54. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

22/2020 FORU DEKRETUA, martxoaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, erakundeak benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko martxoaren lauan egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Lanpostu batzuk sortzen dira plantilla organikoan, ondotik aipatzen direnak; behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko Gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia

–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa; 10945 zenbakia du plantilla organikoan.

–Albaitariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak; 10946 eta 10947 zenbakiak dituzte plantilla organikoan.

–Administrari laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa; 10948 zenbakia du plantilla organikoan.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko martxoaren 4an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2003527