatika eta Komunikazioak

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

E aukera

(Ingeniaritza eta Arkitektura)

Arte Grafikoak

Eraikuntza eta Obra Zibila

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Fabrikazio Mekanikoa

Irudia eta Soinua

Elikagaien Industriak

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

7. ERANSKINA

2020an Nafarroan zikloetan sartzeko proben deialdiaren egutegia

JARDUKETA

EGUNAK

Izena emateko eskabideak aurkezteko epea

2020ko martxoaren 23tik 27ra (14:00ak arte)

Azken eguna ikastetxeek izen-emateak EDUCAN sar ditzaten

2020ko apirilaren 3a

Probaren egokitzapena: txostenak bidaltzea Orientazio Bulegora/NHBBZra

2020ko apirilaren 3ra arte.

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

2020ko apirilaren 17a

Behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea

2020ko apirilaren 20tik 22ra (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

2020ko apirilaren 27a

Egokitzapenen behin-behineko zerrenda argitaratzea

2020ko apirilaren 17a

Egokitzapenen behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea

2020ko apirilaren 20tik 22ra (14:00ak arte)

Egokitzapenen behin betiko zerrenda argitaratzea

2020ko apirilaren 27a

Informazio webgunean argitaratzea: izangaien gelaz gelako banaketa

2020ko maiatzaren 12a (erdi mailako zikloen proba)

2020ko maiatzaren 13a (goi mailako zikloen proba)

Erdi mailako zikloetan sartzeko proba: ariketak egitea

2020ko maiatzaren 19a

Goi mailako zikloetan sartzeko proba: zati komunaren eta berariazko zatiaren ariketak egitea (Arteak modalitatearen berariazko zatia izan ezik)

Kirol Irakaskuntzetako goi mailako zikloetan sartzeko proba

2020ko maiatzaren 20a

Goi mailako zikloetan sartzeko proba: Arteak modalitatetako berariazko zatiaren ariketak egitea

2020ko maiatzaren 21a

Erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko probaren behin-behineko emaitzak argitaratzea

2020ko maiatzaren 28a

Erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko probaren behin-behineko emaitzei erreklamazioak jartzeko epea

2020ko maiatzaren 29tik ekainaren 2ra (14:00ak arte)

Ikastetxeek proban izena eman duten ikasleen azken kalifikazioak EDUCAN sartzeko azken eguna

2020ko ekainaren 24ko 14:00ak

Erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko probaren behin betiko emaitzak argitaratzea

2020ko ekainaren 12a

2020ko ekainaren 25a

2019-2020 ikasturtean Lanbide Lantegi bat, edo Oinarrizko Lanbide Heziketako edo erdi mailako Lanbide Heziketako ziklo bateko bigarren maila edo sarrera kurtsoa egiten ari diren ikasleentzat

Proba gainditu izanaren ziurtagiriak (izena eman den ikastetxean jasotzeko)

2020ko ekainaren 15etik aurrera

2020ko ekainaren 26tik aurrera

2019-2020 ikasturtean Lanbide Lantegi bat, edo Oinarrizko Lanbide Heziketako edo erdi mailako Lanbide Heziketako ziklo bateko bigarren maila edo sarrera kurtsoa egiten ari diren ikasleentzat

Ziurtagiri partzialak (Hezkuntza Departamentuan jasotzeko)

2020ko urriaren 22a

8. ERANSKINA

Erdi edo goi mailako prestakuntza zikloetan sartzeko probetarako egokitzapenen gaineko txostena (PDFa).

9. ERANSKINA

Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren curriculum erreferentzia, garapena, edukiak eta ebaluazio irizpideak

KOMUNIKAZIO ESPARRUA

Curriculum erreferentzia

24/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Gaztelania eta Literatura: DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailetako 1., 2. eta 3. blokeak

–Euskal Hizkuntza eta Literatura: DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailetako 1., 2. eta 3. blokeak.

