54. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

21/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko zehaztapenak onesten dituena.

Abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuaren bidez (haren bidez egokitu zen abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretua Nafarroako Foru Komunitatean) ezarri ziren Nafarroan Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako hizkuntzen irakaskuntzen oinarrizko mailako, tarteko mailako eta maila aurreratuko curriculumak.

Urtarrilaren 11ko 1/2019 Errege Dekretuak oinarrizko ebaluazio printzipio komunak ezartzen ditu araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzetako B1 eta B2 tarteko mailak eta C1 eta C2 maila aurreratuak ofizialki ziurtatzeko probetarako.

2018-2019 ikasturtean moratoria aplikatu ondoren, nahitaez aplikatu behar da errege dekretu hori 2019-2020 ikasturtean, eta beharrezkoa da ikasturte honetatik aurrera ebaluazioa egitean kontuan hartzea hartan deskribatzen diren hizkuntza jarduerak eta modalitateak.

Beraz, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko buruak aldeko txostena egin du Nafarroako hizkuntza eskola ofizialen azterketarako zehaztapenak argitara daitezen, aipatutako curriculumek eta ebaluazioari buruzko oinarrizko araudiak ezartzen dutena kontuan hartuz.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko zehaztapenak onestea. Ebazpen honen 1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10.,11. eta 12. eranskinetan azaltzen dira.

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

3. Ebazpen hau eta bere 1., 4., 7. eta 10. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta bere eranskin guztiak Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 31n.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ziurtapen probetako azterketa gida (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2002476