51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

72E/2020 FORU AGINDUA, otsailaren 27koa, Osasuneko kontseilariak emana, Jaiotzeko Laguntza Gizatiartzearen aldeko Ekimena (IHAN) garatzen laguntzeko Adituen Batzordearen osaketa aldatzen duena.

Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 9ko 5E/2019 Foru Aginduaren bidez, Jaiotzeko Laguntza Gizatiartzearen aldeko Ekimena (IHAN) garatzen laguntzeko Adituen Batzordea sortu eta batzordeko kideak izendatu ziren.

Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuak proposamen bat aurkeztu du, Jaiotzeko Laguntza Gizatiartzearen aldeko Ekimena (IHAN) garatzen laguntzeko Adituen Batzordean kide batzuk aldatzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Jaiotzeko Laguntza Gizatiartzearen aldeko Ekimena (IHAN) garatzen laguntzeko Adituen Batzordearen osaketa aldatzea, honela:

–Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Ataleko burua, batzordeko burua izanen baita, Osasun Departamentua ordezkatuz.

–Pertsona bat UNICEF Nafarroa ordezkatuz, elkarteak berak izendatua.

–Pertsona bat edoskitzen laguntzeari lotuta jarduten duten erakunde sozialak ordezkatuz, urteko txandakako ordezkaritzarekin, partaidetza ordenaren arabera; Esnearen Liga eta Amagintza.

–Nafarroako Ospitaleguneko Emakumeak, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Erizaintza Arloko titularra, Nafarroako Ospitalegunea ordezkatuz.

–Erditzeen eta Obstetrizia eta Ginekologiako Larrialdietako Erizaintza Unitateko burua, Nafarroako Ospitalegunea ordezkatuz.

–Iruñeko Osasun Barrutiko Sexu- eta Ugalketa-osasuneko Unitateko burua, Nafarroako Ospitalegunea ordezkatuz.

–Nafarroako Ospitaleguneko Pediatria Zerbitzuko pediatra bat, Nafarroako Ospitalegunea ordezkatuz, Ospitaleguneko Kudeatzailetzak izendatu beharrekoa.

–Iruñeko Osasun Barrutiko Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Ataleko bi pertsona, Ospitaleguneko Kudeatzailetzak izendatu beharrekoak.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeko pediatra bat, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak izendatu beharrekoa.

–Iruñeko Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeko erizain bat, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak izendatu beharrekoa.

–Tuterako Osasun Barrutiko bi pertsona: bata, oinarrizko osasun laguntzaren esparrukoa; bestea ospitaleen esparrukoa, Tuterako Barrutiko Kudeatzailetzak izendatu beharrekoak.

–Lizarrako Osasun Barrutiko bi pertsona: bata, oinarrizko osasun laguntzaren esparrukoa; bestea ospitaleen esparrukoa, Lizarrako Barrutiko Kudeatzailetzak izendatu beharrekoak.

–Osasun Publikoko goi mailako teknikari bat, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak izendatu beharrekoa, hura ordezkatuz.

2. Batzordeko idazkari lanetan batzordekideek beren artetik aukeratutako kidea arituko da.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko otsailaren 27an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2003163