Edukiak

Gaztelania / Euskara

1. Oinarrizko hiztegia, gramatika funtzionala eta estiloa eta hizkuntzaren funtzioak sendo ezagutzea.

2. Literatur testu motak eta haien ezaugarri nagusiak bereiztea. Idatziaren ulermena, konposizioa eta idazmena: maitagarrien ipuinak, mitoak, elezaharrak, poemak, poesia lirikoa, antzerkia, ipuin laburrak, eleberriak, etab.

3. Testu ez-literario motak eta haien ezaugarri nagusiak bereiztea. Idatziaren ulermena, konposizioa eta idazmena: curriculum vitae-a, inprimakiak, txostenak, editorialak, saiakerak, hitzaldiak, etab.

4. Hizkuntzak eta komunikazio moduek denboran zehar eta esparru geografiko, sozial eta komunikatibo desberdinetan duten aldagarritasunaren kontzientzia.

Ebaluazio irizpideak

Gaztelania / Euskara

–Izenburua edukiari eta testuaren izaera eta tonu orokorrari egokitzea.

–Edukia eta horren egokitzapen teknikoa. Era objektiboan eta zehatzean islatu beharko da egileak adierazi duena eta ideia nagusiak bildu beharko ditu, eta ez osagarriak bakarrik.

–Norberaren argudioek barne-batasuna eduki beharko dute. Egilearen iritziaren alde edo kontra jarriko dira, argudio arrazoituak emanez.

–Zuzentasuna hizkuntzaren, ortografiaren eta sintaxiaren aldetik.

Probaren garapena

Gaztelania / Euskara

Proba honen abiaburua idatziz emanen den espezializatu gabeko gai zehatz bati buruzko informazioa izanen da. Proba honetan izangaiak ondoko gaitasuna izan beharko du:

–Testuari zehatz egokitzen zaion izenburua jartzea.

–Informazio hori ulertu, aztertu eta idatziz laburtzea, hizkuntza egoki erabiliz.

–Gaiaren atalen batean adierazi denaren aldeko edo aurkako iritziak ematea, idatziz eta koherentziaz.

GIZARTEAREN ARLOA

Curriculum erreferentzia

24/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Geografia eta Historia, DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailak.

Edukiak

1. Gizarte Zientziak: gizarteak.

–Biztanleria. Biztanleriaren egitura eta banaketa Nafarroan, Espainian eta Europar Batasunean. Immigrazioaren eragina. Gaur egungo arazo nagusiak eta joera demografikoak.

–Hiria. Hirien handitzea. Hirietako arazoak.

–Europar Batasuna. Oinarrizko erakundeak.

–Espainiako antolaketa politikoa eta administratiboa. Estatua eta autonomia erkidegoak. Nafarroako Foru Komunitatea.

–Jarduera ekonomikoak Espainian eta Nafarroan. Nekazaritza eta industria jardueren modernizazioa. Ekonomiak hirugarren sektorera jotzea: zerbitzuen garapena.

–Ingurumeneko arazoak. Lurra suntsitzea. Uraren eta airearen kutsadura. Kutsadura akustikoa. Biodibertsitatearen galera.

2. Geografia: gune geografikoak.

–Europa kontinentearen oinarrizko ezaugarri fisikoak. Erliebea. Kostaldea eta ibai sarea. Klima eta landaredia.

–Espainiako eta Nafarroako ezaugarri fisiko nagusiak. Aniztasun geografikoa. Erliebea eta hidrografia. Klima eta landaredia. Naturguneak.

–Espazioaren errepresentazioa eta koordenatu kartografikoak. Mapak. Eskalak. Latitudea eta longitudea.

3. Historia garaikidea eta gizartea.

–Industria iraultza. Ingalaterrako industria iraultza sortzeko faktoreak. Industria nagusiak eta energia iturriak. Industria iraultzaren 1. eta 2. faseen arteko desberdintasunak. Liberalismo ekonomikoa: teoriaren oinarrizko printzipioak.

–Langileen mugimenduaren hastapenak: luditak, sindikalistak eta sozialista utopikoak. Langileen mugimenduaren ideologiak: marxismoa eta anarkismoa.

–Inperialismoa eta Mundu Gerra: zabalkunde kolonialaren arrazoiak. Inperio kolonial nagusiak. Gerra piztu zuten faktoreak eta elkarren aurka aritu ziren blokeak. Gerraren ondorio batzuk.

–Gerren arteko Europa: 1917ko Urriko Iraultza Errusian. 1929ko Krisia, Depresio Handia eta New Deal-a Estatu Batuetan. Faxismoen ezaugarriak. Benito Mussoliniren faxismoa eta Adolf Hitlerren nazionalsozialismoa.

–II. Mundu Gerra: alderdiak eta ondorio nagusiak.

–Europa II. Mundu Gerraren ostean: Gerra Hotza: Gerra Hotzaren kontzeptua eta sistema bipolarra: aliantza militarrak eta piztutako gatazka nagusiak. Deskolonizazioa: arrazoiak, sortutako estatu berriak. Neokolonialismoa eta Hirugarren Mundua.

–Gaur egungo mundua: Mundu kapitalista: demokratak eta errepublikazaleak Estatu Batuetan; Europar Batasunaren handitzeak eta Europako politika sozio-ekonomikoa; Japonia eta bere ekonomia kapitalista.

Mundu komunista: SESB, superpotentzia Stalinekin, Perestroika, Berlingo Harresiaren erortzea eta EIE; Jugoslaviaren desegitea; Txina, XXI. mendeko potentzia. XX. eta XXI. mendeetako gizartea eta zientzia: globalizazioa; munduko desberdintasunak; aurrerapen zientifiko-teknologikoa genetikan, medikuntzan eta bioteknologian.

Ebaluazio irizpideak

–Adieraztea, informazioa lortu eta era argi, labur, ordenatu eta zuzenean aurkeztea.

–Populazioaren egitura deskribatzea. Migrazio mugimenduen zergatiak aztertzea, gure gizarteetan (nafarra, espainarra eta europarra) duten eragina baloratuta.

–Gure inguruko hirietan gaur egun dauden arazo nagusiak identifikatzea.

–Nafarroako, Espainiako eta Europar Batasuneko funtsezko antolaketa politiko-administratiboa identifikatzea.

–Lurreko natur ingurune handiak lokalizatu eta deskribatzea; nekazaritzako paisaia motak; lehengaiak eta energia baliabideak ekoizteko guneak.

–Giza portaera eta ekintzetatik ondorioztatzen ahal diren zergatiak, ondorioak, harremanak (ingurumenekoak, sozialak) deskribatzea.

–Nafarroako, Espainiako eta Europako ezaugarri fisikoak eta naturguneak identifikatu eta deskribatzea.

–Testu, mapa, grafiko edo estatistika bateko informazioa ulertu, erkatu eta identifikatzea.

–Garrantzi handiko gertaerak eta prozesu historikoak denboran eta espazioan identifikatu eta interpretatzea.

–Etengabeko garapen zientifiko eta teknikoak gure gizartean duen eragina identifikatu, aztertu eta baloratzea, arlo politikoan, ekonomikoan eta kulturalean dituen eraginak baloratuta.

Probaren garapena

Proban erantzun beharko dira Gizarte Zientzien lehen eduki blokeko 3 galdera, Geografiako bigarren blokeko beste 3 eta Historiako hirugarren blokeko beste 4.

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA ESPARRUA

Curriculum erreferentzia

24/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Matematika, DBHko 1. eta 2. mailak.

–Ikaskuntza Aplikatuetara Bideratutako Matematika, DBHko 3. eta 4. mailak.

–Biologia eta Geologia, DBHko 1., 3. eta 4. mailak.

–Teknologia: DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailak.

–Plastika eta ikus-hezkuntza: “3. blokea. Marrazketa Teknikoa”, DBHko 1., 2., 3. eta 3. mailetakoa. / “2. blokea. Marrazketa Teknikoa”, DBHko 4. mailakoa.

MATEMATIKAKO ARIKETA

Edukiak

1. Aritmetika eta aljebra.

–Zenbaki arruntak. Lerro zuzenean nola irudikatu. Eragiketak zenbaki arruntekin. Zenbaki sistema hamartarra.

–Magnitudeak eta haien neurpidea. Sistema metriko hamartarra. Luzeraren, masaren, edukieraren, azaleraren eta bolumenaren unitateak. Magnitude bereko unitateak nola eraldatu. Edukieraren eta bolumenaren arteko erlazioa.

–N-rekiko zatigarritasuna. Zenbaki arrunt bat faktore lehenetan nola deskonposatu eta bi zenbakiren zatitzaile komunetako handiena eta multiplo komunetako txikiena nola kalkulatu.

–Zatiki baliokideak. Zatiki laburtezinak nola kalkulatu. Izendatzaile komunera nola erreduzitu.

–Zenbaki osoen, zatikien eta zenbaki hamartarren bidezko eragiketa oinarrizkoak. Eragiketen hierarkia eta parentesiaren erabilera. Oinarri arrazionaleko eta berretzaileko potentziak.

–Magnitude zuzenki proportzionalak eta alderantziz proportzionalak. Hirukotearen erregela sinple zuzenekoa eta alderantzizkoa.

–Portzentajeak: portzentajeen gehitze eta gutxitzeak nola kalkulatu. Problemen ebazpenean nola aplikatu.

–Lehen graduko ekuazioak eta bi ezezaguneko bi ekuazio linealeko sistemak aljebra bidez nola ebatzi. Bi ezezaguneko bi ekuazio linealeko sistemak nola sailkatu.

–Bigarren graduko ekuazioak aljebra bidez nola ebatzi.

–Lehen eta bigarren graduko ekuazioak eta bi ezezaguneko bi ekuazio linealen sistemak nola erabili naturako fenomenoekin, eguneroko bizitzarekin eta informazioaren munduarekin lotura duten problemak ebazteko. Ebazpena kritikoki interpretatzea.

2. Estatistika eta probabilitatea.

–Oinarrizko terminologia. Izaera estatistiko kualitatibo eta kuantitatiboa. Banaketa diskretuak.

–Datu kontaketa. Maiztasun taulak, barra eta sektore diagramak nola osatu eta interpretatu.

–Banaketa diskretu baten batezbesteko aritmetikoa, mediana eta moda datu gutxirekin nola kalkulatu eta interpretatu.

–Estatistikak eguneroko bizitzan dituen aplikazioak

3. Geometria.

–Planoaren geometriaren oinarrizko elementuak. Lerro zuzenen arteko intzidentzia, paralelismo eta zutasun erlazioak.

–Oinarriko irudi lauen azalera eta perimetroa nola kalkulatu. Nola kalkulatu azalerak irudi sinpletan deskonposatuz.

–Zirkunferentziak eta zirkuluak. Zirkunferentziako angelu eta arkuen arteko erlazioak. Zuzenen eta zirkunferentzien arteko posizio erlatiboak.

–Pitagoras-en teorema. Justifikazio geometrikoa. Triangelu angeluzuzen bateko aldeak sistematikoki nola kalkulatu.

–Azalera eta bolumenak nola kalkulatu.

–Talesen teorema eta haren aplikazioak: segmentu bat zati proportzionaletan nola zatitu.

–Triangelu antzekoak. Antzekotasun arrazoia eta azaleren arrazoia. Mapak eta planoak interpretatzea: eskalak.

–Angeluen neurketa: radiana. Edozein angeluren arrazoi trigonometrikoak. Arrazoi trigonometrikoen arteko harremanak. Triangelu angeluzuzenak ebaztea. Kalkulagailu zientifikoa nola erabili kalkulu trigonometrikoetan.

4. Funtzioak eta grafikoak.

–Plano kartesiarra. Koordenatu-ardatzak. Koordenatu kartesiarrak nola erabili puntuak irudikatu eta identifikatzeko.

–Koordenatu kartesiarrak. Balio-taulak eta grafiko kartesiarrak. Enuntziatuetan edo balio-tauletan ematen diren erlazioak. Balio-taulak nola osatu eta nola interpretatu. Balio-taula bat oinarri hartuta, grafiko bat nola egin.

–Naturako fenomenoekin, eguneroko bizitzarekin eta informazioaren munduarekin lotutako grafikoak interpretatu eta irakurtzea.

Ebaluazio irizpideak

–Ariketa guztietan neurketa unitateak zuzen erabiltzea.

–Traiektoriak, azalerak edo bolumenak beste sinpleago batzuetan xehakatzea.

–Oinarrizko kontzeptuak eta hiztegia egoki erabiltzea egoerak aztertzean eta problema praktikoak ebaztean.

–Estatistikako informazioak interpretatzea, irudikapen grafikoen egokitasuna eta parametroen adierazgarritasuna kontuan hartuta.

Ariketaren garapena

Ariketak 10 galdera izanen ditu.

ZIENTZIETAKO ETA TEKNOLOGIAKO ARIKETA

Edukiak

1. Zientziak.

–Magnitudeak eta neurriak (luzera, azalera, masa, kapazitatea, dentsitatea...) Multiploak eta azpimultiploak. Problemen aplikazio eta ebazpena.

–Energia kontzeptua. Energia, materiaren aldaketen zergatia. Energiaren jatorri desberdinak. Energia motak. Gizakiak erabiltzen dituen energia iturriak: berriztagarriak eta berriztaezinak. Energiaren kontserbazioaren printzipioa.

–Materia mineralaren antolaketa. Mineralaren eta harriaren arteko bereizketa. Mineral elkarketen prozesu nagusiak harri osaketarako (harri motak). Harrien erabilera (eraikuntza, erregai fosilak, mineral erabilgarriak...)

–Beroa eta tenperatura. Beroa aldaketen eragile. Beroa eta tenperatura bereiztea. Bero trukeak: oreka termikoa. Beroaren bestelako ondorioak.

–Paisaia. Aldaketak paisaian. Meteorizazioa. Lurraren eraketa. Higadura. Higadura eragileak eta eragiten dituzten higadura mota nagusiak. Arriskuak eta arazoak.

–Izaki bizidunen dibertsitatea. Bizidunen konposizioa: materia organikoa eta materia ez-organikoa. Biziaren jatorria. Zelula: izaki bizidunen batasun funtzionala. Zelulen antolaketa mailak. Beren sailkapenerako irizpide eta elementuak. Talde nagusiak. Dibertsitatearen mantentzearen garrantzia baloratzea.

–Gizakiak eta osasuna. Nutrizio, harreman eta ugalketa funtzioak: bakoitzaren helburuak, antolaketa aparatu eta organo desberdinetan. Aurrekoa grafikoki irudikatuta, gizakiari aplikatzea. Defentsa immunologikoak. Bizi estiloa eta osasuna: gaitzen prebentzioa.

–Biosfera. Ekosistemaren kontzeptua eta antolaketa (ekoizleak, kontsumitzaileak, kateak eta elikasareak). Ekosistemen egonkortasuna mantentzearen garrantzia.

2. Teknologia.

a) Erabilera teknikoko materialak:

–Zura. Jatorria eta ezaugarriak. Erabilera arrunteko zurak: naturalak eta eraldatuak. Zuraren eratorriak: papera eta kartoia. Zuren aplikazio arruntenak.

–Metala. Material ferrikoak (burdina, galdaketa eta altzairua), eta ferrikoak ez diren beste metal batzuk (kobrea, aluminioa). Propietate mekanikoak, elektrikoak, termikoak.

b) Adierazpen eta komunikazio grafikoko teknikak:

–Marrazteko tresnak. Erregela, eskuaira, kartaboia eta konpasa erabiltzea.

–Zirriborroa eta krokisa.

–Trazadura geometriko oinarrizkoak.

–Perspektiba.

–Eskalak.

c) Egiturak eta mekanismoak:

–Makina sinpleak.

–Mugimenduak transmititu eta eraldatzen dituzten mekanismoen deskripzioa eta funtzionamendua: txirrikak, engranajeak, pinoi-katea, pinoia eta kremailera.

–Transmisio erlazioa. Aplikazioak.

d) Elektrizitatea:

–Zirkuitu elektrikoa. Oinarrizko magnitude elektrikoak: erresistentzia, potentzial-diferentzia, intentsitatea. Ohmen legea.

–Muntaketa elektriko bakunak: zirkuitua seriean, paraleloan eta zirkuitu mistoak.

e) Informazioaren teknologiak:

–Ordenagailua: bere osagaiak, funtzionamendua eta erabilera oinarrizkoa. Periferikoak: inprimagailua, monitorea, teklatua, sagua...

–Testu prozesadoreak.

–Informazioa nola bilatu Internet sarearen bidez. Nabigatzaileen erabilera. Posta elektronikoa.

Ebaluazio irizpideak

1. Natur Zientziak

–Energiaren kontzeptu kualitatiboa erabiltzea gure ingurunean gertatzen diren aldaketetan energiak duen zeregina azaltzeko, eta energia iturri berriztagarriek eta berriztaezinek gizartean eta ingurumenean duten garrantzia eta eragina hautematea.

–Beroa eta tenperatura bereiztea. Gorputz batek xurgatzen edo igortzen duen beroan eragina duten faktoreak ezagutu eta horren formulak aplikatzea. Beroaren ondorio desberdinen arteko desberdintasunak ezartzea. Beroaren hedapen mota desberdinen oinarrizko ezaugarriak ezagutzea.

–Paisaia desberdinak, beren aldaketak eta ingurunean duten eragina zein diren jakitea eta identifikatzea

–Zelularen funtsezko zatiak identifikatzea, eskemetatik edo irudikapen grafikoetatik abiatuta.

–Gorputzaren organoak, sistemak eta aparatuak egiten dituzten funtzioekin erlazionatzea eta nutrizio, harreman eta ugalketa prozesuetan zenbait aldagaik sortzen dituzten ondorioak egiaztatzea.

–Osasunean alderdi fisikoek, psikologikoek eta sozialek eragiten dutela onartzea eta gaixotasunei aurrea hartzeko nahiz bizi kalitatea hobetzeko bizimoduek eta zientzia biomedikoen ekarpen etengabeek garrantzia dutela kontuan hartzea.

–Izaki bizidunen dibertsitatearen garrantzia aztertu eta baloratzea, bai eta ekosistema desberdinena ere.

2. Teknologia.

–Produkzio prozesu batean, aparatu bat osatzen denean edo instalazio tekniko arrunt batean erabiltzen diren tresnak eta teknikak deskribatzeko hitz egokiak erabiltzea.

–Produktu batek izan dezakeen fabrikazio prozesua eta materialak deskribatzea, eta horren produkzioaren eta erabileraren arrazoi ekonomikoak eta ingurumeneko ondorioak baloratzea.

–Aplikazio praktiko jakin baterako materialak hautatzea, eta, berezko propietateekin batera, faktore teknikoak, ekonomikoak eta ingurumenekoak kontuan hartzea.

–Oinarrizko eraikuntza geometrikoak parte hartzen duteneko formen konfigurazioari buruzko problemak ebaztea.

–Ulertzeko errazak diren industria elementuen irudikapena aztertzea, bista eta perspektiba sistemak erabilita.

–Baliabide grafiko eta idatzizko baliabide egokiak aplikatzea makina, zirkuitu edo sistema teknologiko jakin baten osaera eta funtzionamendua deskribatzeko.

Erabilera ezaguneko produktu tekniko bat osatzen duten elementu funtzionalak identifikatzea, eta osotasunaren funtzionamenduan horietako bakoitzak betetzen duen eginkizuna adieraztea.

–Zirkuitu elektriko bat interpretatzea, aplikazio bereizgarri baten plano edo eskematik abiatuta.

–Informazio teknologiek egungo gizartean dituzten eraginetako batzuk aztertu eta baloratzea, gertatu diren aldaketetatik eta lanbideetan izan duten eraginetik abiatuta.

–Ordenagailua osatzen duten ezaugarri fisikoak identifikatzea eta beren funtzioak bereiztea. Oinarrizko biltegiragailuak eta periferikoak (sarrerakoak eta irteerakoak) lotu eta erabiltzea.

–Informatikako baliabideak erabiliz, idatzizko dokumentu inprimatuak egitea.

–Testu-prozesadorea erabiltzea.

Ariketaren garapena

Ariketak izanen ditu 5 galdera 1. atalekoak (“Zientziak”) eta 5 galdera 2. atalekoak (“Teknologia”).

10. ERANSKINA

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren curriculum erreferentzia, edukiak eta ebaluazio irizpideak

1. Probako zati komuneko irakasgaiak.

GAZTELANIA / EUSKARA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Gaztelania.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Gaztelania eta Literatura I eta II: 1. , 2. eta 3. blokeak.

–Euskal Hizkuntza eta Literatura I eta II: 1. , 2. eta 3. blokeak.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Gaztelania irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Gaztelania irakasgairako ezarritakoak.

ESPAINIAKO HISTORIA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Espainiako Historia.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Espainiako Historia.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Espainiako Historia irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Espainiako Historia irakasgairako ezarritakoak.

ATZERRIKO HIZKUNTZA: INGELESA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Atzerriko hizkuntza: Ingelesa.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Atzerriko Lehen Hizkuntza I eta II. Ingelesa.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa irakasgairako ezarritakoak.

ATZERRIKO HIZKUNTZA: FRANTSESA

Curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Atzerriko Lehen Hizkuntza I. Frantsesa.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

Edukiak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Atzerriko Lehen Hizkuntza I: Frantsesa irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Atzerriko Lehen Hizkuntza I: Frantsesa irakasgairako ezarritakoak.

MATEMATIKA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Matematika.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Matematika I eta II.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Matematika irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Matematika irakasgairako ezarritakoak.

GIZARTE ZIENTZIEI APLIKATUTAKO MATEMATIKA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I eta II.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I eta II irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I eta II irakasgairako ezarritakoak.

ARTEAREN HISTORIA

Curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Artearen historia.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

Edukiak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Artearen Historia irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Artearen Historia irakasgairako ezarritakoak.

2. Probako berariazko zatiko irakasgaiak.

FISIKA ETA KIMIKA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Fisika eta Kimika.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Fisika eta Kimika.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Fisika eta Kimika irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Fisika eta Kimika irakasgairako ezarritakoak.

MARRAZKETA TEKNIKOA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Marrazketa Teknikoa.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Marrazketa Teknikoa I eta II.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Marrazketa Teknikoa irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Marrazketa Teknikoa irakasgairako ezarritakoak.

TEKNOLOGIA INDUSTRIALA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Teknologia Industriala.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Teknologia Industriala I eta II.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Teknologia Industriala irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Teknologia Industriala irakasgairako ezarritakoak.

ENPRESAREN EKONOMIA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Enpresaren Ekonomia.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Ekonomia.

–Enpresaren Ekonomia.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Enpresaren Ekonomia irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Enpresaren Ekonomia irakasgairako ezarritakoak.

INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak I eta II.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak irakasgairako ezarritakoak.

GEOGRAFIA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Geografia.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Geografia.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Geografia irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Geografia irakasgairako ezarritakoak.

PSIKOLOGIA

Curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Psikologia.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

Edukiak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Psikologia irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Psikologia irakasgairako ezarritakoak.

BIOLOGIA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Biologia.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Biologia eta Geologia: 1. bloketik 6.era, biak barne.

–Biologia.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Biologia irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Biologia irakasgairako ezarritakoak.

KIMIKA ETA FISIKA

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Kimika eta Fisika.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Fisika eta Kimika.

–Kimika.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Kimika eta Fisika irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Kimika eta Fisika irakasgairako ezarritakoak.

LURRAREN ETA INGURUMENAREN ZIENTZIAK

Curriculum erreferentzia

319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma.

–Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Biologia eta Geologia.

–Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak.

–Geologia.

Edukiak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak irakasgairako ezarritakoak.

MARRAZKETA ARTISTIKOA

Curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Marrazketa Artistikoa I eta II.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

Edukiak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Marrazketa Artistikoa I eta II irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenean Marrazketa Artistikoa I eta II irakasgairako ezarritakoak.

BOLUMENA

Curriculum erreferentzia

25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

–Bolumena.

Kontsultarako curriculum erreferentzia

Edukiak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Bolumena irakasgairako ezarritakoak.

Ebaluazio irizpideak

Apirilaren 22ko 25/2015 Foru Dekretuan Bolumena irakasgairako ezarritakoak.

Iragarkiaren kodea: F2003000